Kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak: zinema gidoiak (2022)

[Zinema gidoiak]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta horiek emateko deialdia egitea zinemarako gidoiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesuetarako.

 

Aurrekontuko zuzkidura

104.000

Prestazio ekonomikoa

1.– Zinemarako gidoiak sortzen laguntzeko, guztira 104.000 euro daude. 8 laguntza emango dira, bakoitza 13.000 eurokoa honela banatuta: 4 euskaraz idatzitako gidoietarako eta beste 4 gaztelaniaz idatzitako gidoietarako.

2.– Eskabiderik aurkeztu ez delako edo betekizunak ez betetzeagatik hizkuntza bateko laguntzaren bat eman gabe uzten bada, beste hizkuntzarako laguntza-kopurua handitu egin ahal izango da eman gabeko horrekin, betiere, laguntzen kopuru totala aldatu gabe.

3. – Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik zinema-areto komertzialetan erakusteko film luzeren batean gidoilari agertzen ez diren 30 urtetik beherako gidoilariek idatzitako gidoietarako izan beharko dute. Eta diruz lagunduko diren proiektuetatik hiruk emakumeek idatzitakoak izan beharko dute.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

Ordainketa-modua:

a) Diru-laguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.


b) Gainerako % 25a 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste erakunde publikok xede berberaz emandakoekin.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Diru-laguntza bakarra emango da pertsona eta eskatzaile bakoitzeko
  • Eskatzaileak bakarrik aurkeztu daiteke Kultura Sorkuntza deialdiaren modalitate batera (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, ipuin eta nobela laburrak eta koreografiak)
  • Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez, gidoi zinematografikoen kasuan izan ezik, eskatzaile bakoitzeko eskabide bakarra onartuko baita. Eta deialdi honen modalitate bakar batean aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
  • 2021. urteko kultura sorkuntzarako dirulaguntzetako modalitateren batean dirulaguntza lortu bazuten, ezin izango dute aurtengo deialdi honen dirulaguntza modalitate berean eskabiderik aurkeztu. Era berean, ezin izango da deialdi honetara aurkeztu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzen 2022ko deialdira aurkezten diren proiektuak, edo kultura-sorkuntzaren deialdira birritan edo gehiagotan aurkeztu diren gidoi zinematografikoko proiektuak
  • Pertsona berak modalitate ezberdinetara aurkezten baditu eskaerak, bakarrik onartuko dira sarrera-erregistroaren arabera aurkeztutako lehenari dagokion modalitatean aurkeztutakoak; gainera, pertsona berak eskaera bat baino gehiago aurkezten badu modalitate horretan aurkeztutako lehena eta bigarrena bakarrik onartuko dira.
  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Laguntza hauek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek edo Agindu hau argitaratu den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenek, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

  • Testuetarako proiektuak (antzerkirako testuak, gidoiak, gazteentzako literatura eta ipuin eta nobela motzak) euskaraz idatzita aurkeztuko dituzten pertsona fisikoek ez dituzte aurreko lerrokadan zehaztutako baldintzak bete behar.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1025019

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Izenik gabeko doukumentazioa:
Horren edukian ez da jaso behar egilearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Esleipen-ebazpena jasotzen duenetik, onuradunak gehienez ere bederatzi hilabete izango ditu sortze lana entregatzeko, paperezko bertsioan nahiz euskarri informatikoan, pdf bertsioan, kudeaketa-zuzendaritzari.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk