Euskal Girotze Barnetegiak. Itunpeko ikastegiak (2025)
[EGB]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Girotze Barnetegien helburu nagusiak dira ikasleen artean euskararen erabilera eta haren aldeko motibazioa indartzea, eta euskararekiko eta euskal kulturarekiko ezagutza eta atxikimendua hobetzea. Horretarako, euskaraz eta euskararen inguruan hitz egiteko guneak eta jarduerak eskaintzen zaizkie egonaldian zehar, baita, halaber, euskararekiko eta euskal kulturarekiko dituzten erreferentziak gehitu eta gaurkotzeko tresnak ere. Horrekin batera, hizkuntzen gaineko hausnarketa bideratzen da, zeinetan hizkuntza aniztasuna, gutxiagotutako hizkuntzak eta hizkuntza ekologia bezalako gaiak jorratzen diren. Hori guztia talde kohesioa eta norberekiko konfiantza emozioetatik eta modu ludikoan. Horretarako, ikasturtean zehar 4 eguneko egonaldiak eskaintzen dira LMH3tik DBH2ra bitarteko ikasleentzako.
Gainera, Hezkuntza Sailaren Laguntza Zerbitzua diren aldetik, euskararen aldeko jarrera eta motibazioa bultzatzeko landu eta probatu dituzten metodologia eta baliabideak eskaintzea eta gai horren inguruan laguntza eta aholkua ematea ere xede dute Euskal Girotze Barnetegiek. Alde horretatik, taldearekin batera bertaratzen diren irakasleentzat ere prestakuntza gune izan nahi dute. Bide hori egiteko, 24 irakasleko talde egonkorra eskaintzen dute, lan horretan arituak eta adituak diren irakasleak.
Prestazioa zerbitzutan
Euskal Girotze Barnetegietan egonaldia egiteko txanden esleipena.
Ikasturtean zehar 4 eguneko egonaldiak eskaintzen dira LMH3tik DBH2ra bitarteko taldeentzako.
Egonaldiak 4 egunekoak dira: astelehen goizean hasi eta ostegun arratsaldeko seietan (18:00) bukatuko dira. Astelehena jai den asteko txandak asteartetik ostiralera izango dira: astearte goizean hasi eta ostiralean arratsaldeko seietan (18:00) bukatuko dira txanda horiek. Egonaldiaren egun kopurua eta iraupena ezingo dira ez laburtu ez luzatu.
Euskal Girotze Barnetegietako egonaldiaren kostuak, partez, Hezkuntza Sailak ordainduko ditu eta, partez, ikasleak.
Egonaldi hauetara datorren ikasleari ordaintzea dagokion zatia 45 eurokoa izango da 2025-2026 ikasturtean.
Ikasleen eta irakasleen joan-etorrien gastua ikastetxearen kontu izango da.
Hezkuntza Sailak honako gastuei egingo die aurre:
a) Ikasleak ordaindu duen kopurutik egoitzak umeko eta egonaldiko kobratzen duenera falta den zatia.
b) Ikasle-taldearen irakasleen egonaldi bakoitzeko egoitza-gastu osoa.
c) Ikasle-taldearen 2 irakasleek 100na euroko ordainsaria jasoko dute 2025-2026 ikasturtean, barnetegian egonaldia egiteagatik eta han dagozkien ardurak euren gain hartzeagatik. 2 irakasleri dagokiona bakarrik ordainduko da, nahiz eta txandaka irakasle gehiago izan egonaldi berean. Hezkuntza-laguntzako espezialistari ere 100 euro ordainduko zaizkio. Zenbateko horri dagokion zerga-euspena egingo zaio.
d) Barnetegiko irakasleen urteko gastuak.
e) Egonaldietako ekintza-planak mamitzeko beharrezko baliabideen kostua.
Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak aukeratuko ditu 2025-2026 ikasturtean Euskal Girotze Barnetegietara joango diren ikasle-taldeak.
Guztira 174 txanda eskainiko dira 6 barnetegien artean. Gutxienez, txanda kopuru osoaren 2/3 (116 txanda) ikastetxe publikoetako taldeentzat gordeko dira. Egonaldi-txanden esleipena puntuazio jakin baten arabera gauzatuko da. Puntuazioa zehazteko, honako irizpideak hartuko dira kontuan:
- Ulibarri Hizkuntz Normalkuntzako Proiektuan sartuta daudenek: 10 puntu.
- Eskabidea egin duten ikastetxeen artean, aurreko urtean joateko aukera izan ez zutenei lehentasuna emateko:
a) –15eko puntuazioa emango zaie aurreko ikasturtean txandaren bat izan zuten ikastetxeei.
b) 15 puntu emango zaizkie azken hiru urteetan, gutxienez behin, txanda eskatu eta bakarra ere izan ez dutenei.
- Gizarte egoera ahuleko ikastetxea izatea. Irizpide honetan ikasle bekadunen ehunekoa hartuko da kontuan:
1.-(% 0- %20): 1 puntu
2.-(% 21-%40): 2 puntu
3.-(% 41-%60): 3 puntu
4.-(% 61-%80): 4 puntu
5.-(% 81-%100): 5 puntu
- Gune soziolinguistikoa nolakoa den ere kontuan hartuko da. Euskararen ezagutza eta erabileraren arteko aldearen arabera:
1.- (% 0 eta %5): 6 puntu
2.- (% 6 eta %10): 7 puntu
3.- (% 11 eta %15 8 puntu
4.- (% 16 eta %20): 9 puntu
5.- (% 21 eta %25): 10 puntu
- Puntuazio berdineko bi ikastetxeren artean bereizteko irizpideak:
a) Lehenengoa: DBH1eko talde sortu berriek (hainbat ikastetxetatik etorritako ikasleak), hori eskabidean horrela adierazi badute, lehentasuna izango dute. Eta, ahal dela, txanda lehen hiruhilekoan emango zaie.
b) Bigarrena: Barnetegian txanda eskuratu gabe urte gehien daraman ikastetxearen alde.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuak
Betekizunak
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

LH 3tik DBH 2ra (biak barne) bitarteko ikasle-taldeak izango dira.
- Taldeak naturalak izango dira eta gehienez ere Hezkuntza Sailak LHrako eta DBHrako ezarrita dauzkan ratioen araberakoak. Talderen batek baimenduta baldin badu bestelako ratio bat, egiaztatu egin beharko da ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiri bidez.
- Taldeak gutxienez 15 ikaslekoak izango dira. 15 ikasle baino gutxiagoko talde naturalen kasuan, 2 talde biak batera onartuko dira egonaldi baterako, bien artean 15eko kopurura iritsiz gero.
- Euskara irakasgaitik salbuetsiak dauden ikasleen kasuan, komeni da irakasleek egonaldiaren aurretik barnetegiarekin hitz egitea.
- Ikasle-taldearen irakasleak: ikasle-taldearen ohiko 2 irakasle euskaldun izango dira. Hala badagokio, hezkuntza-laguntzako espezialistak ere egongo dira.
Irakasle horiek izango dira egonaldi osoan zehar ikasle-taldearen arduradun. Barnetegiko edo egoitzako arauak eta programa betetzerakoan arazoak sortzen badira eta taldearen irakasleak egoerari aurre egiten ez badio, ikastetxeak eman beharko dio gaiari konponbidea, ikastetxeko araudia ezarriz edo kasurako egokien irizten dion neurria hartuz.
Gainera, ondoko eginkizun hauetaz arduratuko dira, besteren artean:
a) 2025eko irailaren 4an, osteguna, egingo den bileran parte hartu.
b) Barnetegiko girotze-arduradunek azalduko dieten ekintza-planean oinarrituz, ikasle-taldeari eta beren gurasoei horren berri eman eta prestakuntza-lanak elkarrekin bideratu.
c) Ikasle-taldea egonaldiaren hasieran barnetegira eraman eta, egonaldiaren amaieran, barnetegitik etxera.
d) Egonaldian bere ikasle-taldearekin egon. Edozein modutan, tarte libreak izango dituzte eta horien berri barnetegian bertan emango zaie.
e) Barnetegiko egonaldiko ekintza-planean, beraiei dagokien neurrian, parte aktiboa hartu.
f) Barnetegiko eta egoitzako araudia ezagutu, eta ikasleei betearazi.
g) Ikasleen ustekabekoetan (gaixoaldia, ikaslea etxera eraman beharra eta abar) ikasleaz arduratu eta, ikastetxearen edo gurasoen bidez, etxeratzeko bideak eta horien ordainketa bilatu eta gauzatu.
h) Erabilera desegokiaren ondorioz barnetegian egindako kalteen ordainketa bideratu.
Araudia
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
2025-2026 ikasturtean Euskal Girotze Barnetegi bateko egonaldi-txanda bat eskuratzeko interesa duten ikastetxeek modu elektronikoan egingo dituzte eskabidea eta eskabideari lotutako prozedura guztiak.
Eskabide bakarra egingo da ikastetxeko, nahiz eta talde bat edo maila bat baino gehiago eskatu, eta maila bakarrari esleituko zaio txanda.
Itunpeko ikastetxeen kasuan, eskabidea egin behar da Euskadiko Autonomia-Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, honako helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0036613
Eskabidea egiteko azalpenak ere helbide horretan daude.
Eskabidea egin ondoreneko jarraibidea “nire karpeta” gunearen bidez egin ahal izango da, aipatutako gune elektronikoan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
LH 3tik DBH 2ra (biak barne) bitarteko ikasle-taldeak izango dira.
- Taldeak naturalak izango dira eta gehienez ere Hezkuntza Sailak LHrako eta DBHrako ezarrita dauzkan ratioen araberakoak. Talderen batek baimenduta baldin badu bestelako ratio bat, egiaztatu egin beharko da ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiri bidez.
- Taldeak gutxienez 15 ikaslekoak izango dira. 15 ikasle baino gutxiagoko talde naturalen kasuan, 2 talde biak batera onartuko dira egonaldi baterako, bien artean 15eko kopurura iritsiz gero.
- Euskara irakasgaitik salbuetsiak dauden ikasleen kasuan, komeni da irakasleek egonaldiaren aurretik barnetegiarekin hitz egitea.
- Ikasle-taldearen irakasleak: ikasle-taldearen ohiko 2 irakasle euskaldun izango dira. Hala badagokio, hezkuntza-laguntzako espezialistak ere egongo dira.
Irakasle horiek izango dira egonaldi osoan zehar ikasle-taldearen arduradun. Barnetegiko edo egoitzako arauak eta programa betetzerakoan arazoak sortzen badira eta taldearen irakasleak egoerari aurre egiten ez badio, ikastetxeak eman beharko dio gaiari konponbidea, ikastetxeko araudia ezarriz edo kasurako egokien irizten dion neurria hartuz.
Gainera, ondoko eginkizun hauetaz arduratuko dira, besteren artean:
a) 2025eko irailaren 4an, osteguna, egingo den bileran parte hartu.
b) Barnetegiko girotze-arduradunek azalduko dieten ekintza-planean oinarrituz, ikasle-taldeari eta beren gurasoei horren berri eman eta prestakuntza-lanak elkarrekin bideratu.
c) Ikasle-taldea egonaldiaren hasieran barnetegira eraman eta, egonaldiaren amaieran, barnetegitik etxera.
d) Egonaldian bere ikasle-taldearekin egon. Edozein modutan, tarte libreak izango dituzte eta horien berri barnetegian bertan emango zaie.
e) Barnetegiko egonaldiko ekintza-planean, beraiei dagokien neurrian, parte aktiboa hartu.
f) Barnetegiko eta egoitzako araudia ezagutu, eta ikasleei betearazi.
g) Ikasleen ustekabekoetan (gaixoaldia, ikaslea etxera eraman beharra eta abar) ikasleaz arduratu eta, ikastetxearen edo gurasoen bidez, etxeratzeko bideak eta horien ordainketa bilatu eta gauzatu.
h) Erabilera desegokiaren ondorioz barnetegian egindako kalteen ordainketa bideratu.
Eskabidea: eskabidea bete, sinatu eta bidali. Eskabidera sartzeko eta sinatzeko, identifikazio elektronikorako bitartekoa erabili behar duzu.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/) egongo da eskuragarri 2025ko ekaina baino lehen.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua