Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2022-2024 aldirako dirulaguntzak

[kultura_ondarea_garrantzia_azpimarratu_hedatu]

Deskribapena


Xedea

Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko jarduerak sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia arautzea eta egitea.

Helburutik kanpo geratzen dira Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legeko 3.3 a) artikuluan jasotako jarduketa oro; izan ere, Lurralde Historikoetako Foru Aldundien eskumenekoak dira.

2021eko urtarrilaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean burutu beharko dira diruz laguntzen diren jarduerak.

 
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Agindu honen arabera diruz lagundu daitezkeen jarduerak kultura-ondareetan egin beharko dira, nahiz aitortza hori dutenetan nahiz aitortza egiteko espedientea hasita dutenetan, 6/2019 Legearen 9. eta 10. artikuluetako edozein kategoria badute, eta bateragarriak izan beharko dira garatzen duen hirigintza-plangintzarekin. 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauek dira:

a) Kultura-ondareari balioa ematea, hau da, kultura-ondasunak ezagutzeko, balioa emateko, aitortzeko eta erabilera emateko jarduerak:

  • Kultura-ondasunari ondare-balioa emateko oztopo diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztatzea, eraistea eta/edo kentzea. 
  • Hirigune historikoetako jabetzak lotizatzeko araubidea mantentzea.
  • Higiezinak berrerabiltzea, hau da, higiezinaren ondare-balioekin bat datorren erabilera berri baterako edo ohiko erabilerarako birgaitzea. Izaera kolektiboko kategoria aitortuta duen ondasuna izanez gero, babes indibiduala duten higiezinen berrerabilpena baino ezingo da diruz lagundu, betiere higiezinean egindako esku-hartze globala bada.
  • Aztarnategi arkeologikoetako egitura arkeologiko esanguratsuak sendotzea, albo batera utzita balioa emateko proiekturik ez dutenak.
  • Ondasunaren eta/edo orubearen aurretiazko azterketak (arkeologikoak, dokumentalak, historikoak, erabilerei buruzkoak, diagnostikoenak eta abar) kultura-ondasunaren garrantzia nabarmentzeko badira eta esku-hartze proiektuaren baitan sartzen badira.

b) Kultura-ondarea hedatzea, hau da, sentsibilizazioaren, sozializazioaren eta ondarearen interpretazioaren bidez ondare-balioen berri ematea.

Helburu nagusitzat honako hauetariko baten bat duten jarduerak kanpo geratzen dira: babestutako lurrak eta ondasunak erostea; kurtsoak eta biltzarrak; lehiaketak; programa informatikoak; eta web-orriak sortu eta mantentzea, eta argitalpenak (liburuak, monografiak...); azken kasu horretan, salbuespen izango dira diruz lagundutako jarduera nagusia ulertzeko beharrezkoak direnak.

c) Babes Berezi edo Ertaineko Kultura-oOdasun higiezinak edo haien ingurunea desjabetzeko finantzaketa. Kategoria honetan, tokiko administrazioak ondasun horiek eta haien ingurunea eskuratzea baino ezin izango da lagundu diruz. Tokiko administraziotzat hartzen dira udalak, mankomunitateak, kuadrillak, kontzejuak eta tokiko administrazioa osatzen duten gainerako entitateak. Desjabetzearen helburua izango da deklarazioan sartzen den kultura-ondasunari edo haren zati esanguratsu bati balioa ematea.

  • c.1) Ondare arkeologikoa: Kontzeptu honetan, honako hauen desjabetzea baino ez da lagunduko diruz: labar-artedun haitzuloen ingurunea, eremu urbanoetatik kanpoko gotorlekuak eta monumentu megalitikoak, baita bi azken horietako inguruneak ere.
  • c.2) Ondare eraikia: Kontzeptu honetan, modu indibidualean Babes Berezia duten Kultura Ondasun Higiezinen edota beren inguruaren desjabetzea bakarrik lagundu ahalko da diruz, baldin eta monumentu-deklarazioa badute edo multzo baten parte badira, eta xedea baldin bada kultura-ondare horri balioa ematea.

d) Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartuta dauden ondasunak edo babestuak izateko espedientea irekita dutenak zaindu, aberastu eta babesteko beste edozein jarduera; betiere, jarduera hori bat baldin badator 6/2019 Legean jasotako helburuekin, eta ez badago jasota Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren beste agindu espezifiko batzuetan.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000

Prestazio ekonomikoa

1.000.000 euro 2022. urteko ordainketa-kredituei dagozkie, 1.000.000 euro 2023. urteko konpromiso-kredituei eta, azkenik, 1.000.000 euro 2024. urteko konpromiso-kredituei.

Ematen diren diru-laguntzen gehieneko muga honako zenbateko hauetatik txikiena izango da: 250.000 euro edo diruz lagun daitekeen zenbatekoaren % 100, salbu eta hirigune historikoetan jabetzak lotizatzeko araubidea mantentzeko, araubide hori % 15 izango baita.

Hori guztia, betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere aurrekontuetan helburu horretarako esleitzen dituen kopuruen barruan.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 19.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.
  • Gainerako bi herenei dagokienez, laguntza emateko ebazpenean adierazitako moduan ordainduko da, aurrez gastua justifikatu ondoren. Zatika ere ordaindu ahal izango da, finantzatutako jardueraren gauzatze-mailaren arabera; bi ordainketa egin ahal izango dira (bat urtealdi bakoitzean, eta emandako dirulaguntzaren herenari dagokion zenbatekoan).

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Ondasunen jabe diren pertsona fisiko eta juridikoek, edo irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko publiko zein pribatuek, dirulaguntzaren xede diren jarduerak garatzen dituztenak

 

 

Betekizunak

  • Jarduteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea, eta, beharrezkoa bada, erregistro egokian inskribatuta egotea.
  • Pertsona nahiz erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

  • Pertsona edo erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
  • Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, sexu-bereizkeria dela-eta zehapen administratibo edo penalik duten pertsonek edo erakundeek, ezta Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen ondorioz debeku hori dutenek ere. Ezingo dute eskatu, halaber, berdintasun-plana indarrean izan behar arren horrelakorik ez duten enpresek, ezta 50 langile baino gehiago izan eta indarrean den legeriarekin bat etorriz sexu-jazarpena edo sexuagatiko jazarpena prebenitzeko eta aurka egiteko neurriak hartuta dituztela ziurtatzen ez dutenek ere.

  • Lehenago aipatutako baldintzez gain, betetzekoak izango dira pertsona edo erakunde onuradun izateko gainerakoak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan bildutakoak.
  • Pertsona edo erakunde eskatzailearen betekizunak egiaztatzeko, izan pertsona fisikoa zein juridikoa, organo emaileak ofizioz jaso eta kontsultatu ahalko ditu administrazio publikoen esku dauden dokumentu eta datu guztiak, zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzko egiaztagiriak barne. Hala ere, pertsona edo erakunde eskatzaileek kontsultatzea berariaz aurkaratu dezakete. Horretarako, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKAL KULTURA ONDAREAREN EAEKO ZENTROA

Teknikari instruktorea: Goretti Fariñas Egaña

945019486

mg-farinas@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0034808

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Eskabide-orria ordenadorean bete eta datuak Administrazioaren sistema informatikoan "gorde".

  • Geroago eskabide-orria inprimatu, eskuz bete eta sinatu, eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, eskabideak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

2. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu eta aipatutako lekuetan aurkeztu, eskabideak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bost hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Diruz lagunduko diren jarduerak justifikatzeko epeak honako hauek dira, gehienez ere:

  • 2022an gauzatzekoak diren proiektuak: 2022ko abenduaren 15a baino lehen.
  • 2022-2023 epealdian gauzatzekoak diren proiektuak: 2022an gauzatutako jarduerak, 2022ko abenduaren 15a baino lehen; 2023an gauzatutako jarduerak, berriz, 2023ko abenduaren 15a baino lehen.
  • 2022-2024 epealdian gauzatzekoak diren proiektuak: 2022an gauzatutako jarduerak, 2022ko abenduaren 15a baino lehen; 2023an gauzatutako jarduerak, 2023ko abenduaren 15a baino lehen, eta 2024ko azaroaren 30era arte gauzatutako jarduerak, 2024ko abenduaren 15a baino lehen.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Ziurtagiri elektroniko bat izan behar duzu.
  4. Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.

 

 

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk