Prebentzio-ordezkariei arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza 2021 urtekoa.

Deskribapena


Xedea

2021ean Prebentzioko ordezkarien oinarrrizko prestakuntza diruz laguntzea, arlo teknikoan. Beraz, dirulaguntza 2021eko urtarrilaren 14tik azaroaren 26ra (barne) bitartean emango zaie erakunde publiko edo pribatuei, EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko arlo teknikoan oinarrizko mailako prestakuntza ematen dutenei.

Prestakuntzak helburu du prebentzioko ordezkariek (laneko arriskuen prebentzioaren arloan eginkizun espezifikoak dituzten langileen ordezkariak) beren eginkizunak betetzeko beharko duten oinarrizko trebakuntza-maila lortzea.

Prestakuntza hori, arlo teknikoan, ikastaro bakarra da (32 ordu, aurrez aurreko 24 irakastordu, eta gainerakoak lanordutan, prestakuntzara joan ahal izateko). Prestakuntza bideratuta dago lan-arriskuen prebentzioaren eta haren eskubide eta betebeharren arloko arau-esparruari buruzko beharrezko ezagutzak ematera, kultura aktiboa eta konprometitua sustatuz. Ikastaroaren edukia OSALANek ezarritakoa da, eta EAEko Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioan ezarritakoa egokitzen da.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 (Euro)

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza 118,78 eurokoa da irakastordu bakoitzeko.

Prestakuntza-jarduera bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko parte-hartzailea kopurua 15 prebentzio-ordezkarikoa izango da (Diru-laguntzaren% 100,00 jasoko dutela).

Gaztelaniaz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 10 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

Euskaraz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 5 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

Diru-laguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialen gastuak. OSALANek doan emango die prestakuntza-eskuliburu bana ikasle guztiei.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzeko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz, bazterkeriak prebenitzeko edo ezabatzeko xedearekin eta desgaitasunen bat duten prebentzio-ordezkariek prestakuntza jasotzeko dauzkaten zailtasunak edo desabantailak konpentsatu nahian, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu osagarri guztiak jarriko ditu OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, deialdi honen kontura ordainduta.

 

Ordainketa-modua:

1. Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango dira, diruz laguntzeko eskatu eta eskabidea onartu deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondoren eta agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.

2. Prestakuntza burutu dutenengatik (Prebentzio-ordezkariengatik) bakarrik ordainduko da diru-laguntza.

3. Onartu beharko du Esleipenaren ebazpena berri jaso ondoren.

4. Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, eskatutako eta onartutako prestakuntza-ekintza amaitzean, agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Erakunde sindikalak

Prebentzio-zerbitzuak

Betekizunak

  • Eskabidea
  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
  • Prebentzioko ordezkarientzako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzea Osalanek, 125/2018 Dekretuaren arabera
  • Egunean dagoela zerga-betehebarrak betetzeari dagokionez
  • Egunean dagoela Gizarte Segurantzarekiko betehebarrak betetzeari dagokionez
  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean honako hauek direla-eta jasotako betebeharrak betetzen dituela: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueraren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.
  • Ez duela izan inolako zigor- edo administrazio-zehapenik, eragozten dionik dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea, bereziki aipatuta sexu-diskriminazioaren ondorioz gertatuak.
  • Ez duela zigorrik jaso arau-hauste astunen edo oso astunen ondorioz azken bost urteetan, laneko segurtasun- eta osasun-arloan

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


OSALAN: 944032190 (08:30etik a 14:30era)

Tramitazio elektonikoan arazoren bat izanez gero: Erabiltzaileentzako Arreta Zentroa 945016838

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1029906

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 4an hasiko da, eta 2021eko azaroaren 15ean 23:59an amaituko da, edo bestela deialdi honen xede diren dirulaguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak amaitzean. Azken kasu horretan, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari nagusiak emango du horren berri EHAAn.

Entitate prestatzaileek programatuta daukaten prestakuntza-ekintza bakoitza hasi baino 7 egun lehenago gutxienez eskatu beharko diote dirulaguntza OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari.

 


 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, dokumentazioa hau aurkeztu behar duzu Nire karpetan:

-“III. eranskina. Prestakuntza-ekintzari buruzko datuak" behin-betiko dokumentua.

-“II. eranskina. Bertaratze-kontrolerako orria”

-“VI. eranskina. Ebaluazio galdetegia. Prebentzio-ordezkaria".

-“VII eranskina. Ebaluazio galdetegia. Irakasleak".

 

Epea justifikazioa aurkezteko: Prestakuntza-ekintza amaitu eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean.

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk