Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak. Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza (2022)

[ARTE ESZENIKOEN SUSTAPENA PRESTAKUNTZA, ETENGABEKOA]

Deskribapena


Xedea

2022. urtean arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntza jarduerentzat dira diru-laguntza hauek.

Diruz lagun daitezkeen arloak

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2022. urtean zehar burutuko diren jarduera zehatzak hauek izango dira:

  1. Etengabeko prestakuntzarako ikastaro edo tailerrak.
  2. Berariazko prestakuntzarako ikastaroak edo tailerrak.
  3. Ikerketara eta profesionalen etengabeko prestakuntzara zuzendutako laborategiak edo antzeko espazioak.
  4. Profesionalen entrenamendu jarraiturako espazioak.

Ez dira diruz lagunduko, hurrengo jarduerak:

  1. Praktika edo prestakuntza eszenikoa aisia jarduera gisa.
  2. Berez aurre-profesionalak diren ikastaroak, arautuak izan ala ez.
  3. Arte Eszenikoko profesionalei irekita ez dauden ikastaro edo tailerrak.

Aurrekontuko zuzkidura

160.000

Prestazio ekonomikoa

Balorazio-baremoaren % 50 gutxienez lortzen ez duten proiektuak ez dira hautaketan sartuko.

Proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, ezarritako zuzkidura ekonomiko osoa proiektu bakoitzak balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, ezarritako irizpideen arabera, betiere banaketa proportzional horren arabera, jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren % 70 gainditzen badu.

Pertsona edo erakunde onuradunari gehienez emango zaion dirulaguntza 20.000 euro izango da, edo aurrekontuaren % 70.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren % 75 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 11.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 25a, betiere 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa, 13. artikuluan eta modalitate bakoitzari dagokion artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du.
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka.
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Eskakizunak:

  • Administrazio honetako erregistroetan dauden erakundeak:

  • Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak:

Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko agiriak

Betekizunak

  • Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.
  • Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, jarduera eszenikoak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzakoak ere.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.
  • Ezingo dute diru-laguntzarik jaso zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaresn 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak ere.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


IBARZABAL EGUIBAR, JOSE LUIS

KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

945 01 94 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1033311

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena" Nazioarteko ordaindetaren kasuan

  • 004852-

    Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena (nazioarteko ordainketak)" nazioarteko- ordaindeten kasuan.

Justifikazioa


Dirulaguntza hauen onuradun diren pertsona edo erakundeek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2023ko martxoaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk