Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei gizartean eta lanean txertatzeko zuzendutako proiektu berezien garapenerako 2021eko ekitaldiko deialdia.

[PS2021]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da proiektu bereziak finantzatzera bideratutako 2021. urterako laguntzak arautzea, gizarteratzeko eta laneratzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko jarduera integralak diren aldetik, betiere langileei zuzenduta.

Proiektu bereziak erakunde publiko edo pribatu batek edo gehiagok bultzatutakoak dira, eta prestakuntzako, orientazioko, enpleguko edo bestelako esku-hartze motak koordinatzen dituzte, parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta konpetentzia pertsonalak eta profesionalak indartzeko.

 

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Emateko prozedura ondoz ondoko lehia-prozedura izango da. Eskabideek deialdi honetako betekizunak betetzen dituztela eta 8.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu dela egiaztatutakoan (gutxienez 50 puntu guztira, eta gutxienez 18 puntu 8.a irizpidean), ordenan emango dira laguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte.

Eskabideak aztertzeko eta horien balorazioa egiteko batzorde bat osatuko da, izaera teknikokoa.

Eskabideak deialdi honen 8. artikuluan zehaztutako irizpideen arabera baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen-proposamena egin eta igorriko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari.

Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusirik, Lanbideko zuzendari nagusiak proiektu bereziak egiteko laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta ebazpen hori banaka jakinaraziko da.

Aurrekontu-zuzkidura amaitzen bada, geratzen diren eskabideei dirulaguntza ukatuko zaie, eta horren berri emango da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bat argitaratuta.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa erakunde onuradunari emandako guztizko kopuruaren % 50 izango da, onuradunak proiektuari dirulaguntza emateko ebazpena onartu eta proiektu berezia hasi eta gero.

b) Bigarren ordainketa gainerako kopurua izango da, proiektua osatzen duten ekintzak egin direla eta helburu operatiboak lortu direla justifikatu ondoren.

Ordainketen zenbatekoa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbiden aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

Nori dago zuzenduta


Eskatzaileak

Honako erakunde hauek izan daitezke batera finantzatzearen onuradunak:

  • Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa.
  • EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.
  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde pribatuak.
  • Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko prestakuntza-erakundeak.
  • Diruz laguntzen den ekintza burutzeko beharrezkoak diren baliabideak EAEn duten entitateak, baldin eta horien merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan bere irabazien % 70 xede sozial horiek lortzean inbertitu badute.

Noizean behin eta proiektu berezi bat zuzen garatzeko beharrezko baliabideak eta bitartekoak arrazionalizatzeko helburuarekin, aurreko atalaren barruan dauden erakundeen arteko lankidetza ahalbidetuko da, aldi baterako enpresa-elkarteen edo zuzenbide publikoko partzuergoen bitartez.

Eskakizunak:

  • Dirulaguntza eskatzen den proiektu bereziak dirulaguntzak ezarritako aldian burutu beharreko proiektu osoaren % 10eko finantzazio ekonomikoa lortu beharko du gutxienez beste administrazio publiko baten eskutik edo irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen eskutik, eta, azkeneko kasu horretan, erakunde eskatzailea ez den beste erakunde baten eskutik, eta betiere eskaera aurkeztu aurretik. Proiektu berezia bultzatzeko finantzaketa ekonomikoa dirulaguntza eskatu den proiektua osatzen duten jarduketetako batean esku hartzen duen erakunde batetik badator, finantzaketa ekonomiko horrek ez du balio izango

  • ORIENTAZIO JARDUERAK
  • Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra edukitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.

  • Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.

  • Telefono-linea finkoa, lokal espezifiko bakoitzarekin harremanetan jartzeko

  • Orientazioko ekintzak egiten dituzten langileak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte

  • PROSPEKZIO JARDUERAK
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailea izatea bitartekaritza-zerbitzuetarako, Lanbideko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko Ebazpenean aurreikusitako prozeduraren arabera (2015-02-02ko EHAA, 21. zk.).

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta egotea.

  • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Deialdi honen bidez diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostuan adierazitako zenbatekoa baino laguntza handiagoak jaso ez izana.

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla: Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onarturiko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezartzen badu.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía 945 160 600 / 630305452 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

10502041

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Kofinantzaketa egiaztatzeko dokumentazioa.

5.2 artikuluan aurreikusitako kasuan, legez ABEE edo zuzenbide publikoko partzuergoa eratzeko konpromisoa.

Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko ditu, elektronikoki.

Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus

Eskabideak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza inskribatu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Diru-laguntzaren eskaera LAN-F prestakuntza-aplikazio informatikoan beteko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen denetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk