Toki-eremuan osasuna sustatzeko programak garatzeko laguntzak 2020

[toki-eremuan-osasuna-sustatzeko-programak]

Deskribapena


Xedea

1.– Agindu honen xedea da EAEko toki-erakundeentzako, toki-erakunde autonomoentzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako laguntza ekonomikoak iragartzea, tokiko ekintza komunitarioa indartzeko eta, 2020an, osasuna sustatzeko proiektuak garatzeko, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete.

2.- Laguntza hauen xedea honako hauek finantzatzea da 2020ko ekitaldian:

  • a) Komunitatearen partaidetza-prozesuak sortzera eta/edo dinamizatzera bideratutako jarduketak, osasuna sustatzeko ekintzak eta estrategiak tokian-tokian planifikatu eta garatzeko.
  • b) Osasuna sustatzeko jarduketak, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete eta parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen baitira.

Parte-hartze komunitarioko prozesua, egitura inklusibo eta partaidetzazko gisa definitzen da, eta komunitateko hainbat eragile biltzen ditu, hala nola, administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasuna, kultura, ekonomia…) eta herritarrak, gizarte-erakundeak barne, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuteko xedearekin.

Aurrekontuko zuzkidura

292.000 euro

Prestazio ekonomikoa

1.- Diruz lagundu daitezke hauen ondoriozko gastuak:

  • a) Parte-hartze komunitarioko prozesua dinamizatzea, helburu hauekin:
    1. Komunitateko eragileak erakartzea eta parte-hartze komunitarioko prozesua ahalbidetzen duten aliantzak ezartzea.
    2. Komunitateko aktiboak identifikatzea pertsonen eta komunitateen gaitasuna indartzen duten faktore eta errekurtso gisa, osasunari eta ongizateari eusteko (aktiboen mapatzea).
    3. Komunitatearen beharrizanak, asmoak, arazoak edo bere interesekoak diren gaiak identifikatzea.
  • b) Osasuna sustatzeko jarduerak egitea, jarduerok parte-hartze komunitarioko prozesuaren eraginez sortuak izanik eta jarduketa-esparru ezberdinetara bideratuak, komunitatearen beharrizanen, asmoen, arazoen edo bere interesekoak diren gaien arabera, hala nola, jarduera fisikoa, elikadura osasuntsua, ongizate emozionala, osasuna edo ongizatea ahalbidetzen duten inguruneak, etab.

  • c) Toki-hedabideetan zabaltzea parte-hartze komunitarioko prozesuaren edo burutzen ari diren jarduketen berri, herritarren parte-hartzea sustatze aldera.
  • d) Proiektuaren ebaluazioa.

2.- Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:

  • a) Langile-kostuak ordaintzera bideratuak, langile-egiturak sortzea edo horiek egonkor mantentzea ekartzen dutenak.
  • b) Toki-erakundeen programazioan dauden jarduerak, parte-hartze prozesu batetik ez datozenak.
  • c) Une jakin bateko jarduerak egitea soilik xede duten jarduketak edo parte-hartze komunitarioko prozesu batean sartuta ez daudenak (adibidez:....ren eguna,...ren astea,...ren jardunaldia).
  • d) Banku-kontuen interes zordunak; finantza-gastuak; administrazio-lizentziak; errekarguak, eta administrazio- eta zigor-zehapenak, honako hauek barne direla: ordainketetan berandutzearen ondoriozko zehapenak; zerga, tributu eta tasak edo Gizarte Segurantzako kuotak ez ordaintzearen ondoriozkoak, eta prozedura judizialen eta gatazkak borondatez konpontzeko bestelako prozeduren gastuak.
  • e) Balioespen-batzordearen ustez, laguntzaren xedearekin edo jardueraren exekuzioarekin bat ez datozen bestelako gastuak, edo ekonomia- eta efizientzia-printzipioen kontrakoak direnak.

3.- Diruz laguntzen diren jarduerak ezingo dira azpikontratatuak izan.

4.- Artikulu honetan zehaztu gabeko gaietarako, oinarrizko legedi gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen zenbatekoak ez ditu muga hauek gaindituko: eskatutako zenbatekoa; diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 75; proiektu bakoitzeko 8.000 euroko zenbatekoa; erakunde onuradun bakoitzeko 15.000 euroko zenbatekoa, proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero.

Ordainketa-modua:

1.- Dirulaguntzaren % 70a onartzen den unean ematea, ebazpena argitaratu ondoren, eta laguntza espresuki edo isilbidez onartutakoan 17.1 artikuluan ezarritako epean.

2.- Gainerako % 30a, diruz lagundutako proiektua egin ondoren, alegia, elkarte onuradunak dirulaguntzaren xede den proiektua egindakoan eta haren guztizko gastua justifikatu ostean 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3.- Organo kudeatzaileak, ordainketa bakoitza egin aurretik, egiaztatuko du erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela, eta ez dela zordun dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, bestelako toki-erakundeak, toki-erakunde autonomoak eta tokiko merkataritza-sozietateak.

Betekizunak

  • Baldintza hauek bete beharko dituzte tokiko merkataritza-sozietateek: euren kapitala titulartasun publikokoa izatea; parte hartzen duten udaletako osoko bilkurek izendatuak izatea eskatutako dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko, eta merkataritza-erregistroan eratuta eta inskribatuta egotea.
  • Erakunde onuradun izatera iristeko eta onuradun-egoera horri eusteko, erakundeak beteta izan beharko ditu legezko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita dirulaguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
  • Ezin izango dira erakunde onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak.
  • Erakundeek artikulu honetan xedatzen diren eskakizunak bete beharko dituzte dirulaguntzen onuradun deklaratuak izateko laguntzak emateko ebazpenaren bidez. Gainera, prozesu osoan zehar bete beharko dira eskakizunak, emandako dirulaguntza likidatu arte.
  • Organo kudeatzaileak, ordainketa bakoitza egin aurretik, egiaztatuko du erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela, eta ez dela zordun dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.
  • Erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute erakundeek -eskabide-formularioan jasota dago-, eta, han, honako hauek justifikatu: ez dutela onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik eta, bereziki, dirulaguntzak itzultzeko obligazioak ordainduta dituztela. Hori guztia, agindu honen 7. eta 10. artikuluetan aipatutako egiaztatze-jarduketak eragotzi gabe.
  • Ezingo dituzte laguntza hauek eskuratu zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden entitateek, ez eta horretarako ezgaitzen dituen debekuren baten eraginpean daudenek ere, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela-eta, sexuaren inguruko diskriminazioa egiteagatik gertatutakoak barne.
  • Erakunde onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 944 031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0088612

Eskaerak aurkezteko epea


Aurkezteko epea: 2020ko uztailaren 1era arte

Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" atalean egin behar da.

1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Proiektu bakoitzeko, eskabide bat aurkeztu behar da.

3. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, agindu honen izapide elektronikoei buruzko 21.4. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez.

4. Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, agindu honen 21.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, baldintza hauek betez gero:

  • a) Ordezkariak, baldin eta erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
  • b) Ordezkaria pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

5. Erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta horri erantsi beharreko gainerako agiriak . Era berean, eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

1. Dokumentazioa formatu digitalean prestatu.

2. Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa izan behar duzu.

3. Nire karpetara sartu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez ere lau hilabetekoa izango da prozedura ebatzi eta ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igarota, ebazpenik argitaratu ez bada, dirulaguntza eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Dirulaguntzaren justifikazioa


Aurkezteko epea: 2021eko otsailaren 1era arte

1. Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko, justifikazio telematiko bat bete beharko da –eskuragarri dago 21.4 artikuluan zehazten den zuzeneko sarbidean–.

2. Justifikazioetan gutxienez datu hauek agertuko dira:

  • a. Parte-hartze komunitarioko prozesuaren izena eta parte-hartzaileak
  • b. Jarduketaren izenburua eta espediente-zenbakia.
  • c. Proiektua gauzatzeari buruzko memoria.
    • 1. Egindako jarduketak:
      • 1. Egindako jarduketen deskribapena.
      • 2. Parte-hartzearen oinarria (biztanleria onuradunak modu aktiboan nola parte hartu duen proiektuaren garapen-etapetan).
      • 3. Gizarte-, hezkuntza-, osasun-esparruko eta/edo esparru soziosanitarioko beste eragile komunitario batzuekin koordinatzea, osasuna sustatzeko jarduketa diseinatu, garatu eta ebaluatzean.
    • 2. Zabalkunde-plana.
    • 3. Proiektuaren ebaluazioa.
    • 4. Ekitatearen ikuspegia aplikatzea.
  • d. Proiektuaren gastuen memoria banakatua, diru-sarreren eta gastuen zerrenda dakarrena, eta, hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla zehaztuko du.
  • e. Gastua egiaztatzen duten agirien zerrenda. Zerrenda horretan, aurkeztutako proiektuaren guztizko aurrekontuaren arabera egindako gastuen ziurtagiri guztiek egon behar dute, eta adierazi egin behar da ziurtagiri-mota, azalpena, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari dagokion ehunekoa. Gastuen frogagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.

3. Justifikazioarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:

  • a) Dirulaguntzaren xede den proiektuaren helburua eta asmoa bete direla dioen ziurtagiria, toki-erakundeko idazkariarena edo erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonarena.
  • b) Faktura edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopiak, toki-erakundeko idazkariak edo erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Dokumentu horiek egiaztatu behar dute justifikatzeko aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dela dirulaguntza eta haren xede den proiektua benetan gauzatu dela.
  • c) Justifikazioko kontua: diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta adierazi behar da beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskuratu ote den.
  • d) Agiri osagarriak, proiektua egin dela egiaztatzen dutenak, honako hauek barne direla: material grafikoa, bileren aktak eta bertaratutakoen zerrenda edo prozesuan sortutako beste agiri batzuk.

4. Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2020. urtean sortutakoak badira.

5. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 1ean amaituko da, eta egun horixe izango da agiri horiek onartzeko azkena.

6. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, 21.5 artikuluan azaltzen den moduan.

7. Gizonen eta emakumeen egoeran duen eragina ezagutzeko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da justifikazio horretan, hala badagokio, betiere.

8. Artikulu honetan zehaztu ez diren gaietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

 

Beste tramite batzuk