Ikertalent programa 2021 - Nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako laguntzak

[IKERTALENT programa]

Deskribapena


Xedea

Ikertzaileen eta langile teknologoen prestakuntza sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arlo zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan eta enpresa-antolaketan garatu beharreko I+G+b proiektuetan sartuz eta parte hartuz.

Bi laguntza-programa ezarri dira:

a) Prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa

b) Teknologoentzako prestakuntza-laguntzen programa

Prestakuntza-jarduera garatuko den I+G+b proiektua sail eskudunak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen dituen proiektuetako bati buruzkoa izango da, eta urteko deialdiaren aginduaren eranskin batean jasoko dira.

Laguntza eskatzen duen pertsonak bi programetan parte hartu ahal izango du, baldin eta programa bakoitzean eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen baditu. Eskatzaile bakoitzak gehienez 3 proiektutarako aukera izango du. Proiektuak hautatzeko hurrenkera loteslea izango da.

Prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa

Programa honen helburua da doktorego-tesiak egitea sustatzea euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektorerako estrategikotzat jotzen diren ikerketa-arloetan.

Prestakuntza jasotzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea programa honen onuradunei aplikatuko zaizkie.

Langile teknologoak prestatzeko laguntzen programa

Programa honen helburua da euskal nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arloetan espezializatutako teknikariak prestatzea, etorkizunean sektoreko jardueran sar daitezen, sektoreko enpresen eta elkarteen bidez, edo eragile zientifiko-teknologikoen jardueran.

Hautaketa-prozesua

Hautaketa-prozesua IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 31ko 115/2021 Dekretuaren 17. artikulutik 20. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera egingo da.

Aurrekontuko zuzkidura

1.773.600 €

Laguntza horiek finantzatzeko gehieneko aurrekontu osoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, 1.773.600,00 eurokoa da; horietatik 353.700 euro 2021erako ordainketa-kredituei dagozkie, eta gainerako 1.419.900 euroak, 2022tik 2025era bitarteko ekitaldietarako konpromiso-kredituei.

Gehieneko aurrekontu orokor horretan sartzen da Gizarte Segurantzari atxikitzearen ondoriozko gastua, 309.600,00 eurokoa, guztira; horietatik 52.200 euro 2021erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 257.400 euro konpromiso-kredituei, 2022tik 2025era bitarteko ekitaldien kargura.

Laguntzen zenbatekoa:

Laguntzen zuzkidura ekonomikoa prestakuntzan dauden langileen kostua ordaintzeko izango da, laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako aldian. Prestakuntzan dauden langileen kostutzat hartuko da urteko ordainsari ekonomiko gordina eta enpresako Gizarte Segurantzako kuotari dagokion zenbatekoa.

Gainera, onuradunek laguntza osagarri bat jaso ahal izango dute, IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.

- Prestatzen ari diren ikertzaileak (doktoratu aurreko bekak):

Laguntzaren urteko zenbateko gordina 19.000 eurokoa izango da lehenengo urtean, 20.000 eurokoa bigarren urtean, 22.000 eurokoa hirugarren urtean eta 28.000 eurokoa laugarren urtean.

- Langile teknologoak:

Laguntzaren urteko zenbateko gordina 14.000 eurokoa izango da lehenengo urtean, eta 14.000 eurokoa bigarren urtean.

Laguntza osagarria:

- Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak: 8.000 euro, prestakuntza-urte bakoitzeko 2.000 euro.

- Langile teknologoak: 2.000 euro, prestakuntza-urte bakoitzeko 1.000 euro.

Nolanahi ere, ekitaldi batean erabili ez den laguntza osagarriaren zenbatekoa hurrengo ekitaldietan baliatu ahal izango da, baldin eta dagokion aurrekontu-programan kreditu egokia eta nahikoa badago.

Nori dago zuzenduta


IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten tituludunak, baldin eta interesa badute doktorego-tesia egiteko euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektorearekin lotutako ikerketa-arloetan (prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa) edo arlo horietako jarduera zientifiko-teknologikoetan prestakuntza tekniko espezializatua egiteko (langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzen programa).

Ezingo dira dekretu honetan araututako laguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeretako batean edo gehiagotan dauden pertsonak: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulua.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez deialdia argitaratzen den urteko urtarrilaren 1etik aurrera. Dena dela, onartu egingo dira, eskakizun hori bete ez arren, inoiz EAEn erroldaturik egon baina ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten eskatzaileak.
  • Europako Erkidegotik kanpoko pertsonen kasuan, dagokien egoitza-baimena eduki behar dute.
  • Eusko Jaurlaritzaren barnean nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreetan eskumena duen sailak emandako antzeko beste laguntzaren bat ez jaso izana.
  • Atxikipen-zentroa Espainiatik kanpo badago, eskatzaileek nahiko ondo jakin beharko dute laguntza gauzatzeko zentroa dagoen herrialdeko hizkuntza, edo hura gauzatzeko behar den hizkuntza teknikoa. Beharrezkoa izatekotan, hizkuntzaren ezagutza egiaztatuko beharko dute, bai hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuaren C1 mailaren ezagutza egiaztatzen duten tituluen bidez, bai kalitatearen eta elikagaien industrien sektoreko zuzendaritza eskudunak (aurrerantzean, zuzendaritza eskuduna) egin beharreko proben bidez.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin.
  • Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak egunean izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
  • IKERTZAILEAK PRESTATZEKO LAGUNTZEN BETEKIZUN ESPEZIFIKOAK:

  • LANGILE TEKNOLOGOEN LAGUNTZEN BETEKIZUN ESPEZIFIKOAK:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1029106

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Prestakuntza-jardueraren tramiteak


Laguntzen onuradunen eskura dauden inprimakiak.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk