Desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak 2025

[DISCP 2025]

Deskribapena


Xedea

Desgaitasuna duten langileen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, desgaitasuna duen langile bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

850.000 €

Prestazio ekonomikoa

Kontratazioak egiteagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa, lanaldi osorako, 5.500 eurokoa da (6.000 euro, kontratatutako pertsona emakumea edo 45 urtetik gorakoa bada).

Zailtasun handienak dituzten eta desgaitasuna duten pertsonekin egiten bada, dirulaguntza 7.000 eurokoa izango da (7.500 euro, kontratatutako pertsona emakumea edo 45 urtetik gorakoa bada).

Enpresa laguntzaileak lan-enklabeko pertsona bat kontratatzen duen kasuetarako, kontratatutako pertsona desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituena baldin bada, dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.

Hasierako kontratazio mugagabea, lanaldi osokoa, muga-mugako adimen-gaitasuna duten pertsonekin egiten bada (gutxienez % 20ko adimen-desgaitasuna ofizialki egiaztatzen dutenak eta % 33ra iristen ez direnak), dirulaguntza 2.000 eurokoa izango da.

Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, aurreko apartatuetan xedatutako dirulaguntza hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko da, proportzionalki.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak

Desgaitasuna duten langileak kontratatzen edo bazkide gisa sartzen dituzten enpresak, kooperatibak edo lan-sozietateak.

Betekizunak

  • Lantokia EAEn egotea.

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Ez da kondenatua izan, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak

  • Ez da epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.

  • Ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dago edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dago konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dago esku-hartze judizialaren pean, eta ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu du.

  • Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Ez du egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean

  • Ez du dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen du egoera horretan, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte, gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko.

  • Ez du zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ?zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa?, edo zehapen-epea igaro da.

  • Ez dago sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne: ? Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik. ? 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera. ? LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne

  • Ez dago zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri ditu beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu du dagokion zehapena.

  • Betetzen du desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak

  • ELKARTEA IZANEZ GERO SOILIK BETE:

    • Ez dago Elkarte Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta.
    • Ez da inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkartea, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, edo eten egin da dagokion erregistroan inskribatzeko ebazpen judizial irmoa.

  • Konpromisoa hartzen du eman beharreko dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatuekin batera, diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ez izateko, eta, ildo horretan: - ez duela helburu bererako beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen batek emandako laguntzarik jasotzen. -.................. (e) k......... euroko laguntza eman diola. -............. (e) ri laguntza eskatu ondoren, ebazteke dagoela

  • Ez du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko prozedurarik. - Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko prozeduran sartuta dago. - Programa edo deialdia............. - Espediente-zenbakia................

  • "Minimis" laguntzen araudia betetzen dela egiaztatzeko - Enpresa eskatzaileak ez du inolako laguntzarik jaso "miminis" erregimenari lotuta 2022, 2023, 2024 eta 2025eko ekitaldietan. - Enpresa eskatzaileak honako dirulaguntza hauek eskatu eta/edo jaso ditu (2022, 2023, 2024 eta 2025eko ekitaldietan), mimini-erregimenari lotuta:..................

  • Konpromisoa hartzen du enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera

  • Ez dago berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasuneko Kontseiluak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren

  • Ez du krisian dagoen enpresaren izaera, aipatutako 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan jasotako definizioaren arabera

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Besteak: empleoprotegidoyselectivo@lanbide.eus

Kodea

1037015

Eskaera eta dokumentazio gehigarria


Kontrataziorako laguntzen eskabidea egoitza elektronikoaren bidez egiten da.

Lanpostuak egokitzeko eta oztopoak kentzeko dirulaguntza-eskabidea.

Eskabidea deskargatu, bete eta, erregistro elektronikoaren bidez, igo.

Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzen eskabideak aurkezteko epea: diruz lagundutako jarduketa gauzatu den datatik aurrera hilabetekoa, ulertzen delarik data hori dela obraren fakturaren, erositako materialaren edo jarduketa gauzatzeko zerbitzu-ematearen data.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.