Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko diru-laguntzak 2021

Deskribapena


Xedea

Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan, adin handiko garraiolariek, ezintasun iraunkor absolutua edo osoa aitortua dutenek eta baliaezintasun handia aitortua dutenek lanbidea bertan behera uztea sustatzeko laguntza-erregimena (2021. urtea).

Aurrekontuko zuzkidura

295.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren banakako zenbatekoa

  • Salgaien errepideko garraioa ibilgailu astunetan eta bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikoa.
    • 4.100 euro, hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko bakoitzeko.
  • Salgaien garraio publikoa ibilgailu arinetan
    • 2.600 euro hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko oso bakoitzeko.
  • Ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia
    • 10.000 euro. 

Adinaren eskakizuna eta ezintasun iraunkor absolutuarena edo baliaezintasun handiarena betetzen badu diru-laguntzarik handiena emango zaio.

Banakako diru-laguntzen zenbateko osoak ezarritako aurrekontu-partida gainditzen badu (295.000 euro) eskakizunak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko da.

Ordainketa modua

Laguntza ematea erabakiz gero, behin garraiolariak jarduera utzi duela egiaztatutakoan, oso-osorik ordainduko zaio.

Nori dago zuzenduta


Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloko garraiolariak, eskabideak aurkezteko datan honako eskakizun hauek betetzen dituzten pertsonak

Betekizunak

  • Onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Lurralde Plangintza, Garraio eta Etxebizitza Saila

Garraio Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945019714

E-maila: DT-Trans@euskadi.eus 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0031106

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Dokumentazioa formatu elektronikoan aurkeztu behar da, edo Administrazioak datua jasotzeko baimena eman; kasu bakoitzean, dauden aukerak zehazten dira.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk