EVETU - Ikasleentzako diruz lagundutako praktikak 2023

[Deialdia - ikasleentzako praktikak]

Deskribapena


Xedea

Xedea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak «2022-2023ko XLVIII (48) Hirigintza eta Lurralde ikasketak ikastaroa» egiteko deia egin zuen. Ikastaro  horren egituraren arabera, 300 orduko praktikaldia egin dezakete, erakundeetan edo enpresetan, azken 8 urteetan hirigintza-alorrean 48 praktika-ordu baino gutxiago egin dituzten ikasleek. Praktikaldi hori ez  da nahitaezkoa izango LHIEEk antolatutako «Hirigintzako eta Lurralde Ikasketak XLVIII. (48) Ikastaroaren» Hirigintza Diploma lortzeko.

Kontuan  hartuta ikastaroaren garrantzia, egitura eta kostua, aurretik egin diren edizioetan izandako esperientziak agerian uzten du praktikaldi hori egitea eskatzen duten ikasleek laguntza ekonomikoa behar dutela praktikaldia erabat garatzeko, eta, horregatik, erabaki da «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVIII (48) Ikastaroaren» praktikaldia egiten duten  ikasleei laguntza ekonomikoa ematea.

«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVIII (48) Ikastaroaren» praktikaldia diruz laguntzen denez, ikastaro horretan sartzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko indarreko Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barneko diru-laguntzen lerro gisa ezartzen da, eta hiri-ordenamenduarekin eta hirigintzarekin lotutako arloetan diharduten pertsonen prestakuntza eta birziklatzea bultzatzeko xedea du.

Aurrekontuko zuzkidura

22000

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


evetu@ivap.eus

94.4031602/04/00

Kodea

1047106

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk