Onestea Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan nekazaritzako ur baliabideak kudeatzeko laguntzak. Araba 2021

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen xedea da Arabako laborantza ureztapena hobetu eta modernizatzea, eta sustatzea haiek finka eta irmo daitezen, betiere optimizatuz ureztatzaileen elkarteko erabiltzaileek ura erabiltzeko duten kudeaketa eta planifikazioa, eta, aldi berean, hobetuz nekazarien lan baldintzak, segurtasuna eta bizi kalitatea, areagotuz haien ongizatea eta bideratuz haien nekazaritza ustiategien errentagarritasun handiagoa, betiere nekazaritza azpiegituren garapen eta hobekuntzaren bitartez indartuz ustiategien dibertsifikazio produktiboa eta lehiakortasuna

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/13 – 2021/05/12

ZENBATEKOA: 850.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Foru dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradun izango dira legez eratuta edo eratzeko bidean dauden ureztatzaile elkarteak, dirulaguntzen xede diren jardunak gauzatzen badituzte, edo diruz lagundutako jardun horien azken hartzailegertatzen badira titular diren aldetik.

ARAUDIA:

Foru Gobernu Kontseiluaren 137/2021 Erabakia, martxoaren 16koa. Onestea Euskadiko Landa Garapenerako Programaren (2015-2020 plangintzaldia) esparruan nekazaritzako ur baliabideak kudeatzeko laguntzen 2021eko deialdia