Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak:Sozietate kooperatibo edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten enpresetan bazkide langile edo iraupen mugagabeko lan-bazkide gisa sartzea

[EMIN_2025]

Deskribapena


Xedea

Sozietate kooperatibo edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten enpresetan bazkide langile edo iraupen mugagabeko lan-bazkide gisa sartzea finantzatzeko laguntzak lau kolektibotan: 

1) Langabetuak.
2) Besteren konturako langile ez bazkideak.
3) Desgaitasuna duten pertsonak.
4) Nekazaritzako elikagaien kooperatibetako bazkide bihurtzen diren pertsonak.

 

Aurrekontuko zuzkidura

795.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Lan eta Enplegu Sailak dirulaguntza hauek emango ditu:

a) Langabeen kolektiboa: 3.000 euro

b) Besteren konturako bazkide ez diren langileen kolektiboa: 2.000 euro

c) Desgaitasuna duten pertsonak: 2.500 euro

d) Nekazaritzako elikagaien kooperatibetan bazkide bihurtzen diren pertsonak: 2.000 euro

Zenbateko hori hirurehun (300) eurora arte handituko da arautegi erregulatzailean jasotako kontzeptu bakoitzeko (emakumea izatea, minusbaliatua izatea, gutxienez % 45eko minusbaliotasuna izatea, etab.).

Emandako dirulaguntzak ezin izango ditu, inola ere, ehuneko hauek gainditu, betiere onuradunak dagokion kooperatiba-sozietatean edo lan-sozietatean bazkide gisa sartzen den unean harpidetutako kapitalari (gehi sarrera-kuota edo jaulkipen-prima) dagokionez:

a) atalean aurreikusitako kasuetan: % 100.

b) atalean aurreikusitako kasuetan: % 50.

c) atalean aurreikusitako kasuetan: % 75.

d) atalean aurreikusitako kasuetan: % 75. Lanaldi partzialeko dedikazioaren kasuan, ehuneko hori harpidetutako kapitalaren % 50era murriztuko da.

Nolanahi ere, kapital-harpidetzak ordainketa ekonomiko eraginkorra ekarri behar dio eskatzaileari, eta kanpoan utziko dira lagapen, dohaintza edo doako beste edozein formularen bidez lortutako ekarpena edo haren zatia.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, diru-laguntza esleitu eta berehala.

Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, pertsona edo entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. 

Ez da inolako ordainketarik egingo pertsona edo entitate onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Onuradun izateko betekizunak.

1.– 3. oinarrian (3., 4. eta 5. puntuak) adierazitako betekizun orokorrez gain, kapitulu honetan deitutako laguntzen onuradun izateko, eskatzaileek betekizun espezifiko hauek bete beharko dituzte xede-taldeen arabera:

a) Langabeak:
• Langabe gisa inskribatuta egotea enplegu-zerbitzu publikoan, eta gutxienez hiru hileko antzinatasuna izatea. Antzinatasun horrek etenik gabekoa izan beharko du, eta bazkide gisa sartu aurrekoa. Betekizun hori bete behar izanez gero, probaldia hasteko egunean bete beharko da –probaldia Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legean dago araututa.


b) Besteren konturako langileak:
• Inoren konturako langileak onuradunak izan daitezke, baldin eta bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako entitatean sartu aurreko lan-kontratua sei hiletik gorako antzinatasuneko kontratua izan badute enpresan bertan. Ez da dirulaguntzarik emango, baldin eta lan-kontratu mugagabea egiten bada goi-zuzendarien lan-harreman berezia arautzen duen abuztuaren 1eko 1382/1985 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barnean.
• Langileak entitate bat gizarte-ekonomiako entitate bihurtu delako sartzen badira langile edo lan-bazkide gisa, baldintza izango da bazkide egin berriak besteren konturako langile izandakoak izatea, eta sartu aurretik zuten lan-kontratua mugagabea izatea eta sei hilabete baino gehiagoko antzinatasuna izatea eraldaketa egin zuen enpresan.
• Legezko subrogazio baten haritik eta gizarte-ekonomiako entitatea esleipendun suertatu den zerbitzu-kontrata edo administrazio-emakida baten ondorioz, langileak bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzen badira gizarte-ekonomiako entitatean, ezinbesteko baldintza izango da sartutako bazkide horiek kontratu mugagabea izan duten inoren konturako langileak izatea jatorrizko entitatean.


c) Desgaitasuna duten pertsonak:
• Desgaitasuna duten pertsonak badira, enplegu-zentro berezietatik badatoz eta gizarte-ekonomiako entitate batean era iraunkorrean sartzen badira, betiere kontuan hartuta gizarte-ekonomiako entitate hori izan daitekeela desgaituek zerbitzuak ematen zituzten enplegu-zentro berezi bera. Euskal Autonomia Erkidegoko lantoki batean enpresaratu behar dira.
• Ondorio horietarako, desgaitasuna duten pertsonak izango dira: urritasun fisiko, psikiko edo sentsorialak izan eta gutxienez % 33ko minusbaliotasuna onartua dutenak.


d) Nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibetara sartzea:
• Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak izatea, betiere euren kasa eta zuzenean egiten badituzte ustiategirako behar diren jarduerak, denbora osoan edo partzialean.
• Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibetan bazkide gisa sartzea.
• Ustiategiek Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute.
• Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatiba bateko bazkideak badira, bazkide izaten gutxienez 5 urte daramatela, justifikatutako arrazoi objektiboak direla medio nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibaz aldatzen badira, arrazoi horiek egiaztatu beharko dira nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen entitateak emandako aldeko txostenaren bitartez.

Eskakizunak:

  • Desgaitasun onartua egiaztatzeko | Onartutako desgaitasun bat izatea

  • Lana lortzeko zailtasuna izatea egiaztatzeko | Enplegua lortzeko zailtasun bereziren bat izatea

  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Bizilekua hemen izatea:
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua > Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1217914

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko nahitaezko dokumentazioa:

1.– Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Oro har.
– Bazkide-izaera egiaztatu behar da, administrazio-organoaren erabakiari buruzko ziurtagiriaren bidez, non zehaztuko baita noiz hartu den iraupen mugagabeko eta eskubide osoko bazkide-izaera.
– Sozietateak emandako ziurtagiria, non adieraziko baita zenbateko kapitala harpidetu duen eskatzaileak enpresan bazkide gisa sartzeko. Ziurtagiri horretan, kasuan-kasuan, banaka adierazi beharko dira sarrera-kuotaren eta hasierako ekarpenaren kopuruak.
– Alderdi hauek egiaztatuko dituen erantzukizunpeko adierazpena:
• Eskatzailea beste laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ari den xede eta helburu bererako administrazio publikoetatik edo entitate pribatuetatik.
• Eskatzaileak ez duela ezarrita zigor penalik edo administratiborik, galarazten dionik dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzea.
• Eskatzaileak ez duela legezko debekurik ezgaitzen duenik dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko.
• Bete egiten dituela indarrean dauden legeetan ezarritako betebeharrak.
• Egiazkoak eta osoak direla eskabideko datuak eta aurkeztutako dokumentuak, eta haien egiazkotasunari buruzko erantzukizuna bere gain hartzen duela.


b) Langabeak.
– Langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzko ziurtagiria, enplegu-zerbitzu publikoak emana.
– Dagokion enplegu-zerbitzu publikoaren ziurtagiria, non egiaztatu behar baita, hala badagokio, zenbat aitortu zaion ordainketa bakarreko langabezia-prestazioan.


c) Besteren konturako langileak.
– Lan-bizitzaren txostena, lan-kontratua hasi den egunetik aurrerakoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, non agertu behar baita kontratu horrek sei hiletik gorako antzinatasuna duela.
– Epemugarik gabe eta eskubide osoarekin bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartu aurretik eskatzaileak entitatearekin zeukan erlazioari buruzko ziurtagiria, enpresak emana. Hau da, langilearekiko erlazioari dagokionez, argitu behar du ea besteren konturako langilea zen edo bazkide langilea edo iraupen mugatuko lan-bazkidea zen.
– Legezko subrogazio baten ondorioz sartuz gero, zerbitzu-kontratua edo administrazio-emakidarena, legezko subrogazioa egiaztatzeko.


d) Desgaitasuna duten pertsonak.
– Minusbaliotasunaren ziurtagiri ofiziala, dagokion foru-aldundiak emana, non adieraziko baita zein den minusbaliotasun-maila.


e) Nekazaritza eta elikagaigintzako kooperatibetara sartzea:
– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategien erregistroaren ziurtagiria, dagokion foru-aldundiak emana, non adieraziko baita nor den ustiategiaren titularra, hala badagokio; nekazaritza-araubideko lan-bizitzaren agiria, edo nekazaritzako besteren konturako langileen araubide berezikoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emana.
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibaren bateko bazkideak badira, honako hauek aurkeztu beharko dira: baja hartuko duten kooperatibaren ziurtagiria (kooperatiba horretan igarotako aldia azaldu beharko da), eta aldaketa hori egiteko premia objektiboaren aldeko txostena, nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen entitateak emana.
– Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baitu zer dedikazio-erregimen daukan (partziala edo osoa) nekazaritza-ustiategian.


f) Hala badagokio, hauek:
– Espetxe-egoera egiaztatzen duen agiria: Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena / Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiaren autoa / Espetxeak emandako ziurtagiria.
– Bizikidetza-ziurtagiria, familia-liburuaren kopia eta erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baita ordaindutako jarduerarik ez duen seme edo alaba bat edo gehiago dituela bere kargura, baldin eta sartzen diren pertsonek euren kargura badute ordaindutako jarduerarik gabeko ondorengo bat edo gehiago.
– Terrorismoaren biktimak izan direnen kasuan, aurreko lanpostuko lanak normaltasunez egitea zaildu edo galarazi duten gorabeherak terrorismo-ekintzaren ondorio izan direla egiaztatzen duten agiriak. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme-alaba bada, familia-liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo ezintasuna terrorismo-ekintza baten ondorio izan zela egiaztatzen duen dokumentazioa.
– Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonen kasuan, genero-indarkeriaren biktima babesteko aginduaren kopia, edo Fiskaltzaren txostena, non adierazi behar baita salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela zantzuen arabera eta babes-agindua eman arte behintzat, edo genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia.
– Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu duten pertsonen kasuan, prozesua zein datatan amaitu zen egiaztatzen duen agiria, laneratze-enpresak emana.
– Toxikomano ohien kasuan, onuraduna errehabilitazio-programan sartzea onartzen duen Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa eta aurrez aurrekoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Acceda al siguiente formulario online y rellene los datos (no es necesario disponer de un medio de identificación electrónica).
  2. Imprima la solicitud que ha cumplimentado y fírmela de forma manuscrita.
  3. Entregue la solicitud en el plazo y en los lugares de presentación establecidos en el procedimiento.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk