Garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioen aldeko laguntzen programa 2021

Deskribapena


Xedea

Diruz lagunduko diren jarduerak garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarrietan:

  • Proba esperimentalak erakusteko eta balioztatzeko fasean olatu-energia hartzeko prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Proba esperimentalak erakusteko eta balioztatzeko fasean aerosorgailuen zimendu flotagarrien prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Proba esperimentalak erakusteko eta balioztatzeko fasean itsas aerosorgailuen prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Proba esperimentalak erakusteko eta balioztatzeko fasean goraxeago aipatutako prototipoen ekipo laguntzaile edo osagarrien proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean leudekeenak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/19 – 2021/10/29 (edo aurrekontua amaitu arte)

ZENBATEKOA: 2.500.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Izaera pribatu edo publikoko pertsona juridiko guztiak,diru laguntza programa honen 4. oinarrian zehazten diren jardueraren bat gauzatzen badituzte EAEn.
  • Izaera pribatu edo publikoko nortasun juridikorik ez duten partzuergoak, enpresen taldeak edo elkarteak, LGSen 11. artikuluari jarraiki; laguntza programa honen 4. oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEko lurraldean.Izaera pribatu edo publikoko nortasunik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak direnean, onuraduntzat joko da nortasunik ez duen elkartea ez ezik, hura osatzen dute kide guztiak ere, eta haietako guztiei eta bakoitzari aplikatuko zaizkio oinarrihauetan aurreikusten diren onuradunen eskakizun arautzaileak.

INFORMAZIO:

Energiaren Euskal Erakundea