Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Sendotu programen 2015-16, 2017-18 eta 2019-20 deialdien babesean egindako maileguetako gabezien finantza-kostua murrizteko aparteko laguntzak

[Sendotu programa atzeratzea]

Deskribapena


Xedea

2020ko ekitaldirako aparteko laguntzak ezartzea, Sendotu programen babesean emandako maileguen ordainketan gabezia bat aplikatzearen ondoriozko zuzeneko laguntza erakoak, sei hileko eperako, agindu hauetan ezarritako maileguak, hain zuzen:

a) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Agindua, zeinaren bidez laguntzak ezartzen baitira nekazaritzako, basogintzako, arrantzako, elikagaietako eta landa-garapeneko sektoreetan finantza-laguntza emateko programaren esparruan (Sendotu programa). (2015-09-09ko EHAA, 171. zk.).

b) Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 23ko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira finantza-laguntzak, maileguetarako berme erakoak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan (Sendotu programa 2017) (2017-10-31ko EHAA, 208. zk.).

c) Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko azaroaren 19ko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira finantza-laguntzak nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu programa 2019-2020). (2019-11-29ko EHAA, 228. zk.).

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laurehun mila (400.000) eurokoa izango da laguntzen gehieneko zenbatekoa, eta maileguetako gabezia formalizatzeko finantza-kostuaren murrizketa eran emango dira laguntzok.

Agindu honetan xedatutako laguntzak ematera bideratutako zenbatekoa agortzen bada, gorabehera horri publizitatea ematearren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak ebazpen bat emango du adierazteko zenbateko hori zein egunetan agortu den. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, hortik aurrera, ez da onartuko agortutako laguntzarako aurkezten den eskabiderik.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez, ezezkoa emango zaie jadanik aurkeztuta egon eta izapidetzen ari diren eta 1. apartatuan emateko zehazten den kreditua agortu delako erantzun ezin zaien eskabideei, arrazoi horrengatik hain zuzen.

Nori dago zuzenduta


Laguntzen onuradun izan ahal izango dira Sendotu 2015-16, Sendotu 2017-18 eta Sendotu 2019-20 programen onuradun izanik, dagokien mailegua formalizatu duten pertsonak.

Betekizunak

  • Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotakoak.
  • Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Mailegu bat formalizatu izana 2015, 2016, 2017, 2018, 2019 eta 2020ko ekitaldietako Sendotu programen esparruan.
  • Emandako maileguari bizirik eta ordainduta eustea.
  • Sendotu programetako baten esparruan mailegua eman duen finantza-erakundearen baimena izatea ordainketaren gabeziarako emandako maileguan, sei hileko aldirako.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mirari De Prado Embid

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaritza

Tfnoa: 945 01 96 79

Emaila: m-pradoembid@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1028004

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk