Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-ekoizleen erakundeentzako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren esparruan

[Arrantza- eta Akuikultura-ekoizleen erakundeak 2025]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-ekoizleen erakundeentzako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren esparruan. Erregelamendu horrek arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreko merkatuen antolaketa erkidea ezartzen du, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) Erregelamenduak aldatzen ditu eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua eta horrekin bat datozen xedapenak indargabetzen ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-ekoizleen erakunde guztiek bete beharreko gehieneko finantzaketa-zenbatekoak eta baldintzak ezartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 Erregelamenduaren 26. artikuluan aurreikusitako laguntzak lortzeko. Erregelamendu horrek Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa ezartzen du, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen du, ekoizpen- eta merkaturatze-planetarako eta erakunde profesionalak berregituratu ondoren sendotzeko.

Bi laguntza-mota ezartzen dira, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza- eta akuikultura-ekoizleen erakundeentzat:

1. Arrantza- eta akuikultura-ekoizleen erakundeentzako dirulaguntzak, ekoizpen- eta merkaturatze-planak (PPyC) prestatu eta gauzatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren 28. artikuluaren arabera.
2. Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza- eta akuikultura-ekoizleen erakundeentzako dirulaguntzak, berregituratu ondoren sendotzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen zenbatekoa 3.000.000 eurokoa izango da 2025ean. Funts horien % 70, 2.100.000 euro, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsari dagokio, eta % 30, 900.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei.

Deialdi honen kontura emango diren laguntzen kopuru osoak ezin izango du aipatutako aurrekontu-izendapena gainditu. Beraz, zenbateko global hori agortu ondoren, ez da laguntza berririk emango, eta une horretatik aurrera eten egingo da agindu honen eraginkortasuna. Guztizko zenbateko hori agortzen bada, Arrantza eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez jakinaraziko da.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza- eta akuikultura-ekoizleen erakundeak (OPP).

Betekizunak

  • Deialdiak adierazten duen metodologiara egokitzea, eragiketaren kostuak eta dirulaguntza ordaintzeko baldintzak zehazteko.
  • Eragiketa ezarritako epean egitea.
  • Gorde, jakinarazi eta, hala eskatzen zaionean, eman behar duen finantza-informazioa eta informazio gehigarria betetzea, bai eta dokumentazioa mantentzea eta eskuragarri izatea ere.
  • Laguntza onartzea, hau da, eragiketen zerrenda publiko batean sartzea.
  • Onuradun izaten jarraitzea, FEMPA Erregelamenduaren 11. artikuluan eta Batzordearen 2014ko abenduaren 17ko 2015/288 (EB) Erregelamendu Delegatuan aurreikusitako onargarritasun-baldintzak betez.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 65. eta 82. artikuluetan xedatutakoa betetzea. Erregelamendu horrek Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funts Plusari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen ditu, bai eta funts horietarako eta Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtserako, Barne Segurtasunerako Funtserako eta Mugak Kudeatzeko Finantza Laguntzarako Tresnarako eta Bisatuen Politikarako finantza-arauak ere (RDC Erregelamendua).
  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoa betetzea. Era berean, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.3 bis artikulua betetzeko, egiaztatu beharko du eskatzaileak betetzen dituela merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, artikulu horretan xedatutakoaren arabera.
  • Deialdian ezarritako administrazio- eta finantza-gaitasunaren gaineko bermea betetzea, hala badagokio.
  • Organo eskudunen kontrol-jarduerei men egitea.
  • Proiektuari buruzko adierazleak betetzea eta eguneratzea, deialdian adierazitakoaren arabera.
  • Kontabilitate bereizia izatea, edo finantzaketaren xede diren eragiketekin lotutako transakzioei buruzko kontabilitate-kode egokia izatea, FEMPAk eta zati autonomikoak batera finantzatutako gastu publikoa bereizi ahal izateko.
  • Dagozkion eta deialdian agertzen diren erantzukizunak bere gain hartzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Aitor Arrate
Telefonoa: 944 03 14 63
E-maila: a-arrateirureta@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230082

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea aurkeztu eta sei hilabete igaro aurretik eman eta jakinarazi behar da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk