Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzen deialdia, 2020rako

[HOBETUZ]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko programatutako prestakuntza-ekintzak (prestakuntzako ekintza estrategikoak) garatzeko diru-laguntzen 2020rako oinarriak ezartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

3.200.000 euros

Prestazio ekonomikoa

3.200.000 euro; horietatik 1.600.000 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.600.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuko 2021eko konpromiso-kredituari.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

  • Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren guztizkoaren % 50, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera-ziurtagiria jasotzen duenean. Ziurtagiri hori 5 egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, hasten denetik aurrera.
  • Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren gainerako zatia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari justifikazio-memoria aurkeztean eta dagokion azken likidazioa onartzean.

Nori dago zuzenduta


Enpresak eta enpresa-taldeak, deialdi honetan aurreikusitako baldintzetan

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

0136804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1. Eskatzailearen izena eta izen soziala, IFK, Gizarte Segurantzako inskripzio-zenbakia, Jarduera Ekonomikoen Errolda Nazionala (EJSN) eta sektoreko hitzarmen kolektiboa, eta deialdi hau argitaratu aurreko hamabi hilabeteetako batez besteko plantilla. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu beharko da.

2. Enpresa-taldeen plan batean parte hartzen duten enpresa guztiek parte hartzeko konpromisoa (2a eranskina, Lanbideren webgunean eskuragarri egongo dena).

3. Aurkeztutako proiektuaren ardura duen enpresako pertsona.

4. Dokumentazio hori aurreko deialdietan aurkeztu ez bada edo aurretik aurkeztutakoekin alderatuta aldaketak izan baditu:

a) Planaren enpresa titularraren Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

b) Ordezkariaren gaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioaren jatorrizkoa, kopia konpultsatua edo konpultsatzeko kopia.

5. Hala badagokio, finantzatu beharreko prestakuntza-planean aurkeztutako ekintzak biltzen dituen prestakuntza-premiak hautemateko azterketa edo analisia.

6. Garatu beharreko prestakuntza-ekintzen deskripzioa, behar bezala lehenetsita, eta lehentasun hori egikaritze-lehentasuntzat hartuta, ekintza bakoitzaren izena, iraupena eta parte-hartzaile kopurua adierazita, deialdi honi erantsitako inprimaki normalizatuetan zehaztutako banakapenarekin. Nolanahi ere, honako hauek jaso beharko dira:

a) Hartzaileak diren kolektiboak, lanbide-kategoria edo -taldeen, lan-egoeraren eta Gizarte Segurantzako afiliazio-araubidearen arabera.

b) Prestakuntza-ekintzen kostu zenbatetsia.

c) Gauzatzeko aurreikusitako egutegia eta prestakuntza-ekintzetan beteko diren lanorduak.

d) Prestakuntza-ekintzak emateko aurreikusitako prestakuntza-erakundeak, tokia, instalazioak eta bitartekoak.e) Criterios de selección de los y las participantes.

f) Harremanetarako pertsona eta programatutako prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko modua, bai eta ondoren prestakuntza-programak ebaluatzeko balioko duten irizpideak eta metodologiak ere.

7. Erantzukizunpeko adierazpena, enpresak edo enpresek 2019ko ekitaldian sartutako lanbide-heziketako kuotaren urteko zenbatekoari buruzkoa, EAEko lantokiei dagokienez.

8. Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, edozein administrazio publikok prestakuntza-arloan emandako diru-laguntzengatik itzulketa-prozedurarik ez duela edo, hala badagokio, eskatutako itzulketak egin dituela adierazten duena.

9. Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik gertatutakoak barne.

10. Hala badagokio, legez edo hitzarmen kolektiboz dagokion inbertsioa prestakuntzan egin izanaren egiaztagiria, bai eta justifikazio-agiriak ere. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu beharko da.

11. Lantokien zerrenda. Lantoki bakoitzari dagokionez, honako hauek zehaztu behar dira: zer ekintzatan parte hartu nahi duen, zer herritan dagoen, zenbat langilek parte hartuko duten eta benetan parte hartuko duten, bai eta ordezkaritza sindikalik dagoen ala ez ere.

12. Hala badagokio, enpresa hartzekodunen konkurtsoan edo enplegu-erregulazioan dagoela egiaztatzea.

13. Deialdian jasotako laguntzak Estatuko ereduan aurreikusitakoen osagarriak direnez, eta diru-laguntzen edo hobarien bikoiztasuna eta laguntzaren xede diren prestakuntza-ekintzen gainfinantzaketa saihesteko xedez, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, adieraziz ez dituela inola ere hobariak edo hobariak emango Estatuko ereduan jasotako hobari-sisteman dauden ekintza edo parte-hartzaile berengatik, ez eta honako hauek ere: Bestelako diru-sarrera gehigarriak edo jarduera bererako emandako laguntzak, beste administrazio publiko edo erakunde publiko batzuetatik datozenak edo Ondoren gertatzen den edozein aldaketa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, eta hark dagokion erabakia hartuko du.

14. Langileen legezko ordezkaritzari informazioa emateko eta kontsulta egiteko dokumentua (3a eranskina, Lanbideren webgunean eskuragarri egongo dena), behar bezala zigilatuta eta sinatuta.

15. Nazioartekotze-prozesuetan murgilduta dauden enpresen lotura agiri bidez egiaztatzea.

16. Enpresa eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, uneko ekitaldian eta aurreko bietan jasotako "minimis" laguntzei buruzkoa, deialdi honen 20. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

17. Kanpoko zerbitzuak kontratatuz gero, kontratazio-proposamena, eta, hala badagokio, hiru eskaintza eskatu izana eta hautatu izana justifikatzea.

Dokumentazio hori geroago aurkeztu ahal izango da, prestakuntza-ekintza hasi aurretik.

Eskabidea egiteko, aplikazioan elektronikoki sortutako dokumentuak aurkeztu beharko dira, aurrez aurre eta sinatuta.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea hasten denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk