Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: antzerkia (2021)

[antzerki_sortzaileak]

Deskribapena


Xedea

2021eko urtarrilak 1etik abenduak 31 arteko jarduerak.

Antzerki-bira:

  • Antzerki-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpoko antzokietan gutxienez emanaldi bat egitea dirulaguntzaren xede den seihilekoan.

Antzokiek gutxienez 150 eserleku izan beharko dituzte, edo bestela, prestigio handikoa izan beharko du. Antzokiaren prestigioa baloratzeko, ondorengoak hartuko dira kontuan: programazioaren antzinatasuna; prestigiozko sariak jasotako taldeak programatzea; antzoki sare pribatu edo publikoen partaide izatea; erresidentzia erregimenean garatutako sorkuntza programak; publiko berriak sortzeko ekintza paraleloak edo antzokiak jasotako sari edo errekonozimenduak. Antzokiak kaleko emanaldiak antolatzen dituenean, ez da antzokiaren edukiera kontuan hartuko.

  • Antzokiaren webguneak ondorengoak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak on-line erosteko zerbitzua.

Nazioarteko antzerki jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdeetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Azoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa, ingelesez. Arte diziplina askotariko azoka edo jaialdien kasuan, antzerki programazio lerro osoa izan beharko dute.

Antzerki-denboraldia:

Diru-laguntza eskatzen den seihilabetekoan, antzoki berean gutxienez 7 emanaldi egitea jarraian, euskararen eremu geografikotik kanpo. Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu.

Antzokiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta konpainiei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak erosteko on-line zerbitzua.

Gutxieneko emanaldi kopurua betetzeari begira, eta beraz, dirulaguntzaren oinarrizko baldintza hau betetzat emateko, kontuan hartuko dira COVID-19aren ondorioz bertan behera geratutako emanaldiak, dagokion kontratu edo agirien bidez egiaztatzen badira.

Ez da diru-laguntzarik emango ondokoetarako:

  • Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako.
  • Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
  • Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.
  • Eskola emanaldietarako.

Aurrekontuko zuzkidura

132.000

Prestazio ekonomikoa

  • 66.000 euro urtarrilaren 1etik ekainaren 30era burutuko diren Antzerki Biretarako.
  • 66.000 euro uztailaren 1etik abenduaren 31ra burutuko diren Antzerki Biretarako.

Lehen epean agortzen ez den dirua bigarren epera pasatuko da automatikoki.

Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete, baina eskatzaile bakoitzak jasotako dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango urtean hamabi mila bostehun (12.500) euro baino handiagoa.

Distantziaren arabera, honakoa izango da antzerki-bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa:

  • 5.000 km-ra arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.
  • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

Artikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten den herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitza edo establezimendura zuzenean dagoen distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, ondorengo, web-orrialdea erabiliko da: http://www.distancefromto.net

Gehienezko zenbatekoa antzerki-denboraldi bakoitzeko zortzi mila (8.000) eurokoa izango da.

Ez da 1.000€ baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.

Euskal konpainia eta kanpokoen arteko koprodukzioetan, gehienezko diru laguntza kopuru hauek murriztuko dira, euskal konpainiak koprodukzio horretan duen ehunekoa aplikatuta. Salbuespenez, hiru baldintza hauetatik bi betetzen direnean, ez da murrizketa hau aplikatuko:

a) Zuzendaria euskal herritarra izatea;
b) Aktoreen herena baino gehiago euskal herritarra izatea;
c) Jatorrizko testua ala moldaketa egile euskaldun batena izatea.

EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:

Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Antzerki denboraldietan, promozio gastuak ere bai. Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

COVID-19aren ondorioz bertan behera geratutako emanaldi edo ekitaldien kasuan, ondorengo gastuak onartuko dira:

Emanaldi hauek eragindako eta berreskuratu ezinezko ostatu eta hegaldi gastuak.
Jada egindako promozio eta kudeaketa gastu egiaztagarriak.
Aurkeztutako aurrekontuaren %20 onartuko da gehienez ere promozio eta kudeaketa kontzeptuetan. Arte plastiko eta ikusizkoen modalitatean, gehienez 500 euroko aurrekontua onartuko da.

Laguntzen zenbatekoak:

a) Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainiar Estatuan, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietarako. Estatutik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietarako.
b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietarako beste egun bat.
Arte plastiko eta ikusizkoen erakusketen kasuan, soilik joan-etorrietako, eta muntaia eta inauguraziorako dietak onartuko dira. Astebeteko dietak onartuko dira gehienez ere.
Eskaerako aurrekontuan, dieta kontzeptuan eskatzen den kopurua ez da gastu lagungarrien %50 baino gehiagokoa izango, eta ezta 2.000 euro baino handiagoa ere.
c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.
d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parkinga.
e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

Ordainketa-modua:

Deialdi honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 50, dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean.
  • % 50, jarduera amaitu, justifikazioa egin eta beranduenez ere bi hilabeteko epean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Larraitz González Gurrutxaga

l-gonzalezgurrutxaga@etxepare.eus

telefonoa: 943-023406

Jendaurreko arreta: 

    Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.

    Harrera ordutegia: 10:00-14:00 (aurretiko hitzordua eskatu behar da)

Telefono bidezko arreta: 

    Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1032519

Bigarren epea: Eskabidea


2021eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra egiteko diren jarduerentzat, eskabideak aurkezteko epea uztailaren 1ean hasiko da, eta urriaren 30an amaituko da. Halaber, epe hori amaitutzat joko da deialdiaren diru-zuzkidura agortzen denean.

Bira edo proiektuko eskabide bat aurkeztuko da. Eskatzaile berak eskabide bat baino gehiago aurkeztuko badu, nahikoa izango da eskatzaileari buruzko administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Honako esteka honen bidez sartu eskabide-inprimakira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Lehenengo epea: Eskabidea (itxita)


2021eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era egiteko diren jarduerentzat, eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta maiatzaren 30an amaituko da. Halaber, epe hori amaitutzat joko da deialdiaren diru-zuzkidura agortzen denean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Diru-laguntza onartzea


Ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Jasotako diru-laguntzak justifikazioa


Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek jarduera amaitu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte justifikazio atalean zerrendatzen diren agiriak, jarduera, deialdi hau argitaratu aurretik amaitu den kasuetan izan ezik. Kasu horretan, hilabeteko epea izango dute, dirulaguntza onartzen denetik aurrera.

Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak bide presentzialaz ere egin ahal izango dituzte

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk