Gizarte berrikuntzako, ikerketako eta garapeneko jarduerak bultzatzeko dirulaguntzen. Gipuzkoa 2021

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da dirulaguntzen emakida arautzea. Dirulaguntzen helburua da gizarte berrikuntzako, eta gizarte esparruko garapeneko jarduerak babestea, pertsonarengan oinarritutako arreta-eredu berrian integratutako produktu, zerbitzu eta/edo metodo-prozesu berrien garapenean eragin potentziala dutenak eta/edo egiaztatua dutenak, iraupen luzeko zainketen, gizarte babesgabetasunaren, desgaitasunaren, inklusioaren eta sistema sozio-sanitarioaren bikaintasunaren esparruan.      

Horretarako, jarduera eremu berriak identifikatu, diseinatu eta garatzea ahalbidetuko duten proiektuak lehenetsiko dira, arreta emateko eta zaintzeko modu berriak sustatzera bideratuak, erabiltzaileen bizi-kalitatearen eta laguntza sistemaren hobekuntzan eragina izango dutenak eta arreta sozial eta sozio-sanitarioko ereduaren bikaintasunean eta iraunkortasunean modu erabakigarrian lagunduko dutenak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/17 - 2021/07/16

ZENBATEKOA: 700.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresak eta erakundeak, baldin eta Gipuzkoan kokatuta badaude eta beren jarduera 3.2 oinarrian adierazitako eremuren batean sartzen bada.
  • Gipuzkoan kokatuta dauden gizarte ekintzako hirugarren sektorearen irabazi asmorik gabeko erakunde, fundazio edo elkarteak, baldin eta haien jarduera 3.2 oinarrian adierazitako eremuren batean sartzen bada.
  • Gipuzkoan kokatuta dauden irabazi-asmorik gabeko Gizarte Ekimeneko kooperatibak, baldin eta 3.2 oinarrian adierazitako eremuren batean lan egiten badute.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak, mankomunitateak eta garapeneko tokiko agentziak.

ARAUDIA:

Gizarte berrikun tza ko, ikerketako eta garapeneko jarduerakbul tza tzeko dirulagun tzen oinarri arau tza ileaketa 2021. urteko deialdia.