Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arte biziak dinamizatzeko programarako dirulaguntzak 2021 - 2022: arte biziak (COVID-19)

[BESTE BAT-BERRITZEN]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2021eko azken hiruhilekoan eta 2022ko lehenengoan zuzeneko arteak erakusteko programak garatzeko dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.300.000

Prestazio ekonomikoa

1.- Funtzio bakoitzari dagozkion dirulaguntzak aurkeztutako ikuskizunen katxearen arabera (BEZa barne) kalkulatuko dira. Katxea kontratatutako alderdiak bere jardueragatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoa da.

2.- Katxearen % 70 lagunduko da diruz pertsona edo erakunde pribatuen kasuan, eta katxearen % 50 erakunde publikoen kasuan.

3.- Laguntzari dagokion ehunekoa %10 handituko da honako genero-irizpide hauek betetzen dituzten jarduketetarako:

  • Musika: lidergo femeninoa duen taldea, edo interprete gehienak emakumeak dituena.
  • Antzerki- edo zirku-ikuskizunak, non egilea, zuzendaritza edo interpretazioa (interprete nagusia edo agertokiko interprete gehienak) femeninoa den.
  • Emakume batek koreografiatutako dantza-ikuskizunak edo interpretazioa (interprete nagusia edo agertokiko interprete gehienak) femeninoa izatea.
  • Bertsolaritzako ikuskizunak, parte-hartzaileen %50, gutxienez, emakumeak badira.

4.- Aurreko artikuluko hautaketa-irizpideak aplikatu ondoren, laguntzak honela esleituko dira:

a) Lehenengo fasean, aurkeztutako programan jasotako 5 emanaldiei dagozkien laguntzak esleituko dira. Pertsona edo erakunde eskatzaileak aurkeztu dituen ordenaren arabera hautatuko dira emanaldiak. Aurreko puntuetan ezarritako zenbatekoei aurre egiteko nahikoa dirurik ez badago, aurreko artikuluan ezarritako irizpideen arabera eskabide bakoitzari legokiokeen puntuazioaren arabera hainbanatuko dira laguntzak.

b) Lehenengo fase honetan dirulaguntza horietarako bideratutako zenbateko osoa agortzen ez bada, diruz lagun daitezkeen 5 emanaldien muga gainditu ahal izango da, puntuazio handiena lortu duen eskabidetik hasita eta muga unitate batean handituta, eta horrela hurrenez hurren, aurkeztutako emanaldi guztiak diruz lagundu arte edo aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

5.- Edonola ere, honako muga hauek ez dira gaindituko:

a) Ikuskizunagatiko dirulaguntza ez da inolaz ere 3.500 eurotik gorakoa izango, edo 4.000 eurotak gorakoa generoari dagokion % 10a aplikatzen bada.

b) Erakunde onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da.

c) Ikuskizun edo kontzertu batek hainbat emanaldi egiten baditu, horietako bat bakarrik lagunduko da diruz.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Dirulaguntzaren % 40 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 12.a artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 60a ordainduko da, betiere 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta jarduera osoa behar bezala justifikatu ondoren, aurkeztutako gastu-aurrekontuaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridikoak

Betekizunak

  • Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe egokietan alta emanda egon beharko dute eta, pertsona juridikoen kasuan, diruz lagundutako jardueren garapenarekin bat datorren xede edo helburu soziala izan beharko dute (Art. 3)
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. (Art. 3)
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean izatea. (Art. 3)
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez izatea. (Art. 3)
  • Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridikoak, pribatuak edo publikoak izatea. (Art. 18)
  • Zuzeneko arteen programazioa egin ohi den EAEko espazioen titularrak edo/eta kudeatzaileak izatea. (Art. 18)

  • Programatutako ikuskizunak eta kontzertuak euskal konpainienak edo profesionalenak izan behar dira. (Art. 17.1)
  • Aurkeztutako programazio-proiektuak gutxienez 5 ikuskizun eta/edo kontzertu izan beharko ditu. (Art. 17.2)
  • Aurkeztutako ikuskizun eta kontzertu guztietatik, agindu honetan jasotako ezein espezialitatek (antzerkia, dantza, musika, zirkua eta bertsolaritza) ezingo du % 60tik gorako programazio-pisua izan, musika-areto pribatuek izan ezik, horiek % 100eko musika-programazioa garatu ahal izango baitute. (Art. 17.2)
  • Testu batean oinarrituta aurkezten diren ikuskizun eta kontzertu guztietatik, gutxienez % 60 euskaraz izango dira. (Art. 17.2)
  • Astelehenetik ostegunera bitartean egongo dira programatuta emanaldiak, 20.000 biztanletik beherako herrietan kokatutako guneetan izan ezik; horietan, asteko edozein egun programatu ahal izango dute. (Art. 17.2)
  • Deialdi hau argitaratzen den egunetik 2022ko martxoaren 31ra bitartean egin ahal izango da programazioa. (Art. 17.2)
  • Kanpoan geratuko dira ekitaldi tradizionalei lotutako emanaldiak edo beste herri batzuetan antzezteko diseinatuta ez dauden ekoizpenak. (Art. 17.2)

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1207301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Diruz lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean, eta betiere 2022ko maiatzaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute dirulaguntza hauen pertsona edo erakunde onuradunek.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk