BEINT bekak 2021

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

BEINT nazioarteko beka programaren helburua da nazioartekotze arloko trebakuntza ematea titulatutako euskal gazteei, eta horretarako, laguntza ematen zaie atzerriko merkatuei buruzko ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa jaso dezaten eta mugikortasuna errazten zaie, nazioartekotutako erakunde eta enpresen bitartez.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/26 - 2021/04/06

ZENBATEKOA: 5.000.000 euroak

ONURADUNAK:

Nazioartekotze-beken hautagai izan daitezke honako betekizun hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak:

  • Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.
  • Graduko goi-mailako unibertsitate-titulua, deialdi bakoitzeko hautaketa-prozesua amaitu baino lehen lortu, hau da, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak 1. faseko onuradunen eta ordezkoen gaineko ebazpena eman aurretik. Unibertsitate pribatuetan edo/eta atzerrian lortutako tituluak onartuko dira, baldin eta agintaritza eskudunak homologatu baditu.
  • Ekonomia, Enpresa, Finantzak, Ekintzailetza, Marketina, Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak, Ingeniaritza eta Arkitektura adarretako graduek lehentasuna izango dute, eta bereziki baloratuko dira, 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
  • y Arquitectura, en base a lo señalado en el artículo 10.
  • 2021eko urtarrilaren 1ean 31 urte bete gabe izatea.
  • Ingelesa menderatzea. Gutxienez B2 maila eduki beharko da, eta dagozkion ahozko eta idatzizko probekin egiaztatu beharko da.

INFORMAZIO:

SPRI