Zigortuak birsozializatzeko proiektu komunitarioak helburu dituzten dirulaguntzak emateko deialdia

Deskribapena


Xedea

EAEko espetxeetan zigortutako pertsonak birsozializatzeko proiektuak; askatasunaz gabetzeko zigorraren betearazpena eten zaien zigortuak birsozalizatzekoak; eta askatasunaz gabetzeko zigorraren ordezko neurriak eta gizarte-arretako programa jakin batuzk betearazten eta horien jarraipena egiten laguntzeko proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

6.200.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1.- Esleitzeko modua:

  • Norgehiagoka-prozedura
  • Balorazio-irizpideak: deialdi-aginduaren 15. artikuluan dierazitakoak

2.- Zuzkidura banatzeko modua: deialdia egiten duen aginduaren 16. artikuluan adierazitakoaren arabera.

3.- Proiektu bati eman dakiokeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, banaka hartuta, honako hau izango da, diruz lagun daitekeen proiektu-mota bakoiitzaren arabera:

     a) 2. artikuluko a) apartatuan zerrendatutako programetan, gehieneko zenbatekoa 400.000 eurokoa izango da urteko.

     b) 2. artikuluko b), c) eta f) apartatuetan zerrendatutako programetan, gehieneko zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da urteko.

     c) 2. artikuluko d) apartatuan zerrendatutako programetan, gehieneko zenbatekoa 350.000 eurokoa izango da urteko.

     d) 2. artikuluko e) apartatuan zerrendatutako programetan, gehieneko zenbatekoa 170.000 eurokoa izango da urteko.

     e) 2. artikuluko g), h) eta i) apartatuetan zerrendatutako programetan, gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa izango da urteko.

4.- Erakundeek ezingo dute aurkeztu dirulaguntzen programa-modalitate bakoitzerako diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa baino zenbateko handiagoko dirulaguntza-eskaerarik. 

5.- Denbora-muga: proiektuak 2022an hasi eta 2022ko eta 2023ko ekitaldien artean gauzatzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ordainketa-modua:

Deialdi Aginduaren 20. artikuluan zehaztutakoaren arabera:

Diruz lagundutako programa 2022an soilik gauzatzekoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamabost (%75) aurretiaz ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazita eta onartzeko epea igarota. Gainerako ehuneko hogeita bosta (%25) 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen ordainduko da, 21. artikuluan, aipatutako dokumentuak Justizia Zuzendaritzan aurkeztu ondoren.

Diruz lagundutako programa 2022an eta 2023an gauzatzekoa bada, ordainketak aurkeztutako proiektua gauzatzeko erritmoaren arabera banatuko dira, dirulaguntza emateko ebazpenean zehaztutakoaren arabera. Bestela, honela egingo da ordainketa:

     Lehenengo ordainketa, dirulaguntza emateko ebazpena jakineraztean egingo da, behin onartzeko epea igarota, dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamar (%50) ordainduko da, 2022ko ordainketa-kredituaren kargura, baldin eta 2022an proiektuaren %50 gauzatzea aurreikusita badago. Nolanahi ere, 2022ko ordainketa-kredituaren kargura ordaindu beharreko ordainketa aurreratua bat etorriko da aurkeztutako proiektuan 2022rako aurreikusitako gauzatze-ehunekoarekin.

     Bigarren ordainketa, ehuneko hamarrekoa (%10), 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen, 2023ko konpromiso-kredituaren kargura, 21. artikuluan aipatutako dokumentuak Justizia Zuzendaritzan aurkeztuta justifikatu ondoren.

     Hirugarren ordainketa, ehuneko hogeikoa (%20), 2023ko uztailaren 1a baino lehen, 2023ko konpromiso-kredituaren kargura, 21. artikuluan aipatutako dokumentuak Justizia Zuzendaritzan aurkeztuta justifikatu ondoren.

     Laugarren ordainketa 2024ko urtarrilaren 31 baino lehen, diruz lagundutako jarduera amaitu ondoren, laguntza likidatzetik ateratzen den zenbatekoarena.

Hasieran onartutako banaketa aldatzeko, dagokion urterokoen doikuntza izapidetu beharko da gastu-espedientean.

Aurreko paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, osorik eman daitezke laguntza ematearen aldeko ebazpena jakinarazi baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien dirulaguntzak, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta erakundeak osorik justifikatu badu dirulaguntzaren xedea, aurreko paragrafoetan adierazitako justifikatzeko agiriak aurkeztuta.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakunde

Eskakizunak:

  • Egunean egon beharko du Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.

  • Tributuekiko betebeharretan egunean egon behar du.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea

  • Irabazi-asmorik gabeko entitatea, legez eratuta eta izaera juridikoagatik dagokion erregistroan inskribatua, egoitza eta jarduera Euskadiko Autonomia Erkidegoan dituena.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekurik ez izatea.

Betekizunak

  • Gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuek dialdi-Aginduaren 2. artikuluan zehaztutako baldintzak bete behar dituzte.

  • Proiektuaren gastu eta diru-sarrerak zehaztu behar dira. Erakundeek ezingo dute aurkeztu dirulaguntzen programa-modalitate bakoitzerako diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa baino zenbateko handiagoko dirulaguntza-eskaerarik.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0040812

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta dirulaguntzak emateko nahiz ukatzeko ebazpena jakinarazteko gehienezko epea bost hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Justifikazioak bi alde izango ditu: materiala, eta horretarako erakundeek justifikatzeko memoria aurkeztu beharko dute (ez da diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu behar den proiektuaren memoria) eta ekonomikoa, justifikatzeko kontua aurkeztuz egingo delarik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk