Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen eskola-garraiorako banakako esleipenak 2021/2022 ikasturterako.

[TRANSP-ESCOLAR]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako esleipenak iragartzen dira 2021-2022 ikasturtean maila hauetan ari diren ikasleentzat: Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren mailan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketa unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, bai eta ikastetxe pribatuetan daudenentzat ere agindu honen 4.1.a) artikuluan jasotako kasuetan. Hori guztia maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari –hezkuntzaren arloan eskumenak dituen Sailak finantzatutakoari– buruzkoa (186/2019 eta 217/2021 Dekretuek aldatua).

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira, deialdiaren behin betiko ebazpena eman ondoren, eskolara joandako egun-kopuruaren arabera:

a) Lehenengo ordainketa laguntzaren zenbateko osoaren % 70 izango da, eta behin betiko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean izapidetuko da.

b) Bigarren ordainketa gainerako zenbatekoa izango da, eta ikasturtearen amaieran izapidetuko da, laguntzaren justifikazioan oinarrituta.

Nori dago zuzenduta


HH-ko lehen zikloko 3. maila, HH-ko bigarren zikloa, LH, DBH eta OLH-ko ikasleak

Eskakizunak:

  • Jarraian zehaztutako betekizunak aldi berean betetzen dituzten ikasleek izango dute deialdi honetan parte hartzeko eskubidea:

  • Aurreko apartatuan ezarritako betebeharrak aplikatuz, ikaslea erroldatuta dagoen bizilekua hartuko da aintzat, hurrengo apartatuan aurreikusten den kasuan izan ezik.
  • Zaintza partekatuko kasuetan, ikasleak bizilekuz aldatzen badira guraso bakoitzarekin bizi den denboraren arabera, aurreko paragrafoan eskola-garraiorako eskubidea lortzeko ezarritako betekizunak egiaztatzeko, kontuan hartuko da erroldaren helbidea eta beste gurasoaren helbidea. Bizilekuetako batek ere ez baditu betetzen 1. apartatuaren b) eta c) hizkietako betekizunak aldi berean, garraiorako eskubidea izango da c) hizkiko betekizuna betetzen duen bizilekurako baina, betiere, beste bizilekuak b) hizkiko betekizuna betetzen badu. Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da ikasleak plazarik ez izatea Sailak antolatutako garraioan.
  • Ezingo dira deialdian sartu dirulaguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean daudenak, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. eta 14. artikuluetan ezarritako betekizunak eta betebeharrak betetzea, lege horren 13.2.e) artikuluan ezarritakoa izan ezik, ematen den dirulaguntzaren izaera dela-eta.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0168906

Ikaslearen eskabidea


Eskabideak, ikaslearen legezko ordezkariak behar bezala beteta, eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira, hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera:

a) telematikoki; horretarako, sinadura elektronikoa eduki behar da, ziurtagiri digitala indarrean duena (NAN, Izenpe txartela) edo itsasontzi-jokoa (b@kq).

b) paperean; horretarako, aplikazioak sortuko duen eskabide-inprimakia inprimatu, sinatu eta ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxearen zuzendariari aurkeztu beharko zaio, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan.

Distantzien kalkulurako erreminta-GEOEUSKADI (Firefox edota Chrome nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dugu).

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaerara sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Behin betiko ebazpena eta laguntzen jakinarazpena sei hilabeteko epean egingo dira, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk