Diru laguntza deialdia, obretarako gastuak finantzatzeko, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak).

[UDALPATIOLAGUNTZA]

Deskribapena


Xedea

1.- Agindu honen xedea obretarako gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egitea da, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko.

2.- Agindu honen ondorioetarako, obra hauek finantzatu ahal izango dira:

Patio inklusiboak sortzea, berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako kalitateko harremanak eta esperientziak eraikitzeko eta ikasteko. "Patio inklusiboa" kontzeptuak honi egiten dio erreferentzia: jolas-garaian, jolasteko espazioak eta uneak sortzeari, eta, modu horretan, ikastetxeko neska-mutil guztiek beren intereseko jolas-jarduerak egin ahal izateari, inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegitik.

3.- Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu jada onartutako laguntza duten obrek, epearen barruan uko egin ez zaielako, Hezkuntza Sailaren Udalaguntza 2020 deialdiari dagokionez. Salbuespen batekin: udalak gerora eta modu justifikatuan uko egin izana, eta horren zenbatekoa itzuli izana.

4.- Obrak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira, eta 2022ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.

Aurrekontuko zuzkidura

7.000.000,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Obrei dagokienean, Hezkuntza Sailak balorazio-batzordeak onartutako aurrekontuaren % 90 ordainduko du.

Eskaera bakoitzeko ematen den zenbatekoa ezingo da 87.120 euro (72.000 euro + BEZa) baino handiagoa izan; hortaz, balorazio-batzordeak onartutako 96.800 euro (80.000 euro + BEZa) baino gehiagoko aurrekontuak dituzten eskaerei diru-laguntza ematen bazaie, muga hori hartuko da kontuan.

Obraren aurrekontuan ez dira sartuko proiektua idazteko, obra zuzentzeko eta obraren segurtasun eta osasun arloak koordinatzeko ordainsariak.

Halaber, ezin izango dira obraren aurrekontuan sartu udaleko langile den edozein pertsonaren ordainsariak.

 

 

 

Ordainketa-modua:

Bi alditan ordainduko zaio diru-laguntza dagokion udalari:

  • %15 deialdia ebaztean, agindu honen 11.b artikuluan ageri den epea igaro eta gero, eta uko egiterik izan ez bada.
  • Gainerako %85a egindako inbertsioa justifikatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea.
  • Obrak egiteko diru-laguntza zein eraikinetarako eskatzen den, haren jabe izatea.
  • Erakunde eskatzaileek egunean eduki beharko dituzte beren zerga-betebeharrak beteta, bai eta zuzenbide publikoko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak ere. Eskaeraren unean egiaztatu beharko dute egitate hori, eta diru-laguntza ematean zein ordaintzean eutsi beharko diote egoera horri.
  • Obrak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira, eta 2022ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.

Betekizunak

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0096610

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean, deialdia EHAAn argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Finantzatutako obra amaitu eta, gehienez ere, hilabeteko epean aurkeztu beharko dira adierazitako justifikazio-agiriak, eta 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen, betiere.

Halaber, agindu honen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera luzapena jaso duten obren kasuan, justifikazio-agiriak 2023ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk