Publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak (2023)

[APRI]

Deskribapena


Xedea

Artxiboko dokumentuak eta artxibo-funtsak, Euskadiko dokumentu-ondarekoak izanik izaera publikoa ez dutenak, deskribatzeko, digitalizatzeko eta zabaltzeko programak garatzeko dirulaguntzak.

Programa hauek diruz lagunduko dira:

  • Artxibo-funts historikoak artxibo-irizpideen arabera antolatzea, batez ere XX mendeko dokumentazioa dutenak.
  • Aurrez datu-base batean antolatutako eta deskribatutako artxibo-funtsak digitalizatzea. Proiektuek barne hartu behar dute kontserbazio-artxibo digital iraunkor baten sorrera, baita kopia digital baten sorrera ere, Euskadiko Artxibo Sistemaren web-orriaren bitartez zabaltzeko. Aurkeztutako proiektuek Agindu honetako 1. Eranskinean (PDF, 283 KB) jasotako baldintza teknikoak bete beharko dituzte.
  • Dirulaguntzen xede duten programak 2023an burutu beharko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

157.000 euro

Prestazio ekonomikoa

  • Programa bakoitzerako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa diruz lagundu daitekeen aurrekontua izango da, guztira, zergak kenduta.
  • Diruz lagundu ahal izango dira honako eremu hauetan sortutako gastuak: inbentarioak idaztea, artxibo-funtsak antolatzea, dokumentazioa digitalizatzea, kudeaketa informatikoaren soluzioak garatzea eta web-atarien bidez hedatzea.
  • Aurkeztutako programa bakoitzeko dirulaguntza ezingo da, inondik inora, hogei mila (20.000,00) eurotik gorakoa izan.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza zati bakar batean ordainduko da, justifikatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona ez publikoak

Eskakizunak:

  • Onuradunak izan behar dira Euskadiko Ondare Dokumentaleko parte diren artxiboko agirien, artxibo-funtsen eta agiri-bildumen titularrak, beti ere, ekainaren 23ko 5/2022 Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, egoitza soziala zein fiskala gorabehera.
  • Jarduteko gaitasuna izatea, eta, pertsona juridikoei dagokienez, legez eraturik izatea eta administrazio-errolda edo -erregistro egokietan inskribaturik izatea.
  • Onuradunek zergen eta Gizarte Segurantzaren arloetako obligazioak beterik izatea.

Betekizunak

  • Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagozkien erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
  • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako desgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan ezarritakoaren arabera; ez eta sexuan oinarritutako diskriminazioa egiteagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera; Eta Emakumeen eta Gizonen Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenean jasotakoaren arabera.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Euskadiko Artxibo Historikoa

94 4032783

b-aguinagalde@euskadi.eus / i-deazua@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0095710

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabeteko epea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zenbatzen.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Pertsona edo erakunde onuradunek 2023ko urtarrilaren 6a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte justifikazioak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk