Euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak 2022 (BERDINTZEN)

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea lau beka ematea da 2022. urtean euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko.

Esleituko diren beken ikerketa-gaiak honako hauek izango dira:

  • a) Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
  • b) Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren Euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
  • c) Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak hainbat eremutan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola...).
  • d) Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).

Aurrekontuko zuzkidura

30.000

Prestazio ekonomikoa

Beka bakoitza 7.500 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bekarenhelburu den azterlana jaso, aztertu eta ontzat emandakoan ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak, banaka edo taldeka

Betekizunak

  • Unibertsitateko goi mailako titulazioa edukitzea. Atzerrian edo Espainiako zentro ez-estataletan eskuratu diren tituluek baliozkotuta edo aintzatetsita egon behar dute eskabidea aurkezten denean.
  • Gutxienez, Euskararen C1 ALTE ezagutza-maila ziurtatzen duen honako egiaztagiriren baten jabe izatea: C1 maila HABE; EGA; 3. HE-IVAP; C1 maila HEO.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik eduki berdina edo antzeko edukia duen bekarik jaso gabea izatea.
  • Eskatzaile batek baino gehiagok ikerlan bakarra aurkezten badute, horren titularkideek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan ezarritako betebeharrei jarraikiz.
  • Eskatzaileek zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean izan beharko dute, bai bekaren eskabidea egiteko unean, baita egindako lanaren justifikazioa egin eta hari dagokion diru-kopurua jasotzeko unean ere.
  • Itzultzeagatiko betebeharrak egunean izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.
  • Ez izatea administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta ez izatea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo beste xedapen batzuek ebazpen honetan araututako bekak eskatzeko ezgaitzen duten debekurik zehapenak irauten duen bitartean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1091609

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk