Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzak 2021

[Elikakatea eta zuraren katea digitalizazioa]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatearen eta zuraren katearen industrian digitalizazioa txertatzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia egitea, lehiakortasuna hobetze aldera.

Laguntzak bi helburu dituzte: batetik, enpresei laguntzea digitalizazio-prozesua hasten, sistema digitalak txertatuz; eta, bestetik, digitalizazio-fase aurreratuan dauden enpresei laguntzea, 4.0 teknologia txertatzearen bidez.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

2021eko eta 2022ko ekitaldietarako, 2.000.000 euro bideratuko dira. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren –Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen bidez onetsitakoen– kontura finantzatuko da, eta horietatik 500.000 euro 2021erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.500.000 euro, berriz, 2022rako konpromiso-kredituari. Honela banatuko da:

a) 500.000 euro digitalizazio-prozesua hasten ari diren enpresa-proiektuei esleituko zaizkie; zehazki, 125.000 euro 2021erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainerako 375.000 euroak, berriz, 2022rako konpromiso-kredituari.

b) 1.500.000 euro digitalizazio-fase aurreratuan dauden eta 4.0 teknologia txertatu nahi duten enpresen proiektuei esleituko zaizkie; zehazki, 375.000 euro 2021erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainerako 1.125.000 euroak, berriz, 2022rako konpromiso-kredituari.

Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian –EHAAn– argitaratuko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Marisa Fraile

Telefonoa: 945 016 314

E-maila: m-fraile@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1207201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura hori ebazteko eta Ebazpena jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez. Epe hori bukatu eta ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazten ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dute eskabidea, hala ezarrita baitago Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003, abenduaren 17koaren) 25.5 artikuluari dagokionez.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk