2020 HEZIBI-Prestakuntza-zentroak. Gazteentzako prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI programa

[HEZIBI-Prestakuntza-zentroak-2020]

Deskribapena


Xedea

GARRANTZITSUA: Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aurretik, eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena web-orriaren bitartez.

HEZIBI Prestakuntza eta Lan Programa sortzea, eta, ildo horretan, txandakatzean oinarritutako eta lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden gazteei zuzendutako lanbide-heziketako eredu bat garatzea, enpresako lan-jarduera ordainduarekin txandakatuta profesionaltasun-ziurtagiri bat edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat lortzearen bidez gazte horien lanbide-gaitasunak hobetzeko, eta, era horretan, enpresen premiak eta langileek eskuratutako gaitasunak egokitzen laguntzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

2.300.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratutako ikas-ekinezko prestakuntza-proiektu bat onartuz gero, diru-laguntza bat emango zaio prestakuntza-zentroari,. Diru-laguntza 400 eurokoa izango da, parte hartzen duen ikasle bakoitzeko bitartekotza, kudeaketa eta tutoretza-jarduera osagarriak finantzatzeko.

Diru kopurua guztira 2.300.000 euro izango da, eta horietatik 690.000 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio eta 1.610.000 euro 2021ko konpromiso-kredituari.

Ordainketa-modua:

Betebeharrak betetzen dituzten eskabideak espedientea osatzen den neurrian ebatziko dira diru-baliabideak agortzen diren arte

Profesionaltasun-ziurtagiriari lotutako prestakuntza emateko ematen den diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da hura eman ondoren, txandakatzean oinarritutako prestakuntza-proiektua onartzen den aribideko ekitaldiko programa honetarako aurrekontu-zuzkiduraren kargura.

Nori dago zuzenduta


Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ematen duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden titulartasun pribatu edo publikoko prestakuntza-zentroak.

Eskakizunak:

  • Prestakuntza-zentro publiko edo pribatuak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa edo Lanbidek baimendutako ekimen pribatuko heziketa diru publikoekin finantzatutako prestakuntza emango dutenak.

Betekizunak

  • Hezibi modalitatekoa den enpleguarekin txandakatutako profesionaltasun-ziurtagiri bat emateko Lanbidek onartu duen Prestakuntza Proiektu bat edukitzea.

  • Hezkuntza Sailaren mende ez dauden zentro pribatu edo publikoetarako zerga-arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta edukitzea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak aldatutako lanbide-heziketaren eta kualifikazioen ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanbide-heziketako zentro batek emango du zuzenean.

  • Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuetarako diru-laguntzaren eskaera II - Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuaren modalitatean kontratatzeko konpromisoa

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


  • TH Álava-Araba: Ana Isabel Barredo (945062398)
  • TH Bizkaia: Ana Riejos / Carmen Mateos (944985710)
  • TH Gipuzkoa: Elena Odriozola (943596206)

Kodea

1038105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman

Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".

Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira.

Gainera, honako fitxategiak erantsi behar dira:

  • Erabiltzailearen NANaren fotokopia
  • Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
  • Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko

Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularion bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).

Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu

Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".

Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.

Aplikazioan sartu eta gero, HEZIBI programaren eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Onartzea

Beste tramite batzuk