Hezkuntza-itunak. 2021-2022 eta 2027-2028 arteko ikasturteetako hezkuntza-itunak berritzea eta berriak izenpetzea

[ITUNAK-PLANIFIKAZIOA]

Deskribapena


Xedea

Ikasturte honetan amaitzen diren hezkuntza-itunak berritzeko, 2021-2022 eta 2027-2028 arteko ikasturteetako itun berriak izenpetzeko deialdia egiten da.

Nori dago zuzenduta


Ituntze-araubidea baliatu nahi duten EAEko ikastetxe pribatuak.

Eskakizunak:

  • Egunean izan behar dira zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Betekizunak

  • Agindu honetako 6. artikuluan zerrendatzen diren eskakizunak bete beharko dituzte ikastetxeek.
  • Eskaera egin duen ikastetxearen titularraren ordezkari ariko den pertsonaren ziurtapena, halakorik badago.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0168808

Ofizioz egindako proposamena onartzea edo eskaera aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia sei hilabeteko epean ebatziko da, Agindu honetako 4. artikuluan aipatzen diren eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Ituna formalizatzea


Agindu honen babespean itundu edo berritutako hezkuntza-itunak formalizatu egingo dira hezkuntza-itunen araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 29., 30. eta 31. artikuluetako prozeduraren eta epeen arabera, eta Agindu honen III. Eranskineko administrazio-agiriaren arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk