Euskadiko museo eta bildumentzako dirulaguntzak 2025

Deskribapena


Xedea

Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatuta dauden museo eta bildumei 2025ean museo-jarduerak egiteko emango zaizkien dirulaguntzen oinarriak ezartzea. Dirulaguntza hauen helburua da Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 2.4 artikuluan ezarritako eginkizunak betetzeko jarduerak egiten laguntzea, eta, nolanahi ere, jarduerak honako jarduketa-ildo hauetako batean sartu beharko dira (lerro horien barruan daude jasota diruz lagundu beharreko jarduerak):

  1. Bilduma osatzen duten funtsak katalogatzea, dokumentatzea eta ikertzea.
    • Bilduma museografikoak osatzen dituzten funts material eta immaterialen Inbentarioa eta katalogazioa egitea.
    • Bilduma osatzen duten funtsekin, horien gaiarekin eta jardun-eremuarekin lotutako ezagutza sortzea. 
  2. Bilduma museografikoen digitalizazioa eta irisgarritasuna.
  3. Erakusketa iraunkorra berritzea, aldi baterako erakusketak antolatzea, eta jarduera didaktikoak eta kultura zabaltzeko jarduerak diseinatzea eta eskaintzea.
    • Erakusketa iraunkorra eguneratzea bere diskurtsoaren edo espografiaren edukietan.
    • Museoaren lurralde-eremuaren edo gaiaren araberako aldi baterako erakusketak.
    • Museoaren gai-eremuarekin lotutako jarduera didaktiko eta ludiko-kulturalak.
  4. Bilduma museografikoak osatzen dituzten funtsak kontserbatzea eta balioestea.
    • Bilduma museografikoak osatzen dituzten funtsak kontserbatzeko eta zaharberritzeko lanak.
    • Museo eta bildumen diagnostiko-azterlanak eta prebentziozko kontserbazio-planak.
  5. Museoaren kudeaketan berrikuntza eta irisgarritasuna hobetzea eta bultzatzea.
    • aKudeaketa hobetzeko eta berritzeko dokumentuak eta azterlanak egitea.
    • Museoaren webgunean orriak sortzea eta hobekuntza teknikoak egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.600.000 €

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak

Diruz lagunduko den gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

  1. Bilduma osatzen duten funtsak katalogatzea, dokumentatzea eta ikertzea: aurkeztutako aurrekontuaren % 100, 45.000 euroko mugarekin katalogazio-proiektu bakoitzeko eta 20.000 euroko mugarekin ezagutza sortzeko proiektu bakoitzeko.
  2. Bilduma museografikoen digitalizazioa eta irisgarritasuna: aurkeztutako aurrekontuaren % 100, 12.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko.
  3. Erakusketa iraunkorra berritzea, aldi baterako erakusketak antolatzea, eta jarduera didaktikoak eta kultura-zabalkunderako jarduerak diseinatzea eta eskaintzea: aurkeztutako aurrekontu osoaren % 80, proiektu bakoitzeko 30.000 euroko mugarekin.
  4. Bilduma museografikoak osatzen dituzten funtsak kontserbatzea eta zaharberritzea: aurkeztutako aurrekontu osoaren % 80, proiektu bakoitzeko 7.500 euroko mugarekin.
  5. Museoaren kudeaketan berrikuntza eta irisgarritasuna hobetu eta bultzatzea: aurkeztutako aurrekontu osoaren % 80, proiektu bakoitzeko 7.500 euroko mugarekin.

Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa baino handiagoa eskatzen bada, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, diruz lagundu daitekeen gehieneko mugara egokituko da.

Pertsona edo erakunde onuradun bakoitzeko diruz lagundutako proiektuen baturaren gehieneko zenbatekoa 90.000 € izango da.

Ordainketa-modua:

Ematen diren dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, honela:

  1. Lehenengoa, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, dirulaguntzari berariaz uko egiten ez zaionetik 10 egun baliodun igaro ondoren.
  2. Bigarrena, gainerako zenbatekoa, 2026an ordainduko da, onuradunak diruz lagundutako jarduketa eta haren benetako kostua eta justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Museoak eta Bildumak

Eskakizunak:

  • EAEko Administrazio Orokorra partaide den fundazioa ez izatea.
  • Kapitalean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra partaide duen merkataritza-entitatea ez izatea.
  • Foru-aldundien titulartasuna duten museo edo bildumak ez izatea.
  • 2023rako Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Hizkuntza Politika sailari dagozkion aurrekontuetan ohiko gastuetarako diru-laguntza izendunak esleiturik dituzten museo eta bildumenak ere ez izatea.
  • Fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza nagusia banku-fundazioei, finantza-erakundei edo kreditu-erakundei dagokien entitatea ez izatea.
  • Zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta izatea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta izatea ebazpen irmo baten bidez, lege honen edo hori ezartzen duten beste batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Museoen Zentroa (Kultura Ondare Zuzendaritza)

ondarea@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0037513

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta. Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoko Iragarki-Taula Elektronikoan argitaratuko da, interesdunek horren berri izan dezaten. Gainera, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Aurkezteko epea: 2026ko martxoaren 31

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk