Diru-laguntzak ematea, indarrean dagoen Hezkuntza-ituna duten Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeei, Hezkuntza-eduki digitalen hornidura finantzatzeko.

[EDUKIDIGI_LAGUNTZA]

Deskribapena


Xedea

1.- Erabaki honen xedea da I. Eranskinean zerrendatutako hezkuntza-ituna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei dirulaguntzak ematea, salbuespenezko izaerarekin eta erabaki honetan ezarritako klausulen arabera.

2.- Dirulaguntzen helburua da argitaletxeei euskarazko liburu digitalak erabiltzeko eskubidea (erabilera-lizentziak) erosi eta ikastetxeak berak sortutako euskarazko hezkuntza-liburu digitalak erabiltzea finantzatzen laguntzea, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 2021-22 eta 2022-23 ikasturteetan erabiltzeko.

3.- Hezkuntza-liburu digitalak baliabide eta material interaktiboak dira, ikasturtearen edo irakasgaiaren curriculumean zehaztutako helburuekin eta dagozkien ebaluazio-irizpideekin lerrokatuta, elementu ikonikoak, ikusizkoak, entzunezkoak eta ikus-entzunezkoak barne hartzen dituztenak, irakasleak bere irakaskuntza-beharren arabera erabil ditzan eta ikasleari informazioa modu sortzaile, erakargarri eta kolaboratiboan aztertzeko eta manipulatzeko aukera ematen diotenak.

 

Aurrekontuko zuzkidura

2.025.240,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

 


Honela kalkulatuko da liburu digitalak finantzatzeko zenbatekoa, dela erabilera-lizentzia eskuratzeko, dela ikastetxean bertan liburu digitalak sortzeko: 10 € liburu digital bakoitzeko, gehienez 30 €, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4.era ikastetxe bakoitzean eskolatutako ikasle bakoitzeko.

I. Eranskinean, ikastetxe bakoitzari egindako diru-esleipena banakatzen da.

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1209201

Hasierako memoria


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean, deialdia EHAAn argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2022ko urtarrilaren 1a eta 31a bitartean, onuradunek eskatzen zaien dokumentazioa igorri beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk