Kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak: antzerkirako testuak (2022)

[Antzerkirako testuak]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta horiek emateko deialdia egitea antzerkirako testuak egitera bideratutako sorkuntza-prozesuetarako.

Aurrekontuko zuzkidura

52.000

Prestazio ekonomikoa

1.– Antzerkirako testuak sortzen laguntzeko, guztira 52.000 euro daude. 8 laguntza emango dira, bakoitza 6.500 eurokoa honela banatuta: 4 euskaraz idatzitako antzerkirako testuetarako eta beste 4 gaztelaniaz idatzitako antzerkirako testuetarako.

2.– Eskabiderik aurkeztu ez delako edo betekizunak ez betetzeagatik hizkuntza bateko laguntzaren bat eman gabe uzten bada, beste hizkuntzarako laguntza-kopurua handitu egin ahal izango da eman gabeko horrekin, betiere, laguntzen kopuru totala aldatu gabe.

3. – Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat hiruk emakumeek idatzitakoak izan beharko dute, eta behintzat bik 30 urtetik beherakoek idatzitakoak.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

Ordainketa-modua:

a) Diru-laguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.

b) Gainerako % 25a 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren. 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskabideak aurkezteko azken egunean adin-nagusitasuna lortu duten pertsona fisikoak, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoak edo agindu hau argitaratzen den egunean gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenak.

Jatorriz euskaraz idatziko diren proiektuak aurkezten dituzten pertsona fisikoek ez dituzte bete beharko aurreko paragrafoan jaioterriari eta erroldatzeari buruz ezarritako baldintzak.

Betekizunak

  • Diru-laguntza bakarra emango da eskatzaile bakoitzeko
  • Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez
  • Eskatzaileak bakarrik aurkeztu daiteke Kultura Sorkuntza deialdiaren modalitate batera (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, ipuin eta nobela laburrak eta koreografiak)
  • Eskatzaile berak modalitate desberdinetara aurkeztuko balitz, bakarrik onartuko zaio erregistroan lehenengo aurkeztu duena gainera modalitate horretan bakarrik onartuko dira lehenego eta bigarren aurkeztutakoak
  • Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak erakunde publikok xede berberaz emandakoekin.
  • Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1025018

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Izenik gabeko doukumentazioa:
Horren edukian ez da jaso behar egilearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Esleipen-ebazpena jasotzen duenetik, onuradunak gehienez ere bederatzi hilabete izango ditu sortze lana entregatzeko, paperezko bertsioan nahiz euskarri informatikoan, pdf bertsioan, kudeaketa-zuzendaritzari.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk