Txikizkako merkataritzarako, ostalaritzako establezimenduetarako eta zerbitzu profesionaletarako diru-laguntzak, COVID-19ren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko. Murrizketak eta debaluazioak Zalla 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzaren deialdi honen xedea da 10 langile baino gutxiagoko saltoki, ostalaritza-establezimendu eta zerbitzu profesionalei dirulaguntzak ematea (mikroenpresa, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera), alde batera utzita haien figura juridikoa, baldin eta jarduera Zallan alta emanda badute, COVID-19aren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/22 – 2020/06/05

ZENBATEKOA: 25.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Ostalaritza-negozioak, baldin eta martxoaren 14ko 463/2020 EDan xedatuta-koarekin bat etorriz euren jarduera eten egin behar izan badute eta salgaiak merkatura ezin ateratzeagatik horien balio partziala edo osoa galdu badute.

Saltokiak, baldin eta martxoaren 14ko 463/2020 EDan xedatutakoarekin bat etorriz euren jarduera eten egin behar izan badute eta salgaiak sasoikoak izateagatik euren biltegiko bildumek edo stockak debaluazio nabaria izan badute.

ARAUDIA:

COVID-19ak eragindako alarma-egoeraren deklarazioaren ostean ezarritako itxieraren ondoriozko murrizketak eta debaluazioak arintzeko, euren jarduera zallan alta emanda duten txikizkako saltoki, ostalaritza-establezimendu eta zerbitzu profesionalei dirulaguntzak emateko premiazko deialdiaren oinarriak.