2023ko urritik 2024ko irailera Euskara-ikastaroak emateagatik euskal etxeei esleitutako dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

Argitaratzea 2023ko urritik 2024ko irailera euskara-ikastaroak emateagatik euskal etxeei esleituko zaizkien dirulaguntzetarako deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onartua.

Aurrekontuko zuzkidura

290.000 €

Prestazio ekonomikoa

  • 75.000 euro, 2023ko urritik abendura egingo den irakas-jarduera babesteko.
  • 215.000 euro, 2024ko urtarriletik irailera egingo den irakas-jarduera babesteko.

Euskal etxeetako euskaltegiei emango zaizkien dirulaguntzetarako, 13,50 euroko ordu/talde modulua aplikatuko da.

Deialdi honen 2. artikuluan ezarritako zenbatekoa ez bada nahikoa eskabide guztien beharrei erantzuteko, dirulaguntzak hainbanatu egingo dira entitate onuradunen artean.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntza-ebazpena eman ondoren, 2023ko urritik abendura arte aurreikusita dauden ordu/taldeei dagokien kopurua ordainduko da.
  • 2024ko martxotik aurrera, behin 2023ko urritik abendura arte emandako ordu/taldeei eta diruz lagundutako jardueraren gastuei buruzko ziurtagiriak jaso, aztertu eta horiek nahikotzat eta egokitzat jo direnean, 2024ko urtarriletik irailera arteko eperako onartutako dirulaguntzaren % 60 ordainduko zaie entitate onuradunei.
  • Dirulaguntzaren gainerako zenbatekoa, hala badagokio, EEIren zuzendariak egindako likidazio-ebazpenean zehaztuko da, eta entitate onuradunak egin dituen jarduera guztiak behar bezala justifikatu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal etxeek eta euskal etxeen federazio eta konfederazioek

Betekizunak

  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma izango dute jardueraren erreferente (2015eko uztailaren 31ko EHAA, 144. zk.).
  • Ikastaroek gutxienez astean hiru eskola-ordu izango dituzte. Halaber, taldeak osatzeko, gutxienez sei ikasle beharko dira, eta taldeen batezbestekoa gutxienez zortzi ikasle izango da.
  • Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan inskribatuta egotea eta datu guztiak egunean edukitzea.
  • Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzarik lortu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea berekin dakarren zehapen administratibo edo penalen bat ezarrita dutenek, ezta horretarako desgaitzen duen legezko debekuren bat ezarrita dutenek ere. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik lortu sexu-diskriminazioa egiteagatik zehatuta dauden erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoaren arabera.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta hura garatzeko araudian ezarritakoa aplikatuko da, oro har.
  • Baldintza horiek guztiak nahitaezkoak dira dirulaguntzen onuradun izateko eta hala izaten jarraitzeko, jasotako dirulaguntza likidatu arte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

J.F Zinkunegi Uzkudun

943023407

jf-zinkunegi@etxepare.eus

Jendaurreko arreta:

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Andre Zigarrogileen plaza, 1,

Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012)

Ordutegia:8:30etik 14:00etara.

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Telefonoa: 943023407

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1238401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabidea bete.
  2. Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

 

Aurrez aurreko tramitazioa eginez gero:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete.
  2. Datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  3. Inprimakia inprimatu.
  4. Eskuz bete eta sinatu.
  5. Prozeduran ezarritako lekuetako batean entregatu.
    • Eskabidea eta, hala badagokio, erantsitako dokumentuak unitate izapidegilera iristen direnean, unitate horrek bere datuak izango ditu, eta espedientearen izapidetzea erraztuko du.

    • Kontuan izan Administrazioak hamabost egun naturaleko epean gordeko duela inprimakia, eta epe horretan formularioa sinatuta aurkeztu beharko duzula prozeduran ezarritako lekuetan.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Justifikazioa


    Agiri horiek epe hauetan aurkeztu beharko dira:

    • 2023ko urritik abendura artekoak, 2024ko otsailaren 15a baino lehen.
    • 2024ko urtarriletik irailera artekoak, 2024ko urriaren 15a baino lehen.
    1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
    2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
    3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
    1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
    3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
    Justifikatzeko inprimakia
    1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
    3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
    Beste finantziatzio iturriak
    • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

    Beste tramite batzuk