Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak 2020

[CTP 2020]

Deskribapena


Xedea

Xede hauek agindu ditu honek: Euskadiko turismo-produktuak eta esperientziak diseinatzen eta martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzen duten proiektuen garapena sustatzeko laguntzen deialdia egitea eta laguntza horiek arautzea, eta, Euskadiren turismo-kokapena sendotzen laguntzen duten ekitaldiak bultzatzea.

 

Aurrekontuko zuzkidura

717.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.

Diruz lagundu daitezke 2020ko ekitaldian proiektu tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduketak:

a) Produktu eta esperientzia turistikoak sortu, abiarazi, sustatu eta merkaturatzea.

Apartatu honetan, EAEn garatutako ekimenak babestuko dira, proiektu turistiko lehiakorrak, arduratsuak eta jasangarriak garatzen laguntzen dutenak, baita helmuga gisa bereizgarri egiten gaituzten eta 2020an saltzeko prest egongo diren baliabideak sustatzen dituztenak ere.

b) Espainian eta nazioartean proiekzioa duten ekitaldiei laguntzea.

Apartatu honetan hartuko dute oinarri Espainian eta nazioartean proiekzioa duten kultura-, gastronomia- eta kirol-jarduketak antolatzen dituzten elkarte, fundazio eta enpresa antolatzaileek EAEn egindako ekitaldiek, baldin eta laguntzen badute EAEren turismo-posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen.

Laguntzen zenbatekoa:

CTP-2020-laguntzen-zenbatekoa.pdf (PDF, 324 KB)

 

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarrean ordainduko da dirulaguntza, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo horien arteko aldi baterako elkartzeak

Elkarteak

Fundazioak

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Betekizunak

  • Erakunde onuradunak

  • Erakunde baztertuak

  • Beste laguntza batzuekin bateragarri izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

ZUZENEAN: 012 - 945018000 / EJIE: ATTurismoa@ejie.eus

 

.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0089404

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 2an amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

 

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialadia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Eskabideak aurkezteko azken eguna 2021eko urtarrilaren 31 izango da.

Aurreko justifikazio-aldia bukatu aurretik egiaz ordaindutakoa joko da egindako gastutzat.

Edozein kasutan, egindako gastuak egiaztatzen dituzten fakturak 2020ko abenduaren 31ko epemuga baino lehen eman beharko dira.

Erakunde onuradunen betebeharrak

Komunikazio-euskarri grafikoen eta ikus-entzunezkoen prestaketari, sustapenari, merkaturatzeari eta online eta offline komunikazio-estrategiak egiteari buruzko jarduketa guztietan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lankidetza aipatu beharko da, Sailaren logoa eta Euskadi Basque Country marka turistikoa txertatuta. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan "Nire karpeta" aplikazioaren bidez eskatu beharreko erabilera-eskuliburuaren arabera egingo dira bi aipamen horiek: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Web-orriak sortu edo eguneratu, nabarmen, garatu eta hobetuz gero, erakunde onuradunak banner bat jarri beharko du bere web-orrian, www.euskaditurismo.eus turismo-atariarekin estekatzeko.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk