Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei gizartean eta lanean txertatzeko zuzendutako proiektu berezien garapenerako 2020ko ekitaldiko deialdia.

[prober]

Deskribapena


Xedea

Proiektu Bereziak finantzatzera bideratutako 2020. urterako laguntzak arautzea. Gizartean eta lanean txertatzeko edo langileen enplegagarritasuna hobetzeko jarduera integralen bidez, zenbait erakunde publiko edo irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu batzuen esku-hartzearekin biltzen edo koordinatzen dituenak.

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

4.000.000 eurokoak, horietatik 2.000.000 euro 2020ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 2.000.000 euro aurrekontuko 2021eko konpromiso-kreditukoak.

Deialdi honen baitan diruz lagundu ahal izango da proiektu berezien gauzatzea, halakotzat jota prestakuntza-, orientazio-, enplegu-ekintza edo haietan parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko beste edozein neurri konbinatzen dituztenak:

  • a) Prestakuntza, Kualifikazio Profesionalen Sistema Nazionalaren beraren gaitasun profesionaletan, Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko oinarrizko gaitasunetan edo Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan erregistratutakoetan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako beste batzuetan. Lanpostuan bertan prestakuntza-ekintzak egiteko aukera ere egon daiteke, prestakuntza enpleguarekin txandakatuz.
  • b) Orientazio profesionaleko eta laneratzeko ekintzak, laneratze-ibilbide pertsonalizatu bat egitea sustatuko duena, parte hartzen duten pertsonen jarraipen pertsonala eta emaitzen ebaluazioa egiteko.
  • c) Enplegu-aukerak aztertzea, agente kontratatzaileak izan daitezkeenekin harremanetan jartzeko eta tartean sartzeko, lan-merkatuko beharrak identifikatuz eta parte hartzen duten pertsonen kontratazioak lortuz.
  • d) Hartzaileen enplegagarritasunaren hobekuntza bermatzeko helburua duen beste edozein jarduera.

Diru-laguntzak emateko prozedura ondoz ondoko lehiakoa izango da. Eskabideek deialdi honetako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan emango dira laguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte.

Eskaerak, 8. artikuluko balioesteko irizpideen arabera, 50 puntu jaso behar ditu guztira eta 15 puntu gutxienez c) irizpidean.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

  • Lehen zatia erakunde onuradunari emandako guztizko osoaren % 50 izango da, eta proiektua abiatuta dagoenean ordainduko da.
  • Bigarren ordainketan gainerako zenbatekoa emango da, proiektuaren ekintzak burutu direla eta helburu operatiboen lorpena justifikatu ondoren.

Lehenengo ordainketa 180.303,63 euro baino handiagoa bada, erakunde onuradunak bankuko abala aurkeztu beharko du, lotura-baimenarekin batera jakinarazitako jarraibideei jarraituz.

Nori dago zuzenduta


Eskatzaileak

Honako erakunde hauek izan daitezke batera finantzatzearen onuradunak:

  • Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa.
  • EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.
  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde pribatuak.
  • Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dauden prestakuntza-erakunde publikoak.
  • Diruz laguntzen den ekintza burutzeko beharrezkoak diren baliabideak EAEn duten entitateak, baldin eta horien merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan bere irabazien % 70 xede sozial horiek lortzean inbertitu badute.

Noiz edo noiz eta Proiektu Berezi baten garapen egokirako behar diren baliabideak eta bitartekoak arrazionalizatzeko, erakundeen arteko lankidetza baimenduko da.

Eskaera betetzeko, Proiektu Berezi berean parte hartzeko interesa duten erakundeek, eskaera onartuz gero, legez eratzea hitz emango dute, honako forma batean:

  • A) Aldi baterako enpresa-elkarte bat. Kasu horretan, erakundeetako bat aukeratu behar da elkartea ordezkatzeko eta Lanbidez-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, edo
  • B) Zenbait Administrazio Publikoren edo sektore publiko instituzionaleko erakundeen arteko zuzenbide publikoko partzuergo bat, edo erakunde pribatuen partaidetza.

Eskakizunak:

  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde pribatua bezala egotea.
    • Foru-aldundia edota foru-sektore publikokoa izatea
    • EAEko udala edota tokiko sektore publikoko entitatea izatea
    • EAEko sektore publikoko entitatea izatea
    • EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentzia edota horiekin lotutako Elkartea izatea
  • Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dauden prestakuntza-erakunde publikoa izatea.
  • Diruz laguntzen den ekintza burutzeko beharrezkoak diren baliabideak EAEn duten entitateak, baldin eta horien merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan bere irabazien % 70 xede sozial horiek lortzean inbertitu badute.

  • Beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta egotea.

  • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Deialdi honen bidez diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostuan adierazitako zenbatekoa baino laguntza handiagoak jaso ez izana.

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / 945 160 601

Kodea

1050204

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Diru-laguntzen eskaerak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzako aplikazio informatikoaren bitartez (LAN-F). Eskaera deialdiaren I. eranskinean jasotako modelo ofiziala erabiliz aurkeztuko da eta hurrengo dokumentuak gehitu behar dira:

  • a) Deialdiaren 3.2 artikuluak adierazten duen kofinantzaketa egiaztatzeko dokumentazioa.
  • b) Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  • c) 5.2 artikuluan aurreikusitako kasuan, aldi baterako enpresa-elkartea edo zuzenbide publikoko partzuergoa legez eratzeko konpromisoa.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen denetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk