EAEn gaixotasunen bat duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzako 2025eko laguntzak
[bizi-kalitatea]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. Agindu honen xedea da «Gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzako laguntzak» iragartzea 2025. urterako. Laguntza horiek Osasun Sailaren 2024-2028ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskineko 3.1.3 epigrafean daude jasota (Osasuneko sailburuaren 2024ko otsailaren 7ko Aginduaren bidez onartu zen plana).
2. Laguntza hauen helburua da gaixotasunen bat duten pertsonen kolektibo horiei eta haien senideei laguntzea, haien parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzen duten eta ekitatearen eta generoaren ikuspegia barne hartzen duten proiektuak sustatuz. Proiektu horiek jarduera batez edo batzuez osatuta egongo dira 2025eko urtarriletik abendura bitartean egin beharko dira, eta helburu hauek izango dituzte:
- a) Trebetasunen eta baliabideen garapena babestea, gaixoen autozaintza-gaitasuna maximizatzeko eta autonomia handitzeko.
- b) Gaixoen behar soziosanitarioak babestea eta bideratzea, osasunaren sustapenaren ikuspegitik.
- c) Gaixotasunari buruz, haren arrisku-faktoreei buruz eta bizi-ohitura egokienei buruz duten ezagutza eta informazioa handitzea.
3. Jarduera hauek jaso ahal izango dute dirulaguntza:
- Gaixotasunari buruzko aholkularitza eta informazioa.
- Erreabilitazio logopedikoa, fisioterapeutikoa eta kognitiboa eta kolektiboaren bizi-kalitatea hobetzen duten beste prozedura batzuk.
- Laguntza psikologikoa.
- Terapia okupazionala.
- Autolaguntza-taldeak.
- Gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko tailerrak.
- Gaixoen familientzako laguntza.
- Gaixotasunari buruzko informazio edo sentsibilizazio-jardunaldiak, gaixotasunari buruzko informazio-standak, eta abar.
- Gaixotasunarekin lotutako publizitate-kanpainak.
- Gaixotasunaz informatzeko eta sentsibilizatzeko beste jarduera batzuk.
4. Erakundearen urteko jarduera guztien osotasuna ez da proiektutzat hartuko.
5. Deialdi honen bidez finantzatzeko moduko ekintzetatik kanpo gelditzen dira:
- a) Osakidetzak edo Osasun Sailarekin hitzarmena duten zentroek egiten dituzten jardueren pareko jarduerak.
- b) Hiesaren eta adikzioen arloko jarduerak, baita ikerketa-lanak eta Osasun Sailean horretarako berariazko laguntza-deialdiak dituzten guztiak ere.
- c) Osasun Sailetik jasotako bestelako laguntzen bidez, izendunak izan zein ez, finantzatutako proiektuak.
- d) Sexuagatiko diskriminazioa eragiten duten jarduerak.
Aurrekontuko zuzkidura
300.000 €Prestazio ekonomikoa
1. Jarduera bat edo gehiago dituzten proiektuak diruz laguntzeko izango dira laguntzak. Gastuak erakunde eskatzailearen izenean adierazi behar dira.
2. Proiektuari zuzenean lotutako gastu hauek lagunduko dira diruz (zuzeneko gastuak):
- a) Entitatearen langile propioak (nominak eta gizarte-segurantzako gastuak).
- b) Profesional independenteen zerbitzuak.
- c) Ekipamenduak eta materialak.
- d) Argitalpenak eta komunikazio-jarduerak.
3. Eskatutako zenbateko osoaren % 15, gehienez, proiektuari zuzenean lotuta ez dauden baina diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak diren gastu hauek (zeharkako gastuak):
- a) Kudeaketa-gastuak.
- b) Elkartearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei dagozkienak barnean direla.
- c) Dieten eta joan-etorrien gastuak.
4. Honako gastu hauek, berriz, ez dira diruz lagunduko:
- a) Gastu finantzarioak.
- b) Inbertsio-gastuak.
- c) Administrazio-lizentziak.
- d) Berandutze-errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak, besteak beste, zergen, tributuen, tasen, Gizarte Segurantzako kuoten, prozedura judizialen edo gatazkak borondatez ebazteko beste prozedura batzuen ordainketan berandutzeak edo ez-ordaintzeak eragindakoak.
e) Oro har, elkarteak egindako edo antolatzaileek parte-hartzaileei eskainitako aperitibo, hamaiketako, catering, bazkari edo afariekin lotutako gastuak. Jarduera dela-eta eskainitako opariak ere ez dira finantzatuko.
5. Egindako gastutzat hartuko da justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu dena.
6. Diruz laguntzen diren jarduerak ezin ezingo dira azpikontratatu.
7. Oinarri honetan zehaztu ez diren gaietan, oro har, 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak
Dirulaguntzaren zenbatekoa hau izango da gehienez:
- a) Eskatutako zenbatekoa.
- b) Diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100.
- c) 5.000 euro dirulaguntza bakoitzeko.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- a) % 70, behin emakida onartutakoan, ebazpena argitaratu eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, aginduaren 17.1 oinarrian ezarritako epean.
- b) Gainerako % 30a, proiektua gauzatu izana eta haren gastu osoa justifikatu eta gero, 14. oinarrian ezarritakoari jarraituz.
Ez da ordainketarik egingo baldin eta entitate onuradunak ez baditu ordaindu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, orobat, dirua itzuli behar duela adierazten duen ebazpen bat dela medio, zorduna bada.

Nori dago zuzenduta
Irabazi asmorik gabeko elkarteak
Betekizunak
-
1. Eskakizun hauek betetzen dituzten elkarteek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak:
- a) Irabazi-asmorik gabekoak izatea, eta osasun-premiak dituzten pertsonei parte hartzen laguntzea eta haien eskubideak defendatzea, haien bizitzan eragina duten esparru, politika eta jarduera guztietan, helburu izanik haien erabateko inklusioa lortzea eta haiei bizi-kalitatea hobetzea, elkartzeko, komunikatzeko eta laguntzeko guneak sortuz haientzat guztientzat.
- b) Estatutuen helburuen artean berariaz jasotzea bazkideen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egingo dituztela, haiek guztiak osasun-arazoen, gaixotasunen edo egoera medikoaren arabera sailkatuta.
- c) Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien kolektiboez osatuta egotea.
- d) Legez eratuta egotea, eta behar bezala izena emanda egotea elkartearen egoitza sozialari dagokion lurraldeko erregistro administratibo ofizialean, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta urtebete lehenagotik gutxienez.
- e) Beteta izatea, bai Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak, bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin —Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau—.
- f) Ez egotea 20/2023 Legearen 13.1 eta 13.4 artikuluetan adierazitako inolako egoeratan.
- 2. Sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak ezin izango dira dirulaguntzak jasotzeko aurkeztu, dagokien zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Era berean, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, bai, halaber, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak ere.
- 3. Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan federatuta dauden entitateak, baldin eta haien federazioak dirulaguntza hau eskatzen badu.
- 4. Aurreko deialdietan onuradun izan diren baina proiektua benetan egin dutela justifikatu ez duten eta azken bost deialdietatik gutxienez bitan laguntza jasotzeko eskubidea galdu duten entitateek ezin izango dute dirulaguntzarik jaso.
-
5. Erakundeek prozesu osoan zehar bete beharko dituzte eskakizun horiek guztiak, harik eta emandako dirulaguntza likidatu arte.
Elkarte onuradunek oso-osorik beteko dituzte Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako xedapenak.
-
Entitate onuradunek betebehar hauek dituzte, indarrean dagoen araudiak adierazitako betebeharrez gain:
- 1. Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari espresuki uko egiten ez badiote hamar egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- 2. Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia, edo, hala dagokionean, Hirugarrenaren datuak aldatzeko eskabidearen inprimakia betetzea, salbu eta aurretik Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira inprimakiok. Behar den inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
- 3. Jasotako laguntza guztia diruz lagundutako proiektua gauzatzeko erabiltzea.
- 4. Aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematerakoan eskatu eta kontuan hartu den betekizunen batean, horren berri idatziz ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 5. Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 6. Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko baldintzak eta betekizunak bete direla justifikatzea.
- 7. Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen mende jartzea.
- 8. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari ematea laguntzen zertarakoa kontrolatzeko eskatu duten informazio guztia.
- 9. Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- 10. Publizitatean edo egiten diren dokumentuetan Osasun Sailaren babesari buruzko aipamen bat sartzea. Aipamen hori, Sailak gainbegiratu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera txertatuko da. Eskuliburua hemen dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/
- 11. Euskadi Aktiboa plataforman elkartea baliabide komunitario gisa ikusaraztea. Plataformarako sarbidea egoitza elektroniko honetan dago: https://www.euskadi.eus/informazioa/euskadi-aktiboa-auzolanean-osasuna-zabaltzen/web01-a2osabiz/eu/
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157
BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577 - 94 4032430
GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717
Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203
Kodea
0088712Eskabideak aurkezteko epea
Aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 28ra arte
1. Eskabideak bide telematikoz aurkeztuko dira, 20.4 oinarrian adierazitakoaren arabera.
2. Elkarte bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.
3. II. eranskinean (DOCX, 102 KB) zehazten dira eskabideetan adierazi beharreko datuak. Datuak egoitza elektronikoaren inprimaki normalizatuan aurkeztuko dira, eta, horra sartzeko, 20.4 oinarrian adierazitakoaren arabera.
4. Eskabidearekin batera, behar denean, agiri hauek aurkeztuko dira:
- a) Entitate interesdunak eskabidean espresuki adierazten badu administrazioaren zuzeneko egiaztapenaren aurka dagoela, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
- Dagokion administrazio-erregistroan eratu eta inskribatu izanaren egiaztagiriaren kopia.
- Zerga-betebeharrak egunean izatearen egiaztagiria.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen egiaztagiria.
- b) Elkarteak proiektua hobeto azaltzeko garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein dokumentazio.
5. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
6. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabilita (20. oinarrian adierazia).
7. Eskabidea aurkezten duenak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar du bere burua:
- a) Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du beste egiaztagiririk behar.
- b) Pertsona fisikoaren ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu.
20.2 oinarrian aipatutako ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatuta dagoela egiaztatu beharko du.
8. Erakunde eskatzaileak eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko hizkuntza ofiziala aukeratu behar du. Prozesu osoan erabiliko da eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak xedatzen duen bezala.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
1. Eskakizun hauek betetzen dituzten elkarteek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak:
- a) Irabazi-asmorik gabekoak izatea, eta osasun-premiak dituzten pertsonei parte hartzen laguntzea eta haien eskubideak defendatzea, haien bizitzan eragina duten esparru, politika eta jarduera guztietan, helburu izanik haien erabateko inklusioa lortzea eta haiei bizi-kalitatea hobetzea, elkartzeko, komunikatzeko eta laguntzeko guneak sortuz haientzat guztientzat.
- b) Estatutuen helburuen artean berariaz jasotzea bazkideen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egingo dituztela, haiek guztiak osasun-arazoen, gaixotasunen edo egoera medikoaren arabera sailkatuta.
- c) Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien kolektiboez osatuta egotea.
- d) Legez eratuta egotea, eta behar bezala izena emanda egotea elkartearen egoitza sozialari dagokion lurraldeko erregistro administratibo ofizialean, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta urtebete lehenagotik gutxienez.
- e) Beteta izatea, bai Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak, bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin —Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau—.
- f) Ez egotea 20/2023 Legearen 13.1 eta 13.4 artikuluetan adierazitako inolako egoeratan.
- 2. Sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak ezin izango dira dirulaguntzak jasotzeko aurkeztu, dagokien zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Era berean, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, bai, halaber, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak ere.
- 3. Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan federatuta dauden entitateak, baldin eta haien federazioak dirulaguntza hau eskatzen badu.
- 4. Aurreko deialdietan onuradun izan diren baina proiektua benetan egin dutela justifikatu ez duten eta azken bost deialdietatik gutxienez bitan laguntza jasotzeko eskubidea galdu duten entitateek ezin izango dute dirulaguntzarik jaso.
-
5. Erakundeek prozesu osoan zehar bete beharko dituzte eskakizun horiek guztiak, harik eta emandako dirulaguntza likidatu arte.
Elkarte onuradunek oso-osorik beteko dituzte Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako xedapenak.
-
Entitate onuradunek betebehar hauek dituzte, indarrean dagoen araudiak adierazitako betebeharrez gain:
- 1. Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari espresuki uko egiten ez badiote hamar egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- 2. Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia, edo, hala dagokionean, Hirugarrenaren datuak aldatzeko eskabidearen inprimakia betetzea, salbu eta aurretik Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira inprimakiok. Behar den inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
- 3. Jasotako laguntza guztia diruz lagundutako proiektua gauzatzeko erabiltzea.
- 4. Aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematerakoan eskatu eta kontuan hartu den betekizunen batean, horren berri idatziz ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 5. Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 6. Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko baldintzak eta betekizunak bete direla justifikatzea.
- 7. Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen mende jartzea.
- 8. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari ematea laguntzen zertarakoa kontrolatzeko eskatu duten informazio guztia.
- 9. Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- 10. Publizitatean edo egiten diren dokumentuetan Osasun Sailaren babesari buruzko aipamen bat sartzea. Aipamen hori, Sailak gainbegiratu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera txertatuko da. Eskuliburua hemen dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/
- 11. Euskadi Aktiboa plataforman elkartea baliabide komunitario gisa ikusaraztea. Plataformarako sarbidea egoitza elektroniko honetan dago: https://www.euskadi.eus/informazioa/euskadi-aktiboa-auzolanean-osasuna-zabaltzen/web01-a2osabiz/eu/
Dirulaguntza hauen tramitazio elektronikoa egiteko beharrezkoa da:
- Pertsona juridikoaren identifikazio elektronikoa (Izenpe-Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, FNMT ziurtagiria, …).
- Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoa (NAN elektronikoa, Izenpe-Herritarraren ziurtagiria,…) Bigarren aukera hau posible izango da, pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda baldin badago (informazio gehiago ondorengo estekan).
Halaber, beharrezkoa da:
- Ondorengo atalean adierazten den dokumentazioa pdf formatuan edo onartutako beste formatu batean eskaneatu eta ordenagailuan gordetzea.
- Inprimakiak dauden kasuetan, horiek bete eta ordenagailuan gordetzea.
- Zerbitzu elektronikora sartzea eta hemen, bete beharreko lau pausu izango dira:
- 1. Eskaria bete.
- 2. Prestatutako dokumentu eta inprimakiak erantsi.
- 3. Eskaria sinatu.
- 4. Erantsitako dokumentazioa eta eskaria bidali.
Oharra: Herritarren eskubidea da kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo administrazio jardulearen esku daudenak ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide horretaz baliatu ahal izateko, emandako Dokumentazioa atalean, entregatutako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren jarraipena eta segimendua Nire karpeta-ren bidez egingo da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Gehieneko epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza eskabidea ezetsi zaiela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, bat eginez 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutakoarekin.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Dirulaguntzaren justifikazioa
Aurkezteko epea: 2026ko martxoaren 2ra arte
Dirulaguntzak justifikatzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoa beteko da oso-osorik.
1. Erakunde onuradunek beren proiektuaegin izana justifikatu beharko dute, osorik.
2. Eranskinean: III. eranskinean (DOCX, 67 KB), justifikazioek jaso beharko dituzten datuak zehazten dira.
3. Justifikazioarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:- a) Eskatutako zenbatekotik eman den dirulaguntzaren zenbateko osoaren gastua justifikatzen duten fakturen, nominen edo bestelako ordainketa-egiaztagirien kopia sinplea. Egiaztagiri horiek entitatearen arduradunaren sinadura izan beharko dute, eta benetakoak direla ziurtatzeko erantzukizunpeko adierazpena erantsiko zaie.
- b) Proiektuan boluntarioek egiten duten lana justifikatzeko, boluntario bakoitzaren ziurtagiriaren kopia bat aurkeztu behar da. Erakundearen legezko ordezkariaren sinadura behar du kopiak, eta datu hauek jaso behar ditu: boluntarioaren datuak (izen-abizenak eta NANa); ordu kopurua; orduko kostua; guztizko zenbatekoa eta boluntarioaren sinadura.
Boluntarioak balioztatzeko, elkartearen inguruko pertsonek ordainsaririk jaso gabe egindako lanaren zenbatespen ekonomikoa egingo da. Zenbateko hori elkartearen ekarpen propioa justifikatzeko baino ez da hartuko aintzat, eta orduko 20 euroko gehieneko muga izango du.
- c) Jarduerarekin zerikusia duten agiri publikoak, hala nola egunkari-zatiak edo proiektuko funtsen kontura egin eta zabaldutako materiala. Agiri horiek esteka elektronikoen bidez ere egiazta daitezke.
d) 11.1 oinarriko e eta f apartatuetako balorazio-irizpideetan aipatutako estrategiak erakusten dituen dokumentazioa.
- e) Osasun Sailaren babesa jaso dela adierazi izana egiaztatzen duen dokumentazioa (agindu honen 17.10 oinarriaren arabera).
- a) Entitate onuradunaren izenean igorritako fakturaren bidez justifikatutakoak. Faktura guztiak 2025ean egindakoak izan behar dute.
- b) Banku-zordunketako ordainketa-agirien bidez justifikatutakoak (finantza-entitateek egindakoak izango dira, eta faktura bati dagozkion datuak izaten dituzte, zenbakia eta seriea izan ezik).
- c) Langile lan-kontratudunei dagozkien gastuak izanez gero, soldata-ordainagirien bidez justifikatutakoak. Ordainagiriek eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazio ofizialeko buletinen araberakoak izan behar dute.
- d) Balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean, gastua justifikatzeko, entitate onuradunak idatzi bat egingo du, eta entitatearen ordezkariak sinatuko du. Idatzi horrek, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idatziaren jaulkipen-data; «hartu dut» eta pertsona hartzailearen sinadura, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena.
- e) Boluntarioen kasuan, haien aseguruaren bidez justifikatutako gastuak bakarrik. Boluntarioen aseguruak bi kontingentzia estali beharko ditu: istripuak eta erantzukizun zibila. Erantzukizun zibilaren kasuan gutxienez 300.506,05 euroko kapital aseguratua izan behar du, istripu eta aseguru-urte bakoitzeko, polizari atxikitako boluntario bakoitzarentzat.
Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, erakunde aseguratzaileak egindako egiaztagiri bat adierazi behar da justifikazioan. Egiaztagiri horretan, datu hauek agertu behar dira, gutxienez: erakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurak, aseguruan sartzen den pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa.
6. Gehienez ere, jasotako laguntzaren zenbateko osoaren % 15 egotzi ahal izango zaie zeharkako gastuei, 4.2.e) oinarrian zehazten den bezala.
-
Elkarte onuradunen betebeharrak
- 1. Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari espresuki uko egiten ez badiote hamar egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- 2. Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia, edo, hala dagokionean, Hirugarrenaren datuak aldatzeko eskabidearen inprimakia betetzea, salbu eta aurretik Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira inprimakiok. Behar den inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
- 3. Jasotako laguntza guztia diruz lagundutako proiektua gauzatzeko erabiltzea.
- 4. Aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematerakoan eskatu eta kontuan hartu den betekizunen batean, horren berri idatziz ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 5. Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 6. Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko baldintzak eta betekizunak bete direla justifikatzea.
- 7. Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen mende jartzea.
- 8. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari ematea laguntzen zertarakoa kontrolatzeko eskatu duten informazio guztia.
- 9. Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- 10. Publizitatean edo egiten diren dokumentuetan Osasun Sailaren babesari buruzko aipamen bat sartzea. Aipamen hori, Sailak gainbegiratu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera txertatuko da. Eskuliburua hemen dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/
- 11. Euskadi Aktiboa plataforman elkartea baliabide komunitario gisa ikusaraztea. Plataformarako sarbidea egoitza elektroniko honetan dago: https://www.euskadi.eus/informazioa/euskadi-aktiboa-auzolanean-osasuna-zabaltzen/web01-a2osabiz/eu/
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-ren bidez bidali.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.