2021eko laguntza-deialdia, iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak EAEko lantokietan kontratatzeko.

[DLDUR]

Deskribapena


Xedea

Iraupen luzeko langabeak, 30 urte edo gehiago dituztenak, laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan kontratatzea diruz laguntzen duen laguntza-programa baten bidez.

Luzaroko langabetzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabeak izanda eta lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.

Laguntzak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako eta hasitako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie, baldin eta deialdian ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

1.410.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira kontratu mugagabeak eta 6 hilabetetik gorako aldi baterako lan-kontratuak, helburutzat badute 30 urte baino gehiagoko luzaroko langabeek Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lanpostuak betetzea.

Ez dira diruz lagunduko, ordea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko

Deialdi honetarako baliabide ekonomikoek 1.410.000 euro egiten dute, horietatik 705.000 euro Lanbideren aurrekontuko 2021. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira, eta 705.000 euro, berriz, 2022rako konpromiso-aurrekontuan.

Diruz lagunduko diren gehieneko aldiak hauek izango dira: 6 hilabete, kontratua 6 hilabetekoa edo hortik gorakoa baina urtebetetik beherakoa bada; eta 12 hilabete, kontratua urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, mugagabea edo aldi baterakoa izan. Diruz lagundutako aldia 2022ko urriaren 31n amaituko da ezein kasutan.

Kontratu bakoitzean diruz lagunduko den zenbatekoa titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen eta kontratuaren iraupenaren arabera zehaztuko da, taula honekin bat etorriz:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua≥ 12 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)4.250 €11.320 €14.150 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)3.670 €9.720 €12.150 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak2.800 €7.480 €9.350 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez2.100 €5.600 €7.000 €

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15 handituko da, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: emakumea izatea edo 45 urte edo gehiago izatea; 7.2 artikulua)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua≥ 12 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia4.885 €13.015 €16.270 €
Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII)4.220 €11.175 €13.975 €
Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad3.220 €8.600 €10.755 €
Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios2.415 €6.440 €8.050 €

Halaber, aipatutako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2020. urtean edo 2021. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren baitan –Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen du dekretu horrek–; formalizatzen den kontratua mugagabea bada edo gutxienez 12 hilabeteko iraupena badu, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 handituko da, kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren ikastaro bat amaitu badu 2020 edo 2021. urtean eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 12 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)12.450 €15.565 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)10.690 €13.365 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak8.230 €10.285 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez6.160 €7.700 €

Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 handituko da, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 artikuluetan xedatutako baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 12 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)13.585 €16.980 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)11.665 €124.580 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak8.975 €11.220 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez6.720 €8.400 €

Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordinak ezingo du izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:

Titulazio akademikoa eta egindako ikasketakUrteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne)
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)28.300 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)24.300 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak18.700 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez14.000 €

Kontratazioek enplegu-sorkuntza eragin beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantilla osoan, dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteetan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.

Enplegu-sorkuntzaren baldintza betetzen dela egiaztatzeko ez dira kontuan hartuko arrazoi hauek medio azkendu diren kontratuak: langileen diziplinazko kaleratze bidezkoak; dimisioak; desgaitasunak; adina betetzearen ondoriozko erretiroak; lanaldiaren borondatezko murrizketak, eta ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.

Ez dira diruz lagunduko:

    • Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, ondorengoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) egindako kontratuak, edo enpresetako administrazio- edo zuzendaritza-organoetako kideekin edo zuzendaritza-karguak dituztenekin halako ahaidetasuna dutenei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere.
    • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu direnak.
    • Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
    • Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.
    • Enpresa berarekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza-eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada.

Deialdi honetan 30 urte baino gehiago luzaroko langabeak kontratatzeagatik jasota dauden laguntzek bat etorri beharko dute Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan (EBAO L352, 2013ko abenduaren 24koa) ezarritako «minimis» arauarekin. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.

Muga hori aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako "enpresa bakarraren" definizioaren arabera aplikatuko da.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

 

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak justifikatu ostean, gainerako %50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da.

 

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Deialdi honetan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak; organismo autonomoak; zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateak.

Eskakizunak:

  • Kontratatuko diren pertsonek bete beharreko baldintzak

  • Kontratuek bete beharreko baldintzak:

Betekizunak

  • Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo produkzio-zentroa EAEn egotea

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Enpresak ez izatea ezarrita dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzea berekin dakarren administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, eta ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean (berariaz aipatu behar dira sexu-diskriminazioaren ondorioz ezarritakoak). Hori guztia bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin.

  • Dirulaguntzaren xede den kontratazioak enpresaren EAEko lantokietako langile kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela egiaztatzea (aurreko 6 hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta).

  • Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua adierazita.

  • Ez egotea sartuta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzeko dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.

  • Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.

  • Azken hiru ekitaldi fiskaletan «minimis» araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601 (Informazio orokorra)


Kodea

1092803

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Kontrataziorako dirulaguntzen eskaera-orriarekin batera, enpresak dokumentu hauek aurkeztu behar ditu:

    • Pertsona juridiko eskatzailearen ordez beste batek sinatzen badu eskaera, sinatzen duen pertsona horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria. baldin eta pertsona hori ez badago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistroan.
    • Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
    • Egindako kontratuaren edo kontratuen fotokopia.
    • Eskaera langile autonomo batek egiten badu, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Bi txosten, “Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena” izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona, eta bestea, kontratazio-egunari dagokiona.
    • Bi txosten horiek konparatuz gero ez bada plantilla handitzen, deialdiko 3.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoa aplikatzeko, enpresak edo erakundeak agiriak aurkeztu beharko ditu, egiaztatzeko, hala badagokio, aurreko sei hilabeteetan kontratuak iraungi direla bidezko diziplinazko kaleratzeagatik, dimisioagatik, desgaitasunagatik, adinagatiko erretiroagatik, lan-denboraren borondatezko murrizketagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo langileen baliaezintasun handiagatik. Egiaztagiri hau Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako "baja aitortzeari buruzko ebazpena" izango da, aurreko 6 hilabeteetan aipatutako kasuren batengatik baja hartu duten langileena.
    • Diruz laguntzeko eskatzen den kontratazioa Lanbideri lan-eskaintza egiteko eskatu gabe egin bada, Lanbidek igorritako txosten bat aurkeztu beharko da, indarrean dagoena eta egiaztatzen duena pertsona hori kontratazioa egin aurretik luzaroko langabezia-egoeran zegoela. Dirulaguntza nor kontratatzeko eskatu duen enpresak, pertsona horrek eskatu beharko dio zuzenean txostena Lanbideri.
    • Eskabidea ez badago behar bezala beteta, edo ez bada aurreko paragrafoetan adierazitako dokumentazio guztiarekin batera aurkezten, empresa edo erakunde interesdunari hamar egun balioduneko epea emango zaio akatsa zuzen dezan edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan. Gainera, jakinaraziko zaio hala egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskabide horri buruzko ebazpena eman beharko du espresuki, bai eta jakinarazi ere.

Dirulaguntza kobratzeko, Hirugarrenaren Altarako datuak eman beharko dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk