2021-2022 ikasturterako deialdia Eskolatze Osagarriko Programak diruz laguntzeko

[PEC]

Deskribapena


Xedea

Deialdia egiten da, 2021-2022 ikasturtean garatuko diren eskolatze osagarriko programak diruz laguntzeko prozeduretarako, hauetan ezarritakoaren arabera: Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna antolatzen duen ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuaren 24.3 artikulua; Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehazten duen abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren 41. artikulua, eta 1998ko uztailaren 30eko Aginduaren 14tik 18ra bitarteko artikuluak, 2002ko maiatzaren 7ko Aginduak emandako testuaren arabera (2002ko maiatzaren 9ko EHAA). 1998ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, gizarte edo kulturaren aldetik egoera okerragoan dauden ikasleentzat hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen dira, baita eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat esku hartzeko neurriak ere.

Aurrekontuko zuzkidura

1.211.250 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Gehieneko diru kopurua, programako, 63.750 eurokoa izango da. Gehienez ere 19 programa onartuko dira.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emandako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren % 20 ordainduko da, behin 8.1.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio. 
  • Gainerakoa -esleitutako diru-laguntzaren % 80- tarteko txosten bat aurkeztutakoan ordainduko da. Txosten horretan une horretara arte proiektuak izandako garapena azalduko da, ikasle bakoitzaren aurrerapen banakatua barne. Txosten hori 2022ko apirilaren 1etik 30era bitartean entregatuko da, biak barne. Tarteko memoria modu elektronikoan aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0097209.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Entitatea legez eratua dagoela dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta bertan gauzatzea jarduera nagusia.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zentroko organo eskudunaren berariazko erabakia, programa ematearen eta diru-laguntza eskatzearen aldekoa, deialdi honetako aginduak ezarritako baldintzatan.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak

Gizarteko edo hezkuntzako esku-hartzeko erakunde edo entitatea

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Entitate eskatzaile bakoitzaren organo eskudunaren berariazko erabakia, programa ematearen eta diru-laguntza eskatzearen aldekoa, deialdi honetako aginduak ezarritako baldintzatan.

  • Entitatea legez eratua dagoela dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan.

  • Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta bertan gauzatzea jarduera nagusia.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Eskaera egin izana, eta Eskolatze Osagarriko Programa baimentzeko baldintzak betetzea.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Egonez gero, prozedura aipatu.

  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa ez eskatu izatea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat ez jo izatea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Kausaren batean erruduntzat jotzearren, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa emanda ez egotea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude honako lege hauetan jasotako kasuren batean: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo, ez dira Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0097209

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez ere hiru hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Bitarteko txostena aurkeztea


2022ko apirilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko da, biak barne.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Programa ebaluatzeko txostena


Programa horietan diharduten ikasleen talde bat eratzen den kasuetan, horien ardura duen ikastetxeak programa ebaluatzeko txosten bat egingo du. Txosten hori maiatzean deituko den berariazko bilera batean aurkeztuko da.

 

Justifikazioa


2021eko ekainaren 30etik abuztuaren 31 bitartean, biak barne, aurkeztu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk