COVID-19aren ondoriozko osasun-krisialdiak ostalaritza-sektoreari eragin dizkion kalte ekonomikoak arintzera bideratutako laguntzak. Abanto Zierbena 2021

Deskribapena


Xedea

Abanto Zierbenan herritarrei zabalik dauden, bertan jarduten duten eta COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko hartutako neurriengatik kaltetuak izan diren ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduei zuzendutako laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak ezartzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/12 – 2021/05/25

ZENBATEKOA: 45.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Abanto Zierbenan herritarrentzat zabalik dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetako titularrak izan daitezke ordenantza honetan araututako laguntzen onuradunak. Pertsona fisikoak (autonomoak eta/edo profesionalak, ondasunerkidegoetako bazkideak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak) edo pertsona juridikoak izan daitezke, eta beren kargura langileak izan ala ez, baina, edozein kasutan, beren jardue rak kalteak jasan behar izan ditu COVID-19aren osasunkrisialdia kudeatzeko hartutako neurrien ondorioz.

ARAUDIA:

Abanto Zierbena Udalerrian ostalaritzan eta sukaldaritzan diharduten establezimenduentzakodirulaguntzen deialdia, norgehiagoka-araubidean, COVID-19ak eragindako krisiaren eragin ekonomikoa arintzeko.