Euskararen eremu geografikotik kanpoko euskara ikasleei zuzendutako dirulaguntza 2021

Deskribapena


Xedea

2020-2021 ikasturtean euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako euskararen eremu geografikotik kanpoko ikasleei dirulaguntzak ematea, Zuzendaritza Kontseiluak onartutako baldintzak arautzen dituen deialdia argitaratzea.

Ikasle hauek HABEren komunikagaitasun-mailaren atalaseak euskaltegiko ebaluazioan, egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan edota azaroaren 9ko, 297/2010 Dekretuak aurreikusitako beste edozein erakunde baten deialdietan gainditu behar dituzte.

Dirulaguntzen deialdi honetatik at geldituko dira:

  • Herri Administrazioak finantzatuta eskolatu diren ikasleak.
  • Aurreko ikasturteren batean egiaztatutako maila bera edo beheragoko bat bakarrik egiaztatu duten ikasleak

Aurrekontuko zuzkidura

26.500

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza esleitzeko eta neurtzeko irizpideak.

  • Gainditu edo egiaztatu den maila bakoitzeko, ikasleak 2020-2021 ikasturteetan matrikuletan ordaindutako kopurua eskura dezake, gehieneko muga hauekin:

- HABEren A1 maila: 600 euro

- HABEren A2 maila: 800 euro

- HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro

- HABEren B2. maila edo baliokidea: 1.000 euro

- HABEren C1 maila edo baliokidea: 150 euro

- HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro

  • Salbuespen gisa, 2020ko ekainaren 1etik 2020-2021 ikasturtea hasi arteko matrikulazioak ere onartuko dira.
  • Maila bakoitzerako ikasketak behin bakarrik lagunduko zaizkio diruz ikasleari bere ibilbide osoan zehar.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza hauek baldintzak betetzen dituzten eskaeren artean banatuko dira, aurrekontuko zuzkidura agortu arte. Beraz, ebazpena emateko, eskabideak zein hurrenkeratan aurkeztu diren hartuko da kontuan zorrotz, dauden funtsak agortu arte. Ondorio horretarako, eskabidea erregistroan sartzen den eguna eta ordua hartuko dira kontuan.

Ebazpen honen ondorioetarako, aurrekontua agortu egiten bada, EEIko zuzendariak amaitutzat joko du eskabideak aurkezteko epea. Horretarako, dagozkion ebazpena argitaratuko du Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan. Ezarritako xedera bideratutako diru-funtsak agortzeak arrazoituko du erabaki hori. Funtsa agortu eta ebazpena argitaratu bitartean eskaeraren bat epe barruan jasotzen bada, hasiera batean kanporatua izango bada ere, erreserba egoeran geldituko da esleitutako dirulaguntzak onartzen ez diren kasuetarako. Ondorio horretarako ere erregistroaren hurrenkera hartuko da kontuan.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Euskararen eremu geografikotik kanpo erroldatuta egotea.

  • HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egotea 2020-2021eko ikasturtean eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuei ikasleak norberak ordainduak izatea. Salbuespen gisa, 2020ko ekainaren 1etik 2020-2021 ikasturtea hasi arteko matrikulazioak ere onartuko dira
  • Lagundu nahi den mailaren dirulaguntza lortzeko ikasleak egin duen ikastaroari dagokionez:

  • HEOC-ak (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma?) ezarritako mailen egiaztatze agiriak lortzea 2020-2021 ikasturtean, HABEren egiaztatze-deialdietan edota euskaltegi edo autoikaskuntzako zentroen deialdietan edota azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak aurreikusitako beste edozein erakundeen deialdietan
  • Zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatea, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexua dela-eta eragindako bereizkeriengatikoak barne direlarik, hain zuzen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz
  • Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluaren 2. atalean aipatutako egoeretan ez egotea. Eta zehazki, zerga guztiak ordainduta edukitzea eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea, baita EAEko Administrazio Orokorrarekiko dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea
  • Baldintza horiek guztiak jasotako dirulaguntzaren kitapena eman arte bete beharko dira, ez bakarrik onuradun-izaera izan ahal izateko, baita izaera horri eusteko ere

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Eneko Agirre Maiora eta Lorea Hernandez Hurtado

irakurletzak@etxepare.eus

Telefonoa: 943023407

Jendaurreko arreta :

Etxepare Euskal Institutua

Andre Zigarrogileak plaza, 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012),

goizeko 8:30etik 14:00etara (aurretiko hitzordua eskatu
behar da).

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1203701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk