2021-2022 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuarekin lotutako prestakuntza-jarduerak egiteko deialdia

[ELEANIZTASUNERANTZ]

Deskribapena


Xedea

Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia egitea, baldin eta, 2021-2022 ikasturtean, hizkuntza-proiektua garatzeko modalitate hauetakoren batean:


A Modalidadea: Hizkuntzen tratamendu integral eta integratuan sakonduko duen ikastetxeko hizkuntza-proiektua, bi hizkuntza koofizialak eta atzerriko hizkuntzak kontuan hartuko dituena. (I. eranskina).


B Modalidadea: Ikastetxeko hizkuntza-proiektua, atzerriko hizkuntzetako curriculum-arloen irakaskuntzan sakonduko duena. (I. eranskina)


Bi modalitateetan, berrikuntza-proiektuek barnean hartu beharko dituzte ikastetxearen hizkuntza-proiektuaren garapenari lotutako prestakuntza-jarduerak.


Deialdi honi lotutako prestakuntzaren eta horrekin lotutako proiektuen helburua da hezkuntza-komunitate bakoitzak, ikasleen komunikazio-gaitasuna eta testuinguru soziolinguistikoa ezagututa, bere hizkuntza-proiektua diseinatu eta garatzea. Horretarako, berrikuntza didaktiko-metodologikoak abiaraziko ditu, hizkuntza eta literatura komunikaziorako gaitasuna garatzeko. Berrikuntza horietan ikastetxean erabiltzen diren hizkuntzak txertatuko dira, bi hizkuntza koofizialak eta atzerrikoak, eta helburua izan behar da ikasleei hizkuntza-trebetasunetan ahalik eta aurrerapen handiena ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.332.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo dira ordainketak:


a) Lehen ordainketa emandako dirulaguntzaren zenbateko osoaren herena izango da, eta deialdiari buruzko ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean egingo da, baldin eta tartean laguntzari berariaz uko egin ez bazaio eta lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren gutxienez % 50 justifikatu badu erakunde onuradunak.
b) Bigarren zatian gainerakoa ordainduko da, erakunde onuradunak 17. artikuluan aipatutako frogagiriak ikasturtea amaitu eta 2022ko ekainaren 15era bitarte aurkeztu ondoren, egun hori barne.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. Lehen mailako Hezkuntzan, Derrigorrezko eta Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan diharduten itunpeko ikastetxe pribatuekin, arauz edo estatutuz, harremanak ditu laguntza eskatzaileak.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Federazioak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Ikastetxe elkartuen hizkuntza-proiektuak aurkeztea, modalitateen arabera. Oraingo ikasturterako lan-plana jaso beharko du.
  • Egingo den prestakuntza zehaztea, eta prestakuntza jasoko duten ikastetxe eta irakasleen kopuruaren gaineko aurreikuspen bat egitea.
  • Ikastetxeen konpromiso hau izatea: ikastetxe bakoitzetik proiektuak abian jartzea ziurtatzeko adina irakaslek parte hartu duela proiektuei lotutako prestakuntzan.
  • Proposatutako proiektuetan gutxienez bi urtez parte hartzeko konpromisoa lortzea parte hartuko duen ikastetxe bakoitzaren aldetik.
  • Ez dago dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan jasotako egoeraren batean.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboa ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duten lege-debekuetan sartuta ez egotea, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barne.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1013608

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hartutako erabakia bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko zaie eskaera egin duten erakundeei, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Justifikaziorako dokumentazioa 2022ko ekainaren 15era arte aurkeztuko da, egun hori barne.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk