Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzak 2021

[Nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideak]

Deskribapena


Xedea

a) Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin erraztea.

b) Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea.

c) Biodibertsitatea, nekazaritza-lurzorua, haren mendeko paisaiak eta ekosistemak zaintzeko eta leheneratzeko eragin handiagoa duten kalitate-programak erraztea.

 

Aurrekontuko zuzkidura

218.850,92 €

Prestazio ekonomikoa

II. kapituluan (M03.1) aurreikusitako kalitate-araubideetan nekazariek parte hartzeko diru-laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua (212.742,13 euro) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren (DCIA) eta LGENFren artean finantzatuko da. Kreditu horietatik 99.988,80 euro (%47) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira, eta 112.753,33 euro (%53) Landa Garapenerako Funtsaren (LGENF) kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-202 Programaren babesean. Eta kofinantzatuta ez dagoen zati bat, finantzaketa osagarri nazional gisa aurreikusia, 6.108,79 eurokoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren (DCIA) aurrekontuen kontura.

Horiek guztiak 2021eko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen onuradunak

Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jardueretarako laguntzen onuradunak izan ahalko dira:

- Kontseilu arautzaileak

- Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua

- Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizle-taldeak

- Nekazaritzako eta elikagaien industria-elkarteak, diruz lagun daitekeen kalitate-araubideren baten partaide badira

Nekazariek kalitate-araubidean parte hartzeko laguntzen onuradunak izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategien titularrak, baldin eta kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzen badute edota Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kalitate-araubideko produkzio-bideak lehendabizi hartzen badituzte 2016ko uztailaren 14tik deialdi honetan ezarritako epearen azken egunera bitartean.

Ondorioz, ezin izango dira onuradun izan kalitate-araubide hautagarrietan dagoeneko inskribatuta daudenak edo beraietan parte hartu dutenak, Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kasuan izan ezik.





Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Marcos Barroso

Telefonoa: 945 01 97 06

E-maila: m-barrosovinagre@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028810

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


OHARRA: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera, pertsona juridikoak behartuta daude administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Artikulu horren arabera, pertsona fisikoek izapidetze presentziala edo elektronikoa aukeratu ahal izango dute.

Eskaera egin aurretik:

Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:

  1. Eskabidea bete.
  2. Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.

Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).

Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, gehienez, sei hileko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk