Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako enpresen jarduerak berraktibatzeko laguntzak. Bergara 2020

Deskribapena


Xedea

Covid-19k eragindako alarma-egoeraren ondorioz beren jarduera ekonomikoa eten behar izan duten edo, eten ez arren, larri kaltetuak izan diren udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako enpresei, beraien jarduera berraktibatzeko proiektu bat izanda, hori martxan jartzeko laguntza ematea, jasandako diru-sarreren murrizketei aurre egiteko dirulaguntzak emanez.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/15 – 2020/06/30

ZENBATEKOA: 300.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauek jaso ahal dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten norberaren konturako langile edo autonomoek eta enpresek:

  • Merkataritza, ostalaritza edo zerbitzuetako enpresa izatea, honakoak izan ezik: joko-aretoak (salas de juego), loteriako administrazioak eta gasolindegiak.
  • Lan-jardun osoan hamar (10) langile gehienez izatea, edo langile gehiago izanda ere denak batuta 10 lan-jardun oso baino gehiago ez izatea, martxoaren hasieran.
  • Enpresak egoitza soziala eta jardute-eremua Bergaran izatea eta zerbitzua publikoari ematea Bergarako udalerrian duen publikoari irekitako establezimendu baten bitartez (establecimiento abierto al público).
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, Bergaran egotea altan.
  • Covid-19-aren hedapena gelditzen laguntzeko aitortutako alarma-egoeraren ondorioz jarduera etenda geratu delako negozioa itxi behar izatea, edo irekita edukitzeko aukera izan badu ere bere fakturazioa gutxienez % 50 jaistea alarma-egoera deklaratu zenetik maiatzaren 4ra bitartean.
  • Jarduera berraktibatzeko proiektua izatea.

ARAUDIA:

Covid-19K eragindako alarma-egoeraren ondorioz merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresek jasandako kalteei aurre egiteko eta beren jarduerak berraktibatzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak.