Langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak euskal autonomia erkidegoko lantokietan kontratatzeko 2025erako laguntzen deialdia
[DEM50]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
50 urte edo gehiagoko langabeak laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen programa baten bidez.
Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak kontratatzeko da deialdi hau:
a) 50 urte edo gehiago izatea.
b) Langabea izatea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo dagokion enplegu-zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egotea, kontratua hasi aurreko egunean. Ondorio horietarako, langabetzat hartuko da Gizarte Segurantzako ezein erregimenetan alta emanda ez dagoen pertsona.
c) Kontratatu beharreko lanpostua betetzeko profil profesional egokia izatea.
Laguntzak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako eta hasitako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie, betiere deialdian ezarritako baldintza eta betekizunetara egokitzen badira.
Aurrekontuko zuzkidura
2.200.000 €Prestazio ekonomikoa
Deialdi honetarako, 2.200.000 euroko baliabide ekonomikoak bideratu dira; haietatik 1.485.000 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak dira, eta 715.000 euro, berriz, 2025erako konpromiso-kreditukoak.
Diruz lagundu daitekeen gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da aldi baterako kontratuetarako, eta 12 hilabetekoa iraupen mugagabeko kontratuetarako, eta, nolanahi ere, 2026ko urriaren 31n amaituko da.
Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa kontratuaren iraupenaren eta kontratatutako pertsonak lanpostua betetzeko beharrezkoak diren titulazio akademikoaren edo ikasketen arabera zehaztuko da, taula honen arabera:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 6 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 4.725 € 15.750 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 4.140 € 13.800 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 3.150 € 10.500 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 2.500 € 8.300 €
Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 55 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15 gehiago, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: emakumea izatea edo 55 urte edo gehiago izatea; 7.2 artikulua) Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 6 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia 5.435 € 18.115 € Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII) 4.760 € 15.870 € Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad 3.620 € 12.075 € Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios 2.875 € 9.545 €
Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat bukatu badu 2024 edo 2025. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren babesean; formalizatzen den kontratua mugagabea bada, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 gehiago, baldin eta kontratatutako pertsonak 2024 edo 2025ean kontratatzeko konpromisoa dakarren ikastaro bat bukatu badu eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu) Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak Kontratu mugagabea Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 17.325 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 15.180 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 11.550 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 9.130 €
Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 gehiago, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 apartatuetan xedatutako baldintzak betetzen baditu) Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak Kontratu mugagabea Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 18.900 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 16.560 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 12.600 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 9.960 €
Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, lanaldiaren proportzioan doituko dira zenbatekoak.
Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordina, zeina lanaldi osoari baitagokio, ezingo da izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:
Titulazio akademikoa eta egindako ikasketak Urteko gutxieneko soldata-ordainsari gordina (aparteko pagak barne) Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 31.500 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 27.600 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 18.700 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata
Deialdian eskatzen den gutxieneko soldata-ordainsari gordina zehazteko, oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak baino ez dira kontuan hartuko, eta berariaz geratuko dira zenbaketatik kanpo soldataz kanpoko bestelako ordainsari eta osagarriak.
Kontratazioek enplegua sortu beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantillaren batezbestekoan, eta dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.
Baldintza hori betetzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi objektiboengatik edo langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik bidegabetzat edo baliogabetzat jo ez diren kaleratzeengatik azkendutako kontratuak, ez eta langileak hasieran hitzartutako lan-denbora borondatez murriztu duen kontratuak ere.
Ez dira diruz lagunduko:
- Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duenaren, zuzendaritza-karguak dituztenen edo enpresetako administrazio-organoetako kideen ezkontideari, izatezko bikotekideari edo bizikideari, ondorengoei eta bigarren mailara arteko (hori barne) odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senideei egindako kontratuak, edozein dela ere haien forma juridikoa. Era berean, ez da dirulaguntzarik emango enpresaren kontrola dutenak, zuzendaritza-karguak dituztenak edo enpresetako administrazio-organoetako kideak kontratatzeko, edozein dela ere haien forma juridikoa.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egindako edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratu guztiak, edo deialdi horien esparruan diruz lagundutakoak.
- Familia-etxearen araubidearen barruan egindako kontratuak.
- Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioak.
- Dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan enpresa kontratatzailearekin iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioak.
- Dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan borondatez lan-harremana amaitu duten pertsonen kontratazioak.
Deialdi honetan jasotako laguntzek bat etorri beharko dute Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarritako «minimis» arauarekin. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izango hiru urteko edozein alditan. Muga hori aplikatzeko, aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako «enpresa bakarraren» definizioa hartuko da kontuan. Muga hori aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako «enpresa bakarraren» definizioarekin bat aplikatuko da.
Laguntzaren eskatzaileak aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du, minimis laguntza berriak aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez duela frogatzeko.
Deialdi honetako dirulaguntzak lehiarik gabeko prozeduraren bidez izapidetuko dira. Horrela, eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta ordenan ebatziko dira, espedientea osatzen den unearen arabera, harik eta finantzaketarako funtsak agortzen diren arte. Aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren ebazpen baten bidez, bai eta www.lanbide.euskadi.eus webgunean ere.
Ordainketa-modua:
Enpresa kontratatzaileei honela ordainduko zaie dirulaguntza:
a) Lehenengo, emandako dirulaguntzaren % 67,50 ordainduko da, 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren ordainketa-kredituaren kargura, dirulaguntza eman ondoren.
Ordainketa egin aurretik, Lanbidek egiaztatuko du langilea Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanda dagoela eta plantilla handitu dela.
b) Bigarren ordainketa, 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituaren edo 2026ko konpromiso-kredituaren kargura, gainerako % 32,50ekoa, edo dagokion zenbatekoa, finantzaketa eskatzen den lan-kontratuari eutsi zaiola egiaztatu ondoren.
Deialdi honetarako, 2.200.000 euroko baliabide ekonomikoak bideratu dira; haietatik 1.485.000 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak dira, eta 715.000 euro, berriz, 2025erako konpromiso-kreditukoak.
Diruz lagundu daitekeen gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da aldi baterako kontratuetarako, eta 12 hilabetekoa iraupen mugagabeko kontratuetarako, eta, nolanahi ere, 2026ko urriaren 31n amaituko da.
Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa kontratuaren iraupenaren eta kontratatutako pertsonak lanpostua betetzeko beharrezkoak diren titulazio akademikoaren edo ikasketen arabera zehaztuko da, taula honen arabera:
| Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | ≥ 6 hilabeteko kontratua | Kontratu mugagabea |
|---|---|---|
| Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 4.725 € | 15.750 € |
| Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 4.140 € | 13.800 € |
| Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 3.150 € | 10.500 € |
| Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 2.500 € | 8.300 € |
Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 55 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:
| Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | ≥ 6 hilabeteko kontratua | Kontratu mugagabea |
|---|---|---|
| Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia | 5.435 € | 18.115 € |
| Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII) | 4.760 € | 15.870 € |
| Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad | 3.620 € | 12.075 € |
| Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios | 2.875 € | 9.545 € |
Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat bukatu badu 2024 edo 2025. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren babesean; formalizatzen den kontratua mugagabea bada, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada.
| Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | Kontratu mugagabea |
|---|---|
| Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 17.325 € |
| Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 15.180 € |
| Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 11.550 € |
| Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 9.130 € |
Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:
| Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | Kontratu mugagabea |
|---|---|
| Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 18.900 € |
| Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 16.560 € |
| Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 12.600 € |
| Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 9.960 € |
Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, lanaldiaren proportzioan doituko dira zenbatekoak.
Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordina, zeina lanaldi osoari baitagokio, ezingo da izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:
| Titulazio akademikoa eta egindako ikasketak | Urteko gutxieneko soldata-ordainsari gordina (aparteko pagak barne) |
|---|---|
| Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 31.500 € |
| Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 27.600 € |
| Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 18.700 € |
| Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata |
Deialdian eskatzen den gutxieneko soldata-ordainsari gordina zehazteko, oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak baino ez dira kontuan hartuko, eta berariaz geratuko dira zenbaketatik kanpo soldataz kanpoko bestelako ordainsari eta osagarriak.
Kontratazioek enplegua sortu beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantillaren batezbestekoan, eta dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.
Baldintza hori betetzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi objektiboengatik edo langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik bidegabetzat edo baliogabetzat jo ez diren kaleratzeengatik azkendutako kontratuak, ez eta langileak hasieran hitzartutako lan-denbora borondatez murriztu duen kontratuak ere.
Ez dira diruz lagunduko:
- Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duenaren, zuzendaritza-karguak dituztenen edo enpresetako administrazio-organoetako kideen ezkontideari, izatezko bikotekideari edo bizikideari, ondorengoei eta bigarren mailara arteko (hori barne) odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senideei egindako kontratuak, edozein dela ere haien forma juridikoa. Era berean, ez da dirulaguntzarik emango enpresaren kontrola dutenak, zuzendaritza-karguak dituztenak edo enpresetako administrazio-organoetako kideak kontratatzeko, edozein dela ere haien forma juridikoa.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egindako edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratu guztiak, edo deialdi horien esparruan diruz lagundutakoak.
- Familia-etxearen araubidearen barruan egindako kontratuak.
- Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioak.
- Dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan enpresa kontratatzailearekin iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioak.
- Dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan borondatez lan-harremana amaitu duten pertsonen kontratazioak.
Deialdi honetan jasotako laguntzek bat etorri beharko dute Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarritako «minimis» arauarekin. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izango hiru urteko edozein alditan. Muga hori aplikatzeko, aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako «enpresa bakarraren» definizioa hartuko da kontuan. Muga hori aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako «enpresa bakarraren» definizioarekin bat aplikatuko da.
Laguntzaren eskatzaileak aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du, minimis laguntza berriak aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez duela frogatzeko.
Deialdi honetako dirulaguntzak lehiarik gabeko prozeduraren bidez izapidetuko dira. Horrela, eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta ordenan ebatziko dira, espedientea osatzen den unearen arabera, harik eta finantzaketarako funtsak agortzen diren arte. Aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren ebazpen baten bidez, bai eta www.lanbide.euskadi.eus webgunean ere.
Enpresa kontratatzaileei honela ordainduko zaie dirulaguntza:
a) Lehenengo, emandako dirulaguntzaren % 67,50 ordainduko da, 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren ordainketa-kredituaren kargura, dirulaguntza eman ondoren.
Ordainketa egin aurretik, Lanbidek egiaztatuko du langilea Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanda dagoela eta plantilla handitu dela.
b) Bigarren ordainketa, 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituaren edo 2026ko konpromiso-kredituaren kargura, gainerako % 32,50ekoa, edo dagokion zenbatekoa, finantzaketa eskatzen den lan-kontratuari eutsi zaiola egiaztatu ondoren.
Nori dago zuzenduta
Enpresak
Deialdi honetan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak edo erakundeak -haien forma juridikoa edozein dela ere-, honako hauek izan ezik: administrazio publikoak, organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateak.
Eskakizunak:
-
Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.
- Ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean jasoa.
- Lanbidek automatikoki egiaztatuko du. Automatikoki egiaztatzeko baimena ukatzen bada, enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia aurkeztu beharko da.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Lanbidek automatikoki egiaztatuko du. Automatikoki egiaztatzeko baimena ukatzen bada, enpresak berak aurkeztu beharko ditu inguruabar horri buruzko ziurtagiri eguneratuak.
-
Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean jasoa.
-
Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administratiborik, honako arrazoi hauengatik ezarritakoak barne:
-Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
-Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuko 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Egiaztatzea dirulaguntzaren xede den kontratazioak enpresaren EAEko lantokietako langile kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela (aurreko 6 hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta).
Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, ez dira aintzat hartuko arrazoi objektiboengatik edo kaleratzeagatik azkendutako kontratuak, bidegabekotzat jo ez badira, langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik, ezta langileak hasiera batean hitzartutako lan-denbora borondatez murriztu duen kontratuak ere.
Bi txosten, "Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena" izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bata, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona; bestea, kontratazioaren egunari dagokiona.
(Adibidea: 2024ko otsailaren 2an egindako kontratu batean, aurreko 6 hilabeteko aldia 2023ko abuztuaren 2tik 2024ko otsailaren 1era bitartekoa izango da, eta kontratazioaren eguna, 2024ko otsailaren 2tik 2024ko otsailaren 2ra)
Bi txosten horiek alderatuta plantilla handitzerik ondorioztatzen ez bada, enpresak edo entitateak dokumentazioa aurkeztu beharko du egiaztatzeko, hala badagokio, aurreko sei hilabeteetan kontratuak azkendu direla arrazoi objektiboengatik edo bidegabetzat jo ez diren kaleratzeengatik, langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik.
Egiaztatze-dokumentazio hori honako hau izango da: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako "baja aitortzeko ebazpena", aurreko 6 hilabeteetan gorago aipatutako kasutako batengatik baja hartu duten langileei dagokiena.
Era berean, hala badagokio, informazioa bidaliko da langileak hasiera batean hitzartutako lan-denbora borondatez murriztu duen kontratuak dituzten pertsonei buruz. -
Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua adierazita.

Ez egotea sartuta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzeko dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan, edo, hala badagokio, jakinaraztea badagoela dirulaguntza edo laguntza bat dela eta itzulketa- edo zehapen-prozedura batean sartuta, hura zein den adierazita.

Dirulaguntzak onartzeko eta, hala badagokio, onuradunei ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da bukatuta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik izapidetzen ari diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiak.
-
Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeretako batean ere, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira.

Edozein administraziok edo entek (publikoa zein pribatua) helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu izana jakinaraztea.

Azken 3 ekitaldi fiskaletan minimis erregimenari lotutako laguntzarik jaso den jakinaraztea.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Gainera, «minimis» araubideko beste laguntzaren bat jaso bada, horri buruz dagokion informazioa eman beharko da eskaera-orrian.
-
30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitate ez dena, egiaztatzea bete egiten direla Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 3 bis apartatuan aurreikusitako baldintzetan. Hori egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
-Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galera eta irabazien kontu laburtua aurkez badezake, 38/2003 Legeko 13.3 bis artikuluaren a) apartatuan aurreikusitako ziurtagiriaren bidez.
Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira: Abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila lortzen dutela baieztatzen duen ziurtagiria, ematen den EREDUAREN arabera (DOCX, 138 KB).
-Eskatzailek ezin badu, kontabilitate-araudiaren arabera, galera eta irabazien kontu laburtua aurkeztu, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko b) apartatuan aipatzen den dokumentazioaren bidez, hau da, Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, apartatu horren 1. zenbakian eskatutako edukiarekin; edo, ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, aipatutako apartatuaren 2. zenbakian eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Hala badagokio, Lanbidek entitate eskatzaileari dokumentazio hori aurkezteko eskatuko dio, dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretik.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa / Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra > Enpresen Zuzendaritza eta Ekintzailetza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Informazio orokorra 945 160 601
Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600
Posta elektronikoa: enpresa.zerbitzuak@lanbide.eus
Kodea
1234602Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, jakinarazpenak barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
Eskabideak oinarri hauetan eskatutako betekizunak betetzen ez baditu, osorik ez badago edo akastuna bada, interesdunari jakinaraziko zaio hamar eguneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Eskaerak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren berariazko ebazpen bidez onartu edo, hala badagokio, ukatuko dira.
-
50 urte edo gehiagoko langabeak kontratatzeko dirulaguntza eskatzeko inprimakiarekin batera, enpresek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
-
Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.
- Ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean jasoa.
- Lanbidek automatikoki egiaztatuko du. Automatikoki egiaztatzeko baimena ukatzen bada, enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia aurkeztu beharko da.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Lanbidek automatikoki egiaztatuko du. Automatikoki egiaztatzeko baimena ukatzen bada, enpresak berak aurkeztu beharko ditu inguruabar horri buruzko ziurtagiri eguneratuak.
-
Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean jasoa.
-
Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administratiborik, honako arrazoi hauengatik ezarritakoak barne:
-Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
-Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuko 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean jasoa.
-
Egiaztatzea dirulaguntzaren xede den kontratazioak enpresaren EAEko lantokietako langile kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela (aurreko 6 hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta).
Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, ez dira aintzat hartuko arrazoi objektiboengatik edo kaleratzeagatik azkendutako kontratuak, bidegabekotzat jo ez badira, langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik, ezta langileak hasiera batean hitzartutako lan-denbora borondatez murriztu duen kontratuak ere.
Bi txosten, "Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena" izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bata, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona; bestea, kontratazioaren egunari dagokiona.
(Adibidea: 2024ko otsailaren 2an egindako kontratu batean, aurreko 6 hilabeteko aldia 2023ko abuztuaren 2tik 2024ko otsailaren 1era bitartekoa izango da, eta kontratazioaren eguna, 2024ko otsailaren 2tik 2024ko otsailaren 2ra)
Bi txosten horiek alderatuta plantilla handitzerik ondorioztatzen ez bada, enpresak edo entitateak dokumentazioa aurkeztu beharko du egiaztatzeko, hala badagokio, aurreko sei hilabeteetan kontratuak azkendu direla arrazoi objektiboengatik edo bidegabetzat jo ez diren kaleratzeengatik, langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik.
Egiaztatze-dokumentazio hori honako hau izango da: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako "baja aitortzeko ebazpena", aurreko 6 hilabeteetan gorago aipatutako kasutako batengatik baja hartu duten langileei dagokiena.
Era berean, hala badagokio, informazioa bidaliko da langileak hasiera batean hitzartutako lan-denbora borondatez murriztu duen kontratuak dituzten pertsonei buruz. -
Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua adierazita.
Ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean jasoa.
-
Ez egotea sartuta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzeko dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan, edo, hala badagokio, jakinaraztea badagoela dirulaguntza edo laguntza bat dela eta itzulketa- edo zehapen-prozedura batean sartuta, hura zein den adierazita.
Ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean jasoa.
Dirulaguntzak onartzeko eta, hala badagokio, onuradunei ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da bukatuta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik izapidetzen ari diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiak.
-
Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeretako batean ere, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira.
Ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean jasoa.
-
Edozein administraziok edo entek (publikoa zein pribatua) helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu izana jakinaraztea.
Ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean jasoa.
-
Azken 3 ekitaldi fiskaletan minimis erregimenari lotutako laguntzarik jaso den jakinaraztea.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Gainera, «minimis» araubideko beste laguntzaren bat jaso bada, horri buruz dagokion informazioa eman beharko da eskaera-orrian.
-
30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitate ez dena, egiaztatzea bete egiten direla Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 3 bis apartatuan aurreikusitako baldintzetan. Hori egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
-Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galera eta irabazien kontu laburtua aurkez badezake, 38/2003 Legeko 13.3 bis artikuluaren a) apartatuan aurreikusitako ziurtagiriaren bidez.
Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira: Abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila lortzen dutela baieztatzen duen ziurtagiria, ematen den EREDUAREN arabera (DOCX, 138 KB).
-Eskatzailek ezin badu, kontabilitate-araudiaren arabera, galera eta irabazien kontu laburtua aurkeztu, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko b) apartatuan aipatzen den dokumentazioaren bidez, hau da, Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, apartatu horren 1. zenbakian eskatutako edukiarekin; edo, ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, aipatutako apartatuaren 2. zenbakian eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Hala badagokio, Lanbidek entitate eskatzaileari dokumentazio hori aurkezteko eskatuko dio, dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretik.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
Hiritarrek eskubidea dute ez aurkezteko jorratzen ari den prozeduran aplikatu beharreko arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo ez aurkezteko prozeduran ari den Administrazioak euki dituen dokumentuak (39/ 2015 Legearen 28.2. artikulua – 39/2015 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskubide horretaz baliatzeko, eskabidearen “Aurretik entregatutako dokumentuak” atalean entregatutako dokumentuen gaineko informazioa beteko da.
“Nire kudeaketak” gunearen bitartez egingo da izapideen eta espedienteen egoeraren jarraipena.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Kontratuek bete beharreko baldintzak
-
Kontratu-modalitateak: Deialdi honen babesean diruz lagundu daitezkeen kontratuak lan-arloko legeriak ezartzen duen edozein kontratu-modalitateren arabera formalizatu daitezke, betiere deialdian ezarritako gutxieneko iraupena duten aldi baterako kontratuak edo kontratu mugagabeak badira.
Lan-kontratuaren fotokopia.
-
Kanpoan uztekoak: Kanpoan geratzen dira ikas-ekinezko heziketa-kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek langileekin enpresa erabiltzaile bati lagatzeko egindako kontratuak.
Lan-kontratuaren fotokopia.
-
Egokitasuna: Kontratatutako pertsonaren profil profesionalaren araberako lanpostuetarako kontratuak egin behar dira; hau da, lanpostua betetzeko behar den ikasketa- edo prestakuntza-mailara edo lanbide-esperientziara egokitutakoak.
Lan-kontratuaren fotokopia.
-
Eredu ofiziala, eta idatziz: Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eredu ofiziala erabilita, eta berariaz jaso beharko dituzte honako hauek: langilearen prestakuntza edo kualifikazio profesionala; kontratuaren hasiera-data eta, hala badagokio, amaiera-data; kontratuaren iraupena; lanaldia, eta beteko den lanpostua.
Lan-kontratuaren fotokopia.
-
Lanaldia: Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, sekula ez ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.
Lan-kontratuaren fotokopia.
-
Ordainsari gordina eta barnean diren kontzeptuak:
Kontratu mugagabeen kasuan, urteko ordainsari gordinaren zenbatekoa adierazi beharko da kontratuan, eta gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten kontratuetan, berriz, hileko ordainsaria. Bi kasu horietan, ordainsari gordina eurotan agertu beharko da, eta ordainsari gordin horretan zer kontzeptu sartzen diren eta haien zenbatekoak zehaztu beharko dira.
Deialdian eskatzen den gutxieneko soldata-ordainsari gordina zehazteko, oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak baino ez dira kontuan hartuko, eta berariaz geratuko dira zenbaketatik kanpo soldataz kanpoko bestelako ordainsari eta osagarriak.
Lan-kontratuaren fotokopia.
- Enplegu-eskaintzaren erregistro-zenbakia: Kontratuan, Lanbidek emandako enplegu-eskaintzaren identifikazio-zenbakia agertu beharko da, hala badagokio.
Kontratatuko diren pertsonek bete beharreko baldintzak
-
Adina:50 urte edo gehiago izatea.
Lanbidek egiaztatuko du.
-
Pertsonaren administrazio-egoera:
Langabea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan edo dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta egoeran, kontratua hasi aurreko egunean. Ondorio horietarako, langabetzat hartuko da Gizarte Segurantzako ezein erregimenetan alta emanda ez dagoen pertsona.
Lanbidek egiaztatuko du.
-
Enpresa edo entitate eskatzailearekiko lotura pertsonala eta/edo profesionala:
Ez dira diruz lagunduko:
-Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duenaren, zuzendaritza-karguak dituztenen edo enpresetako administrazio-organoetako kideen ezkontideari, izatezko bikotekideari edo bizikideari, ondorengoei eta bigarren mailara arteko (hori barne) odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senideei egindako kontratuak, edozein dela ere haien forma juridikoa. Era berean, ez da dirulaguntzarik emango enpresaren kontrola dutenak, zuzendaritza-karguak dituztenak edo enpresetako administrazio-organoetako kideak kontratatzeko, edozein dela ere haien forma juridikoa.
-Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioak.
-Dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan enpresa kontratatzailearekin iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioak.
-Dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan borondatez lan-harremana amaitu duten pertsonen kontratazioak..
Lanbideren balidazioa.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.