Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak

[bateragarri]

Deskribapena


Xedea

Langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzea, zeinen helburua baita, hain zuzen ere, besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak ordezkatzea, egoera hauetakoren batean daudenak: eszedentzian edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

2.200.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • Besteren konturako langileak kontratatzen direnean edo Kooperatiba-sozietateek iraupen mugatuko kontratuak egiten badizkiete langile-bazkideei edo lan-bazkideei kasuan, aurrekoen antzekotzat jotzen direnean, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntzak emango dira, kontzeptu horrengatik Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak diruz laguntzen ez duen aldearen pareko zenbatekoan.
  • Kooperatiba-sozietateek iraupen zehatzeko kontratuak egiten badizkiete bazkide langileei edo lan-bazkideei, eta sozietatearen Estatutuek erabaki badute beren bazkide langileak edo lan-bazkideak langile autonomoen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik (aldi baterako ezintasuna izan ezik) gutxieneko kotizazioaren gainean kotizazio mota aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotaren pareko zenbatekoaren araberako diru-laguntza emango da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra 945 160 601

Kodea

1008908

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Epea kontratuaren amaieratik edo eskatutako sei hileko epea amaitzen den datatik hiru hilabetean egingo da eskaera

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan.

164/2019 Dekretuaren 59.4 artikuluak administrazio-isiltasunari zentzu positiboa ematen dion arren, otsailaren 11ko 1/2021 Legeak,Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan 9. zenbaki berri bat sartu du. Bertan ezartzen denez, diru-laguntzak emateko prozedura guztietarako, oro har, ezetsitzat joko dira horretarako ezarritako gehieneko epean berariazko ebazpena jakinarazi ez zaien eskabideak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk