Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei arbel digitalak eta hauei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko dirulaguntzak. 2022.

[MATERIALA]

Deskribapena


Xedea

Arbel digitalak eta hauei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzen baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000,00

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen gastuak deialdian definitutako ekipamendu teknologikoen erosketa-prezioa izango dira, baldin eta inongo zalantzarik gabe behar-beharrezkoak badira eta 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitartean egin badira. 

Ekipamenduaren eskuratze-kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko. 

Laguntza hauei dagokienez, egindako gastutzat hartuko da deialdi honek ezarritako epean egin eta ebazpen honetan ezarritako gastuak 2022ko abenduaren 1a baino lehen ordaindu direnak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa euskaltegi edo autoikaskuntza zentru homologatu bakoitzak eskatutakoaren arabera zehaztuko da. Zenbateko horrek ezin du inola ere I. Eranskinean ("Euskaltegi bakoitzeko gehienezko dirulaguntza") adierazitako gehienekoa gainditu, ezta diruz lagundu nahi den ekipamenduaren erosketa kostearen erdia (% 50) ere.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaio erakunde onuradunari, gastua behar bezala zuritu ondoren. 

Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Dirulaguntzen Lege Orrokorrak (azaroaren 17ko 38/2033 Legeak) 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

Eskakizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea, 3 - 6º
20018 DONOSTIA
Telefonoa: 943 022600
Faxa: 943 022601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


Eskariak eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2022ko irailaren 8an amaituko da.

Eskaera-orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak: 

a) Ekipamendu teknologikoaren deskribapena, beharra eta aurreikusitako helburuak azaltzen dituen Memoria.

b) Eskuratu beharreko ekipamendu teknologikoaren aurrekontua edo, hala badagokio, faktura.

c) Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako zehaztutako zenbatekoak gainditzen badu, entitate eskatzaileak ekipamendua eskuratzeko hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu gutxienez. Ez du halakorik egin beharko, dena dela, ekipamenduak hornituko dituen entitate kopuru nahikorik ez badago merkatuan, ekipamenduaren ezaugarri bereziak direla eta. Halakorik gertatuz gero, behar bezala egiaztatu beharko da eskaeran. 

d) Zerga-obligazioak eta Gizarte-Segurantzarekiko obligazioak egunean dituela ziurtatzen duten dokumentuak, baldin eta eskatzaileak ukatu badio HABEri baimena egiaztapen horiek zuzenean lortzeko.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • Eskabidea bete,
  • Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • Eskabidea sinatu,
  • Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2022ko urriaren 15a baino lehen emango da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zuriketa


Entitate onuradunak 2022ko abenduaren 15a baino lehen, bide telematikoko aplikazioa erabiliz eta legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Finantzatutako ekipamendu teknologikoaren erosketaren jatorrizko fakturak eta baita ordainketaren ziurtagiria ere. Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.

b) Txosten bat, eskuratutako ekipamendua jaso, martxan jarri eta erabiltzeari buruzkoa. Txosten horrek, gutxienez, apartatu hauek izango ditu:

  • Ekipamenduaren behin betiko kokapenaren deskribapena.
  • Eskuratutako ekipamenduaren kalitatearekiko adostasuna, aurreikusitako helburuetarako egokia dela, eta harrera-proben emaitza.

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du entitate onuradunak, zeinaren bidez adieraziko duen ekipamendu bera eskuratzeko beste erakunde publiko edo pribatu batek emandako laguntza jaso duen ala ez, eta hala balitz, kofinantzaketa hori justifikatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk