Toki-eremuan osasuna sustatzeko programak garatzeko laguntzak 2022

[toki-eremuan-osasuna-sustatzeko-programak]

Deskribapena


Xedea

1.– Agindu honen xedea da EAEko toki-erakundeentzako, toki-erakunde autonomoentzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako laguntza ekonomikoen deialdia egitea, tokiko ekintza komunitarioa indartzeko eta, 2022an, osasun-sustapeneko proiektuak garatzeko, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete.

2.- Laguntza hauen xedea da 2022ko urtarriletik abendura bitartean eginiko ondorengo jarduketa hauek finantzatzea:

  • a) Komunitateak parte hartzeko prozesuak sortzea edo dinamizatzea, tokiko eremuan osasuna sustatzeko ekintzak eta estrategiak planifikatu eta garatzeko.
  • b) Osasuna sustatzeko jarduerak, komunitatearen beharrizanak edo intereseko gaiak badituzte xede, eta komunitateak parte hartzeko prozesuen barruan garatzen badira.

Parte-hartze komunitarioko prozesua, egitura inklusibo eta parte-hartzailea da, eta komunitateko hainbat eragile biltzen ditu, hala nola, administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasungintza, kultura, ekonomia…) eta herritarrak, gizarte-erakundeak barne, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuteko xedearekin.

  • Parte-hartze osasungarrirako gida (PDF, 7 MB)Gida honek ebidentzian oinarritutako jarraibide eta gomendio batzuk eskaintzen ditu, prozesu parte-hartzaileak hobetzen laguntzeko, osasun eta ongizate komunitarioaren ikuspegitik.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 euro

Prestazio ekonomikoa

1.- Diruz lagundu daitezke honako jarduketak direla-eta sortutako gastuak:

  • a) Parte-hartze komunitarioko prozesua dinamizatzea, helburu hauekin:
    1. Komunitateko eragileak erakartzea eta parte-hartze komunitarioko prozesua ahalbidetzen duten aliantzak ezartzea.
    2. Komunitateko aktiboak identifikatzea pertsonen eta komunitateen gaitasuna indartzen duten faktore eta bitarteko gisa, osasunari eta ongizateari eusteko (aktiboen mapatzea).
    3. Komunitatearen beharrizanak, asmoak, arazoak edo bere interesekoak diren gaiak identifikatzea.
  • b) Osasuna sustatzeko jarduketak egitea, jarduerok parte-hartze komunitarioko prozesuaren eraginez sortuak eta jarduketa-esparru ezberdinetara bideratuak izanik, komunitatearen beharrizanen, asmoen, arazoen edo bere interesekoak diren gaien arabera, hala nola jarduera fisikoa, elikadura osasuntsua, ongizate emozionala, osasuna edo ongizatea ahalbidetzen duten inguruneak, eta abar.

  • c) Toki-hedabideetan zabaltzea burutzen ari diren jardueren berri, herritarren parte-hartzea sustatze aldera.
  • d) Jarduketen ebaluazioa.

2.- Honako gastu hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:

  • a) Langile-kostuak ordaintzera bideratutako gastuak, langile-egiturak sortzea edo horiek egonkor mantentzea ekartzen dutenak.
  • b) Toki-erakundeen programazioan dauden jarduketak, parte-hartze prozesu batetik ez datozenak.
  • c) Une jakin bateko jarduerak egitea soilik xede duten jarduketak edo parte-hartze komunitarioko prozesu batean sartuta ez daudenak (adibidez:....(r)en eguna,...(r)en astea,...(r)en jardunaldia).
  • d) Finantza-gastuak.
  • e) Inbertsio-gastuak.
  • f) Administrazio-lizentziak.
  • g) Berandutze-errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak, besteak beste, zergen, tributuen, tasen, Gizarte Segurantzako kuoten, prozedura judizialen edo gatazkak borondatez ebazteko beste prozedura batzuen ordainketan berandutzeak edo ez-ordaintzeak eragindakoak.
  • h) Laguntzaren xedearekin edo jarduketaren exekuzioarekin bat ez datozenak, edo ekonomia- eta efizientzia-printzipioen kontrakoak direnak.

3.- Diruz laguntzen diren jarduketak ezingo dira azpikontratatu.

4.- Artikulu honetan zehaztu ez diren gaietan, oro har, 38/2003 Legearen 31. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

1.– Dirulaguntzaren hasierako zenbatekoak ez du muga hauetako bat ere gaindituko:

  • a) Eskatutako zenbatekoa.
  • b) Diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 75.
  • c) Proiektu bakoitzeko 8.000 euro.
  • d) 15.000 euro erakunde onuradun bakoitzeko, proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero.

2.- Lehen esleipenaren ondoren, muga horiekin deialdi honetarako aurrekontu-zuzkidura agortuko ez balitz, gainerako zenbatekoa honela banatuko litzateke: gehieneko mugak aldatuko lirateke, diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100era heldu arte; proiektu bakoitzeko 10.000 euroko zenbatekoa eta erakunde onuradun bakoitzeko 18.000 euroko zenbatekoa. Kopuru hori esleipenean lortutakoari gehituko litzaioke.

Ordainketa-modua:

1.– Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • a) Dirulaguntzaren % 70: laguntza ebazpena onartu eta argitaratu ondoren, eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.1 artikuluan ezarritako epean.
  • b) Gainerako % 30a: proiektua egin izana eta izandako gastua justifikatu ondoren, 14. artikuluan ezarritakoari jaraituz.

2.- Edozein ordainketa egin baino lehen, erakundeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzen arloko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, bestelako toki-erakundeak, toki-erakunde autonomoak eta tokiko merkataritza-sozietateak.

Betekizunak

  • Baldintza hauek bete beharko dituzte tokiko merkataritza-sozietateek: euren kapitala titulartasun publikokoa izatea; parte hartzen duten udaletako osoko bilkurek izendatuak izatea dirulaguntzaren xedea den jarduera egiteko; eta merkataritza-erregistroan eratuta eta inskribatuta egotea.
  • Erakunde onuradun izatera iristeko eta onuradun-egoera horri eusteko, erakundeak beteta izan beharko ditu legezko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita dirulaguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
  • Ezin izango dira erakunde onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak.
  • Erakundeek artikulu honetan xedatzen diren eskakizunak bete beharko dituzte laguntza ematen duen ebazpenaren bidez dirulaguntzen onuradun deklaratuak izateko. Gainera, prozesu osoan zehar bete beharko dira betekizunak, emandako dirulaguntza likidatu arte.
  • Ezingo dituzte laguntza hauek eskuratu zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden entitateek, ez eta horretarako ezgaitzen dituen debekuren baten eraginpean daudenek ere, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela-eta, sexuaren inguruko diskriminazioa egiteagatik gertatutakoak barne.
  • Erakunde onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 944 031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0088614

Eskaerak aurkezteko epea


Aurkezteko epea: 2022ko urriaren 19ra arte

Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera.

Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta"atalean egin behar da.

1.Erakunde eskatzaile bakoitzak hainbat parte-hartze komunitarioko prozesuari dagozkion proiektuak aurkeztu ahal izango ditu.

2. Eskabide bakoitzak proiektu bakar baten barruan jarduera bat edo batzuk barne hartzen dituen parte-hartze komunitarioko prozesu bakar bati egingo dio erreferentzia. Parte-hartze komunitarioko prozesu bakoitzeko eskabide bakar bat aurkeztu ahal izango da.

3. Eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira 20. artikuluan adierazitako sarbide zuzenaren bidez.

4. Eskabideetan gutxienez honako datu hauek agertuko dira:

  • a) Erakundearen eta, hala badagokio, ordezkariaren identifikazio-datuak, honako hauek adierazita: izena, identifikazio-agiria, telefono mugikorra eta/edo helbide elektronikoa (abisuak jasotzeko), jakinarazpenak eta abisuak jasotzeko hizkuntza, betebehar fiskalei buruzko informazioa eskuragarri dagoen lurraldea/probintzia, erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak 10. artikuluan daude zehaztuta).
  • b) Proiektuaren izenburua.
  • c) Proiektuari loturiko parte-hartze komunitarioko prozesua.
  • d) Harremanetarako pertsonaren datuak.
  • e) Proiektuaren deskribapen teknikoa:
    • 1. Parte-hartze komunitarioko prozesuak sortzeko eta/edo dinamizatzeko jarduketak:
      • a) Parte-hartze komunitarioko prozesuak sortzea eta dinamizatzea.
      • b) Osasunerako aktiboak identifikatzea.
      • c) Komunitatearen beharrizanak, arazoak edo bere interesekoak diren gaiak identifikatzea.
      • d) Harremanetarako pertsonaren datuak.
    • 2. Osasuna sustatzeko, parte-hartzeko prozesu baten esparruan garatutako jarduketak:
      • a) Proiektuaren egokitasuna eta garrantzia:
        • 1. Jarduketaren justifikazioa.
        • 2. Helburuak.
        • 3. Faseen deskribapena.
      • b) Parte-hartzearen oinarria (biztanleria onuradunak modu aktiboan parte hartzen du proiektuaren garapen-etapetan, eta ez jarduketaren hartzaile gisa bakarrik, hau da, biztanleek eta profesionalek elkarrekin hartzen dituzte erabakiak, eta modu aktiboan parte hartzen dute guztiek).
      • c) Esparru sozioedukatiboko edo soziosanitarioko beste eragile komunitario batzuekin koordinatzea, osasuna sustatzeko jarduketa diseinatu, garatu eta ebaluatzean.
    • 3. Proiektuaren ebaluazio-proposamena.
    • 4. Zabalkunde-plana: hitzaldiak, parte-hartzea sustatzeko jardunaldiak, informazio inprimatua, hedabideetan publizitatea egitea, eta abar.
    • 5. Ekitatearen ikuspegia aplikatzea: arreta berezia desberdinkeria-ardatzei: klase soziala, generoa, adina, etnia/kultura, lurraldea, dibertsitate funtzionala, orientazio/identitate sexuala, ideologia/sinesmenak, eta abar.
  • f) Jardueraren exekuzio-epea.
  • g) Aurrekontu osoa kontzeptuen arabera banakatuta, proiektuaren finantzaketa-iturriak eta proiekturako eskatutako bestelako laguntzak.
  • h) Deialdi honetan eskatutako zenbatekoa.

5. Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:

  • a) Onespen-akordioa, hau da, eskatu den dirulaguntzaren xede den jarduerari onespena ematen diona, batetik, eta proiektu osoa egiteko aurrekontu-partida, bestetik.
  • b) Proiektua parte-hartze komunitarioko prozesu baten barruan egiten dela justifikatzen duen azalpen-dokumentazioa, inplikatutako eragileek sinatua, zeinean sartuko baita dokumentu/akta bat, kasuan kasuko proiektua egiteko konpromisoa, inplikatutako eragileak eta jardueren kronograma jasoko dituena.
  • c) Erakunde eskatzailea tokiko merkataritza-elkarte bat bada, aurreko ataletan eskatutako dokumentazioaz gain, jarduketa gauzatuko den udalerriko edo udalerrietako osoko bilkuraren edo osoko bilkuren onarpen-akordioak aurkeztu beharko ditu, hau da, jarduera hori erakunde horrek gauzatuko duela adierazten dutenak.
  • d) Finantzaketa zer jarduera egiteko eskatu den hobeto ezagutzeko beharrezkoa den dokumentu osagarri oro.

6. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

7. Parte-hartze komunitarioko proiektu bakoitzeko, eskabide bat aurkeztu behar da.

8. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabilita (agindu honen 20. artikuluan adierazia).

9. Eskabidea aurkezten duen pertsonak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar du bere burua:

  • a) Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du beste egiaztagiririk behar.
  • b) Pertsona fisikoen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, 20. artikuluan aipatutako ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatuta dagoela egiaztatu beharko du.

10. Erakunde eskatzaileak eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko hizkuntza ofiziala aukeratu behar ditu. Prozesu osoan erabiliko da eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezartzen duenari jarraituz.

 

1. Dokumentazioa formatu digitalean prestatu.

2. Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa izan behar duzu.

3. Nire karpetara sartu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebatzi eta ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko epea gehienez ere 4 hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igarota, ebazpenik argitaratu ez bada, interesdunek dirulaguntza-eskaera ezetsi egin dela ulertuko dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Dirulaguntzaren justifikazioa


Aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 1era arte

1. Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko, justifikazio telematikoa bete beharko da. Eskuragarri dago 20.artikuluan zehazten den «Nire karpeta» atalean.   

2. Justifikazioetan honako datu hauek agertuko dira, gutxienez:

  • a. Parte-hartze komunitarioko prozesuaren izena eta parte-hartzaileak
  • b. Proiektuaren izenburua eta espediente-zenbakia.
  • c. Proiektua gauzatzeari buruzko memoria.
    • 1. Egindako jarduketen deskribapena.
    • 2. Parte-hartzearen oinarria (biztanleria onuradunak nola parte hartu duen aktiboki proiektuaren garapen-etapetan).

    • 3. Proiektuaren ebaluazioa.

    • 4. Zabalkunde-plana.

    • 5. Ekitatearen ikuspegia aplikatzea.

  • d. Proiektuaren gastuen memoria banakatua, diru-sarreren eta gastuen zerrenda dakarrena, eta, hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla zehaztuko du.
  • e. Gastuen egiaztagirien zerrenda. Zerrenda horretan, aurkeztutako proiektuaren guztizko aurrekontuaren arabera egindako gastuen ziurtagiri guztiek egon behar dute, eta adierazi egin behar da ziurtagiri-mota, azalpena, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari dagokion ehunekoa. Gastuen frogagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.

3. Justifikazioarekin batera, honako hau aurkeztuko da:

  • a) Dirulaguntzaren xede den proiektuaren helburua eta asmoa bete direla dioen ziurtagiria, toki-erakundeko idazkariarena edo erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonarena.
  • b) Faktura edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopiak, toki-erakundeko idazkariak edo erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Agiri horiek egiaztatu behar dute justifikatzeko aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dela dirulaguntza eta haren xede den proiektua benetan gauzatu dela.
  • c) Justifikazioko kontua: diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskuratu ote den.
  • d) Dokumentazio osagarriak, proiektua egin dela egiaztatzen dutenak, honako hauek barne direla: material grafikoa, bileren aktak eta bertaratutakoen zerrenda edo prozesuan sortutako beste agiri batzuk.

4. Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jarduketetan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2022. urtean sortutakoak badira.

5. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 1ean amaituko da, eta egun horixe izango da agiri horiek onartzeko azkena.

6. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da 20. artikuluan azaltzen den moduan.

7. Gizonen eta emakumeen egoeran duen eragina ezagutzeko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da justifikazio horretan, hala badagokio.

8. Artikulu honetan zehaztu ez diren gaietan, 38/2003 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

 

Beste tramite batzuk