EAEko ostalaritza sektorerako laguntzak

[OST]

Deskribapena


Xedea

Laguntzen agindu honen xedea da EAEko ostalaritza-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta haiei zuzenean laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, COVID-19aren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta haien jarduerari ahalik eta azkarren berriro hasteko ahalbidetzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

30.450.000 €

Prestazio ekonomikoa

1. - Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

2. – Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskaeraren xede den establezimenduan edo lantokian 2020ko urriaren 25ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:

  • 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro
  • 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro

Kasu guztietan, langileen guztizko zenbaketak autonomoak zein soldatapekoak barne hartuko ditu.

Ordainketa-modua:

Onuradunei dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaie, dirulaguntza eman eta onartu ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.

Nori dago zuzenduta


Norberaren konturako langileek edo langile autonomoek

Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak

Pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek

Nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek.

Mikro-enpresAk eta enpresa txikiak

Egoitza fiskala eta soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikro-enpresek eta enpresa txikiek.

Betekizunak

  • Pertsona eta erakunde onuradunak

  • Jarduera baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Laguntzaren edukiari buruzko kontsultak:

  • Telefonoa: 945062130
  • Posta elektronikoa: ayudas_hosteleria@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1109201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 10ean amaituko da.

Eskabide bat aurkeztuko da lantoki edo establezimendu bakoitzeko; nolanahi ere, enpresa batek laguntza horiek eskatzeko horrelako hainbat izan ditzake, eta bakoitzak bere eskaera izan beharko du.

Erakunde eskatzaileek eskabidea eta xede horretarako aurreikusitako gainerako inprimakiak bete beharko dituzte.

Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren IFK. Pertsona fisikoen identitatea egiaztatzeko, eskuragarri dauden datuekin elkarreragingarritasuna izango da.

b) Laguntza eskatu duen erakunde eskatzaileak Ekonomia-Jardueren gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko ziurtagiri historikoa.

c) Autonomoentzako lan-bizitza mugatuaren ziurtagiria.

d) Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa: 

Erregistratuta ez badago edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du, hemen ezarritako ereduaren arabera:https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpenak banan-banan jakinaraziko dira, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabidea osorik formalizatzen denetik aurrera, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak; hori guztia, diruz lagundutako eskabideen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeari kalterik egin gabe. Hiru hilabete igarotzen badira ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, pertsona edo erakunde interesdunak baietsitzat jo ahal izango du bere uzia, hargatik eragotzi gabe organo eskudunak ebazpen espresua emateko duen betebeharra.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Erakunde onuradunen betebeharrak


Pertsona eta erakunde onuradunen betebehar izango dira azaroaren 11ko Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14.1, 18.3 eta 46. artikuluetan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:

a) Alarma-egoeran ezarritako ostalaritza-jarduera mugatzeko neurriak kentzea erabaki ondoren, enpresa-jarduerari berrekitea, eta jardueran alta emanda jarraitzea, 3.3 artikuluan adierazitako onuradun kategoria baten barruan, gutxienez lau hilabetez, jarduera horri berrekiten zaionetik.

b) Jardueran gutxienez lau hilabetez aritzea jarraian, establezimenduaren jardueran etena egon denetik zenbatzen hasita.

c) Laguntza ematea eta baliatzea eragin duten eskakizunak eta baldintzak betetzen jarraitzea, bai eta jarduera mantentzea ere.

d) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamar eguneko epean onuradunak dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.

e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea.

f) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa betetzea, eta 4/2005 Legeak Administrazioaren laguntzak kontratatzen, adosten edo jasotzen dituzten erakundeei ezartzen dizkien betebeharrak bere gain hartzea.

Diru-laguntza ebaztea


1.– Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak ebatziko ditu eskabideak, hurrenez hurren, eskabidea osorik formalizatzen den uneari erreparatuta, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabidea osorik aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita, eta ebazpen arrazoitua emango du aurkeztutako dirulaguntza eskabide bakoitzari dagokionez, honela:

  • Eskatzailea eskaeran atzera egindakotzat jota, ez bazaio garaiz eta behar den moduan erantzun egindako zuzenketa-errekerimenduari.
  • Dirulaguntzarako egindako eskaera ezetsita, ez bada egiaztatu dirulaguntza hauen onuradun izateko eskakizunak betetzen direla oinarri arautzaileetan jasotako moduan.
  • Egindako eskaera onartuta, deialdian finkatzen den zenbatekoa duen dirulaguntza emanda eta hori ordaintzea bidezkoa dela adierazita, kolektiboaren araberako kredituaren kargura.

2.– Ebazpenak banan-banan jakinaraziko dira, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabidea osorik formalizatzen denetik aurrera, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak; hori guztia, diruz lagundutako eskabideen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeari kalterik egin gabe.

Hiru hilabete igarotzen badira ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, pertsona edo erakunde interesdunak baietsitzat jo ahal izango du bere uzia, hargatik eragotzi gabe organo eskudunak ebazpen espresua emateko duen betebeharra.

3.– Organo kudeatzaileak egindako jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak bidaliko dizkie interesdunei, eskabide inprimakian adierazitako telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inola ere jakinarazpen-baliorik izango.

Beste tramite batzuk