Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galerientzat standak alokatzeko diru-laguntzak: beste nazioarteko azokak (2021)

[azokak_bestelakoak]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek, euskal artisten lana bultzatzeko, 2021ean zehar nazioarte mailako arte azoketan parte hartu ahal izateko stand-ak alokatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

25.000

Prestazio ekonomikoa

Espainiako Estatutik at antolatzen diren eta jarraian zerrendatzen diren nazioarteko azoketan parte hartzeko diru-laguntzetarako: hogeita bost mila (25.000) euro gehienez ere.

  • Ameriketako azokak: Art Chicago (Chicago, AEB), Art Basel (Miami, AEB), The Armory Show (New York, AEB), Zona MACO (Mexiko Hiria), SP-Arte (Sao Paulo, Brasil) eta ARTBO (Bogota, Kolonbia).
  • Europako azokak: Art Basel (Basilea, Suitza), FIAC (Paris, Frantzia), Art Cologne (Kolonia, Alemania), ARTISSIMA (Turin, Italia), Frieze Art Fair (Londres, Erresuma Batua), Paris Photo (Paris, Frantzia) eta MIA Milan Image Art Fair (Milan, Italia).

Azoka eta galeria bakoitzeko emango den diru kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), baina diru kopuru hori gehienez ere hamar mila (10.000) eurokoa izango da Ameriketako azoken kasuan eta zortzi mila (8.000) eurokoa Europako azokenean.

Lehen aipatu ez diren beste nazioarteko azoketan parte hartzeko diru laguntzak, Arco Nazioarteko Azokan (16.000 euro) eta lehen aipatutako nazioarteko azoketan (25.000 euro) parte hartzera bideratutako diru-kopuruak agortzen ez badira bakarrik emango dira. Kasu honetan, azoka eta galeria bakoitzeko emango den diru kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), beti ere lau mila euroko (4.000) kopuru maximoa gainditu gabe.

 

Ordainketa-modua:

Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Iñaki Goikoetxea Arrufat

i-goikoetxeaarrufat@etxepare.eus

Jendeaurreko arreta:

  • Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua. Tabakalera eraikina. Andre zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia-San Sebastián.
  • Harrera ordutegia: 08:30-14:00 (aurretiko hitzordua eskatu behar da)

Telefono bidezko arreta:

  • Teléfonoa: 943 023402
  • Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1032210

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

1. eskabidea bete

2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi

3. eskabidea sinatu

4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

1. Eskabide-orria ordenadorean bete

2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,

3. inprimakia inprimatu,

4. eskuz sinatu,

5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

  • Zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete bat

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Jasotako diru-laguntzaren justifikazioa egiteko epea 2021eko abenduaren 31n amaituko da. Jarduera abenduan bada, 2022ko urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk